Hitz aldaezinak
- GRAFIKOA: Aditzondoaren funtzioen eskema
- GRAFIKOA: Aditza: laburpen-taula
- EXTRA: Preposizio bakunen zerrenda
- EXTRA: Preposizio bakunak, adibideak
- EXTRA: Lokuzio preposizionalen zerrenda
- EXTRA: Lokuzio preposizionalak, adibideak
- EXTRA
- EXTRA
Aditzondoa
- Esanahia: aditzondoen bidez baieztapena, ezeztapena eta zalantza adierazten dute, edo lekua, denbora, modua eta kopurua esan nahi dute.
- Forma: aditzondoak hitz aldaezinak dira. Hala ere, aditzondo askok atzizkiak onartzen dituzte handigarriak, txikigarriak edo superlatiboak eratzeko (prontito, cerquísima).
- Funtzioa: aditzondoak funtzio anitzak dauka:
- Aditz, adjektibo nahiz beste aditzondo baten aldatzailea izan daiteke, eta batzutan substantibo batena: no vengas/ muy caliente/ bastante lejos/ muy hombre.
- Aditzaren osagarri zirkunstantziala izan daiteke, bai nukleo zein aditzondo-sintagma moduan.

- Perpausen arteko lokailua edo lotura izan daiteke: Carlos estuvo aquí. Después se marchó a casa.
Aditzondo motak
Esanahiaren arabera hurrengo aditzondo motak bereiz daitezke:
Denborazkoak: ahora, anoche, temprano...
Lekuzkoak: aquí, detrás, afuera...
Moduzkoak: bien, adrede, fenomenal...
Kopuruzkoak: mucho, tan, nada...
Baiezkoak: sí, también, cierto...
Ezekoak: no, tampoco, jamás...
Zalantzakoak: acaso, probablemente, quizá...
Ordenazkoak: antes, primero, sucesivamente...
Adjektiboaren adberbio bilakatzea
Gaztelaniaz ohizkoa da adjektiboak aditzondo bihurtzea.
- Adjektibo eta erakusle mugagabe asko (bastante, mucho, poco, demasiado, cierto...) forma maskulinoan besterik ez ditugu idazten, beraz aditzondo mugiezin bihurtu dira: He hablado claro.
Hauek adjektiboak edo erakusleak direla esango dugu izenarekiko komunztadura agertzen baldin badute (Demasiados terrenos), eta komunztadurarik agertzen ez badute, berriz, aditzondoak izango dira (Terrenos demasiado pequeños).
- Beste hainbat aditzondo adjektibo baten forma femeninoari -mente atzizkia erantsiz osatzen ditugu:clara Þ claramente/ estupenda Þ estupendamente.
Aditzondo mota hauek konbinatzen baditugu azkenak bakarrik eramango du -mente atzizkia, hala ere, guztiak izango dira aditzondo, ez adjektibo:
Lo explicó clara, firme y sinceramente.
Aditzondo-esamoldeak
Multzo osorako esanahi bera duten bi hitz edo gehiago konbinatzean, hauek perpaus barruan aditzondoen funtzio berdina izaten badute, aditzondo-esamoldeak izango dira. Aditzondo-esamoldeak bere osotasunean kontutan hartzen ditugu: ezin ditugu banatu, ezta osatzen duten hitzak aldatu ere.
Aditzondo-esamoldeek aditzondoen baldintza berdinak dituzte: lekua (mar adentro, en medio, calle arriba); denbora (en seguida, de pronto, de vez en cuando).
Lotura-esamoldeak
Bi edo hitz gehiagok osatutako juntagailuak dira: sin embargo, no obstante, así que, de modo que, para que.
Preposizio-esamoldeak
Preposizio moduan erabiltzen ditugun hitz-multzoak dira.
Proposizio-esamoldeak hurrengo hitz-taldeek osatzen dituzte:- Aditzondo batek eta preposizio batek edo bik: delante de, cerca de, alrededor de, junto a, por encima de, etab.
- Izen batek eta preposizio batek edo bik: rumbo a, cara a, en vez de, a favor de, etab.
Preposizioak
- Hurrengoak preposizio moduan erabiltzen ditugunak dira: a, ante, bajo, cabe (zaharkitua, "-ren ondoan" esan nahi du), con, contra, de, desde, en, entre, hacia, hasta, para, por, según, sin, so (zaharkitua, "-pean" esan nahi du), sobre, tras, durante eta mediante.
Excepto eta salvo ere preposizioak dira. Menos hitza preposizioa da aurreko bien esanahia duenean: Estábamos todos menos tú.
- Preposizioek zerikusi anitz adieraz dezakete: materia (Una estatua de bronce)(brontzezko estatua), tresna (Lo clavó con un martillo), bidea (Viaja por mar), lekua (Vive en México), jatorria (Es un canguro de Australia), norabidea (Voy a la playa), konpainia, denbora, zergatia, agentea, jabetza, partaidetza, prezioa, etab.
- Gainera, preposizio bakar batek hainbat esanahi izan ditzake, testuinguruaren arabera. A preposizioak, adibidez, norabidea (Fue a la playa), modua (Se despidió a la francesa), denbora (Iré a las tres), lekua, prezioa edo zergatia adieraz dezake.
Batzutan bi preposizio taldekatzen dira esan nahi duguna hobeto ñabartzeko (de entre, por entre, hasta por, de a, etab.): Salió de entre los matorrales.
Juntagailuak
Juntagailuak bi taldetan sailkatzen dira:
- Loturazko juntagailuek hitzak, sintagmak edo sintaxi-maila bereko proposizioak (koordinatuak) lotzen dituzte.Semantikoki, juntagailu hauek eransketa, kenketa eta aurkaritza-harremanak adierazten dituzte, beraz hurrengo eran sailkatzen dira:
- Emendiozkoak (y, e, ni).
- Hautazkoak (o, u).
- Aurkariak (mas, pero) (22. gaia ikusi).
- Ez-murrizgarriak (o sea, es decir, esto es, a saber) (22. gaia ikusi).
- Juntagailu menderatzaileek sintaxi-maila ezberdineko perpausak lotzen dituzte (mendeko perpausak).
Juntagailu menderatzaileak konpletiboak (que, si), konparatiboak, ondoriozkoak, helburuzkoak, kontzesiboak, kausazkoak, baldintzazkoak etab. izan daitezke. (22. gaia ikusi).
Menpekotasun-erlazioa
Perpaus baten hitzen artean menpekotasun erlazioa ezartzen da haietako bat bestearen menpe dagoenean eta bere esanahia osatzen duenean. Bietako bat garrantzitsuena da, bera gabe besteak zentzurik edukiko ez lukeelako. Adibide batekin hobeto ulertuko duzu:
- No me apetece ordenar el armario de mi habitación.
- No me apetece ordenar de mi habitación.
De mi habitación kenduz gero, esaldia ulergarria izaten jarraitzen du, guztiz osatuta ez geratu arren. Armario izena ezabatzen baduzu ordea, esaldia ulertezina izango da.
Menpekotasun-erlazio hau perpaus bakun zein konplexuen hitzen artean gerta daiteke.
Funtzioaren araberako sailkapena
Bada beste sailkapen bat, funtzioa kontuan hartuta, aditzondo erakusleak (aquí, entonces, luego, así...), erlatibozko aditzondoak (donde, cuando, como) eta aditzondo galdetzaileak (dónde, cuándo, cómo ) bereizten dituena.
Aditzondoaren mailak
Adjektiboak bezala (7. gaia ikusi), aditzondoak esanahiaren araberako mailak onartzen ditu:
· Maila positiboa: aditzondoak egoera besterik adierazten ez duenean. Vive arriba.· Maila konparatiboa: (nagusitasuna, berdintasuna, gutxiagotasuna): konparazioaren bidez egoera bat adierazten dute: Vive más lejos que tú.
· Maila superlatiboa: intentsitate bizienenean ematen den egoera adierazten du: Vive muy lejos/ Vive lejísimos.
Loturak
Preposizio, juntagailu eta erlatiboen bidez perpausaren zati edo hitzen arteko harremanak zehazten ditugu.
