GAZTELANIA

Enuntziatua eta perpausa

Norbaitek hizkuntza zerbait komunikatzeko helburuarekin erabiltzen duenean, enuntziatu bat adierazten du gutxienez. Enuntziatua elkarrekin ideia bat adierazten duen hitz multzoa da; hitz bakar batek enuntziatua osatu dezake, baina orokorrean perpausetan antolatutako zenbait hitz beharrezkoak dira ideia bat adierazteko.

Enuntziatua

  • Enuntziatu bakoitza melodia edo doinu itxi eta gainontzekoekiko independente baten bidez ahoskatzen da, enuntziatu bakoitzak ideia bat adierazten duelarik. Enuntziatuak etenaldi luze batekin amaitzen dira, idazkeran puntuaren (.) bidez edo galdera (?) nahiz harridura (!) ikurren bidez adierazten dena.

Motak

Bi enuntziatu mota dago: perpausa eta esaldia.
  • Perpausa pertsona adierazten duen aditz batek lagunduta doa eta bi zatik, subjektuak (S) eta predikatuak (P), osatzen dute.

  • Esaldiak ez du pertsona adierazten duen aditzik eta ezin da subjektuan eta predikatuan banatu. Buenos días, - Prohibido fumar, - Por favor.

Perpausa

Subjektua eta Predikatua

Subjektuak eta predikatuak perpausa osatzen dute. Hala ere bi irizpide dago hauek zehazteko orduan:
  • Gramatika-irizpidea:
    • Orokorrean izen-sintagma batek osatzen du subjektua (S) (15. gaia ikusi).
    • Predikatua (P), ordea, aditz-sintagma batek osatzen du (15. gaia ikusi).
  • Semantika-irizpidea:
    • Subjetua nori edo zeri buruz hitz egiten den osagaia da.
    • Predikatua subjektuari buruz esaten edo adierazten dena da.

Subjektu lexikoa eta subjektu gramatikala

Subjektua bi ikuspuntutik kontutan har daiteke:

  • Subjektu lexikoa perpaus batean subjektuaren funtzioa betetzen duen hitza edo hitz multzoa da.

  • Subjektuaren funtzioa betetzen duen pertsona gramatikalari subjektu gramatikala esaten diogu. Subjektu gramatikala adizkiaren numero eta pertsonaren hondarkiek adierazten dute.

Izen-predikatua eta aditz-predikatua

  • Izen-predikatuak subjektuari buruz esaten diren ezaugarri edo egoerak adierazten ditu. Atributua izeneko osagarriak adierazten du esanahi hori.

    Izen-predikatua bi osagaiek osatzen dute: aditzaren nukleoak eta atributuak.
    • Aditzaren nukleoa emendiozko aditza da; hau da, subjektuaren eta berari buruz esaten den ezaugarria edo egoeraren arteko lotura adierazten duen aditza. Emendiozko aditzak hauek dira: ser, estar y parecer.
    • Atributua subjektuaren ezaugarri edo egoera bat adierazten duen aditzaren osagarria da.

      Atributuak adjektiboaren berezko funtzioa du, hala ere izen-sintagmek nahiz aditzondoek funtzio bera bete dezakete: Manrique era un poeta.

  • Aditz-predikatuak subjektuari dagozkien ekintza edo prozesuak adierazten ditu. Predikatuaren nukleoa den aditzak bereziki adierazten du esanahi hori:

    Aditz-predikatua pertsona adierazten duen aditz batek bakarrik osatua egon daiteke, nukleoaren funtzioa betetzen duena.

    Hala ere, aditzondoek, adjektiboek eta izen taldeek osagarri moduan lagundu ohi diote aditzaren nukleoari:

Perpausa osatzen ez duten elementuak

Egon badira elementuak, perpaus baten egitura aurkeztu gabe perpausaren zati direnak. Bi multzotan sailkatzen dira:

  • Elementu autonomoak: perpaus osoen baliokide dira eta enuntziatuak berez osatu ditzakete. Osagarri autonomo nagusienak bokatiboa eta interjekzioak dira, baita hurrengoen moduko hainbat esamolde lexikalizatuak ere.
    • Makulu-hitzak (¿Verdad?, ¿Sabes?).
    • Esamoldeak (¡Quién pudiera!).
    • Adeitasun ereduak (Por favor, disculpe).
  • Elementu ez-autonomoak: perpaus baten zati bat baino, perpaus osoa eraldatzen edo osatzen dute. Osagarri hauen ezaugarriak hurrengoak dira:
  • Dagozkien enuntziatuek adierazitako bestelako hizkunta-funtzioak adierazten dituzte, adibidez funtzio deitzailea, kontaktuzko funtzioa eta funtzio adierazgarria: ¡Eh, eso es mío! - Te espero a las diez, Eva.
  • Dagozkien diskurtsoarekiko independentzia fonetikoa adierazten dute: Acércame la pimienta, Javi.
  • Komunztadura

    Subjektuaren eta predikatuaren nukleoen artean pertsona eta numeroaren arteko komunztadura-harremana dago.

     

    Atributua antzematea

    Ahal izanez gero, ser, estar eta parecer aditzei laguntzeaz gain, atributuak dagokion izenaren genero eta numeroarekin komunztatzen du.

    El cielo estaba luminoso.
    La luna estaba luminosa.

    Atributua kenduz gero, aditzaren aurrean lo izenorde azentugabea jarriko dugu, hemen atributuaren funtzioa betetzen duena.

    El cielo lo estaba.
    La luna lo estaba.

     

    Bokatiboak

    Mezuaren hartzaileari zuzendutako esamoldeak dira eta kontaktua ezarri edo mantentzeko nahiz funtzio adierazgarria betetzeko erabiltzen dira.

    ¡Juan! Deja en paz a tu hermano.

     

    Interjekzioak

    Esaldi batzuk hitz bakar batek osatzen dituzte eta iritziak eta sentimenduak bapatean eta laburki adierazten dituzte, hala nola: mina, ezustekoa, etab. Esaldi hauei interjekzioak esaten zaie.

    Eh! ¡Demonios! ¡Olé! ¡Mira! ¡Pobre!

    Hitz hauetako batzuk interjekzioak besterik ez dira, beste batzuk, berriz, interjekzio bihurtu diren izen, adjektibo eta aditzak.