GAZTELANIA

Pertsonarik gabeko adizkiak. Aditz-perifrasiak

Aditzaren erroari hondarkiak erantsi ordez, bukaera berezia eransten dioten formak pertsonarik gabeko adizkiak edo izen-formak dira. Pertsonarik gabekoak dira, hain zuzen ere, beste aditz baten laguntzarik gabe ez dutelako pertsona gramatikalik,aldirik edo modurik adierazten. Gainera, aspektuaren ezaugarriak adierazteko erabiltzen ditugu (moduzkoak/beharra/baimena) edo baita esanahi bakarreko egitura konplexuetan beste hainbat aditzekin bat egiteko ere, hau da, aditz perifrasiekin bat egiteko.

Pertsonarik gabeko adizkiak

Infinitiboa (dibujar), gerundioa (dibujando) eta partizipioa (dibujado) dira.

Alde batetik aditzak dira, aditz-erroa dutelako, aditzaren osagarriak eraman ditzaketelako eta hainbat mendeko proposiziotan predikatuaren nukleo gisa funtzionatzen dutelako. (27. gaia ikusi).

Bestetik, aditz hondarkirik ez izateaz Bestetik, aditz hondarkirik ez izateaz gain, pertsonarik gabeko adizkiek beste hitz mota baten funtzioak bete ditzakete: izenarena (infinitiboa), aditzondoarena (gerundioa) eta adjektiboarena (partizipioa).

Infinitiboa

  • Esanahia: infinitiboak aditzaren oinarrizko esanahia adierazten du.
  • Funtzioa: aditza eta adjektiboaren funtzioa izan dezake.
    • Aditz bezala, aditzaren osagarriak onartzen ditu eta batzutan subjektuarena ere bai:

    • Substantibo bezala, izenaren funtzioak izan ditzake eta artikulu eta osagarriak nahiz izenarekin batera agertzen diren erakusleak ere eraman ditzake:

Partizipioa

  • Esanahia: partizipioak esanahi pasiboa dauka.
  • Funtzioa:
    • Aditz bezala, aditzaren osagarriak eta subjektua ere onartzen ditu:

      Aditz bezala, bere funtzio nagusia haber aditzarekin aldi konposatuak eratzea (9. gaia ikusi) da eta ser eta estar aditzekin batera boz pasiboaren perifrasiak osatzea da.
    • Adjektibo bezala, adjektiboaren funtzioak betetzen ditu:

Gerundioa

  • Esanahia: gerundioak aspektu burutugabea dauka, ekintza garatu bitartean adierazten baitu.
  • Funtzioa:
    • Aditz bezala, aditzaren osagarriak onartzen ditu.

    • Aditzondoek bezala, osagarri zirkunstantzialaren funtzioa bete izaten du.

Aditzaren nukleo konplexua: aditz-perifrasiak

Aditz perifrasia bi aditzek osatzen dute eta aditz bakar baten funtzioa betetzen du: El niño se echó a llorar.

  • Forma:
    • Lehenengo aditza forma pertsonal bakuna edo konposatua izaten da eta bigarren aditzaren laguntzailea da, aditzaren hondarkiak bertan islatzen direlarik.
    • Bigarren aditza pertsonarik gabeko forma izaten da eta aditzaren esanahi lexikoa adierazten du.

      Hauek dira aditz-perifrasi nagusiak:

    Formak
    Esanahiak
    Adibideak
    Perifrasia infinitiboarekin
    Haber que + infinitiboa Haber de + infinitiboa Tener que + infinitiboa Beharra. Hay que ir a trabajar. He de marcharme. Tenéis que venir.
    Deber de + infinitiboa Susmoa edo aukera. Deben de ser las doce.
    Venir a + infinitiboa Hurbilketa. Vienen a costar lo mismo.
    Ir a + infinitiboa Asmoa. Voy a salir de viaje. Va a llover.
    Ponerse a + infinitiboa Berehalako ekintza. Se puso a gritar.
    Echar a + infinitiboa Ekintzaren hasiera. Echó a correr.
    Volver a + infinitiboa Errepikatzea. Volvió a decirlo.
    Acabar de + infinitiboa Llegar a + infinitiboa Ekintzaren azken fasea edo amaiera. Acaba de partir el tren. Llegó a ser un gran escritor.
    Perifrasia gerundioarekin
    Estar + gerundioa Andar + gerundioa Ir + gerundioa Seguir + gerundioa Venir + gerundioa Garatzen edo errepikatzen ari den ekintza burutugabea. Está mirando por la ventana. Anda quejándose todo el día. Voy preparando la cena. Sigue intentándolo. Vengo siguiendo su trabajo.
    Perifrasia partizipioarekin
    Llevar + partizipioa Dejar + partizipioa Ekintza burutua. Lleva pescadas tres truchas. Dejó escritas sus memorias.
    Haber + partizipioa Aldi konposatuak. El señor ha salido.
    Ser + partizipioa Estar + partizipioa Boz pasiboa. El castillo fue conquistado. La firma está dirigida por él.

    Aspektua

    Pertsonarik gabeko adizkiek ez dute aldirik ez modurik adierazten, baina bai aspektua. Horrela, zentzu burutua (partizipioa), burutugabea (gerundioa) edo bietako zentzu bat (infinitiboa) duten aditz-perifrasiak era daitezke.

     

    Infinitiboaren forma

    Erroari -ar, -er, -ir, bukaera erantsiz infinitiboa osatuko dugu, aditz jokabidearen arabera (9. gaia ikusi). Infinitiboa bakuna (amar) edo konposatua (haber amado) izan daiteke. Boz pasiboan ere egon daiteke: ser amado; haber sido amado.

     

    Partizipioaren forma

    Erroari ado (1. jokabidea ) eta - ido (2. eta 3. jokabidea) bukaerak erantsiz osatzen da.

     

    Partizipio aktiboa

    Aditz batzuk partizipio aktiboaren forma dute, izena edo adjektibo balioa duena. Batzutan izen eta adjektibotzat jotzen ditugu: amante, cantante, andante, radiante, viviente. Kasu horretan partizipio pasiboari buruz ari gara.

     

    Gerundioaren forma

    Gerundioaren erroari -ando (1. jokabidea) eta -iendo (2. eta 3. jokabidea) erantsiz osatzen da. Gerundioak forma bakuna (escribiendo) eta konposatua (habiendo escrito) dauka eta boz pasiboa onartzen du: siendo escrito; habiendo sido escrito.

     

    Perifrasien esanahia

    Aditz-perifrasiak bi esanahitik eratorritako esanahi bakarra du. Perifrasiek adimeneko hainbat xehetasun adieraztea ahalbidetzen dute, gehienetan aditzaren aspektuarekin zerikusia dutenak.

     

    Perifrasien balioak

    Aditz-perifrasiaren esanahia, pertsonaren formak duen xehetasunarekin batera, hurrengoa onartzen duen izen formaren araberakoa izan ohi da:

    · Infinitiboak balio mailakatua (Vamos a limpiar), burutua (Acaba de telefonear), egin beharrekoa (Tienes que estudiar más), edo susmoko balioa (Debe de cerrar los lunes) duten perifrasiak eratzen ditu.

    · Gerundioak balio iraunkorra (Sigue llorando) edo errepikakorra (Está llegando tarde con frecuencia) duten aditz-perpausak osatzen ditu.

    · Partizipioak balio burutua duten perpausak eratzen ditu (Tiene publicadas dos novelas).