GAZTELANIA

Hiztunaren jarrera

Hitz egitean ideiak igortzen ditugu, baita esaten dugunaren aurrean jarrera adierazi ere. Horrela, ideia bakarra era anitzetan adierazten dugu. Hiztunak eraikitzen dituen enuntziatuetan hainbat jarrera adierazten ditu, adibidez: baieztatu, galdetu, deiadar egin, nahia edo zalantza agertu... honako jarrerak entzuleari zuzenduta egon daitezke (komunikazio-modua) edo esaten dugunari buruzkoa izan daitezke (adierazpen-modua). Jarrerari begira, perpausak hainbat modutan sailkatzen dira.

Komunikazio-modua eta enuntziatuko modua

Errealitatearen deskribapenarekin batera, enuntziatu guztietan beste hainbat informazio agertzen da, enuntziatuaren modua izenekoa. Deskribapen horiek hurrengoa adieraz dezakete:

  • Igorleak entzulearen aurrean duen jarrera edo komunikazio-modua: Juegas / ¿No juegas? /¡Juega!, etab.
  • Igorleak esaten duenaren aurrean agertzen duen jarrera edo enuntziatuko modua: ¡Ojalá juegues!/ Quizá juegues, etab.

Komunikazio-modua

Motak Asmo Adibideak
Adierazgarria Informatzea. El juicio comienza a las dos.
Galderazkoa Informazioa lortzea. ¿Eres vegetariano?
Aginduzkoa Entzulean eragina izatea. No comas eso.
Harridurazkoa Hiztunak enuntziatuaren aurrean agertzen duen adierazkortasuna edo subjektibotasuna adieraztea. ¡Son las dos! ¡¿Eres vegetariano?!¡No comas eso!

Harridurazko modua gainerako hiru moduei gainjartzen zaie, hiztunak esaten, galdetzen edo agintzen duenaren doinua azpimarratzeko.

Enuntziatuaren modua

Motak Funtzioa Adibideak
Adierazpen-modua Enuntziatua egia dela agertzea. Volveré mañana.
Aukera edo desirazkoa Enuntziatua desiragarria bezala agertzea. Ojalá aparezca pronto.
Zalantzazkoa Ekintza zehatz bati buruzko zalantza agertzea. Quizás apruebe.
Aukerazkoa Ekintzak posible edo gerta daitezkeela bezala agertzea Puede que no lleguemos.
Aburuzkoa Ekintza bati buruzko iritzia agertzea. Tú, por desgracia, no podrás ir.

Modu-adierazleak

Modu-adierazleak modua adierazteko baliabideak dira, eta fonologikoak, lexikoak, sintaktikoak nahiz morfologikoak izan daitezke.

Adierazle fonologikoak: doinua melodia-kurben bidez ahoskatzen da, eta idazkeran, berriz, puntuazio ikurren bidez adierazten da (¿?, ¡!), perpaus adierazkorrak, galderazkoak, aginduzkoak eta harridurazko perpausak bereiztuz.

Lexiko-adierazleak: funtzio honetan espezializatutako hitzak dira, moduzko aditzondoak esaterako (efectivamente, acaso, lamentablemente) eta beste hainbat osagai: ojalá, así eta que.

Sintaxi-adierazleak: egitura bereziak dira, haien artean aditz-perifrasiak nagusitzen direlarik (10. gaia ikusi): poder + aditza, deber + aditza, soler + aditza, tener que + aditza, deber de + aditza, etab.

Morfologia-adierazleak: aditz-hondarkiek (9. gaia ikusi) modua adieraz dezakete.

Hiztunaren jarreraren araberako perpaus motak

  • Adierazpen-perpausak: (baieztapen-perpausak) ekintza edo gogoeta bat adierazten dute, hiztunak errealitate objektibo bat egozten diolarik. Perpaus mota hauek adierazpen-doinuaz ahoskatzen dira eta bere aditza indikatiboan agertzen da: Juan tiene doce años.
  • Galderazko perpausak: galdera bat egiteko erabiltzen ditugu eta gehienetan galdetzaile bat dute perpaus hasieran (qué, quién, cuál, cuándo, etcétera).
    • Galderazko perpaus zuzenak: galdera-doinuaz ahoskatzen dira eta galdera-ikurren artean idazten ditugu: ¿Ha venido alguien?
    • Galderazko zehar-perpausak: adierazpen doinurik gabe ahoskatzen dira eta ikurrik gabe idazten ditugu. Menpeko proposizio substantiboak dira (25. gaia ikusi), aditzak orokorrean galdera edo azterketa egiten duelarik: Entérate de quién llama.
  • Harridurazko perpausak: poza, ezustekoa, miresmena, beldurra, mina eta beste hainbat emozio adierazten dituzte. Gehienetan harridurazko osagai batekin hasten dira. Harridura ikurren artean idatzi eta harridurazko doinuaz ahoskatzen ditugu. ¡Está buenísimo! ? ¡Nunca te lo diré!
  • Zalantzazko perpausak: zalantza adierazten dute, hurrengoak bezalako aditzondoak eta esamoldeak erabiliz: quizá, tal vez, acaso, etab. Hauek subjuntibozko nahiz indikatibozko aditz baten aurrean doaz: Quizá llueva esta tarde - Tal vez dijo la verdad.
  • Aginduzko perpausak: agindua, debekua, eskaria edo aholkua adierazten dute. Baiezko perpausa bada aginduzko aditza izango dute, eta ezekoa bada, berriz, aditza subjuntibo-moduan egongo da: No les hagas caso.
  • Hautazko perpausak: edo desira-perpausak, desira adierazteko erabiltzen ditugu, eta harridurazko doinuaz ere adieraz daitezke: ¡Que tengas suerte! Aditza subjuntiboan daramate.
  • Aukerazko perpausak: aukera edo susmoa adierazten dute. Adierazpen doinuaz ahoskatzen dira eta aditza indikatiboaren geroaldian edo baldintzan daramate. Estarán al caer.

Aldia eta moduaren balioak

Aginduzko modua aginduzko modu orokorraren ezaugarria da, eta ezarpen enuntziatuak (aginduak, debekuak, etab.) nola ezarpenik gabekoak (eskaerak, erreguak,etab.) onartzen ditu.

Indikatibozko modua nagusiena da adierazpen eta galderazko moduan, baita aginduzkoan eta aukerazkoan ere.

Subjuntibozko moduak aukera edo zalantza adierazten du eta aginduzko ezeztapen-enuntziatuetan erabiltzen da (No salgas).

Aditzaren aldiak, berriz, aukera baldintza moduaren bidez bereizten du eta aukera nahiz aginduzko modua geroaldiaren bidez.

 

Ezeztapena

Enuntziatuaren modua baiezkoa edo ezekoa izan daiteke; beraz, ezeztapena enuntziatuaren edozein moduren gainetik jar daiteke.

 

Modu-adierazleen identifikazioa

Modu-adierazleak zuzenki identifikatu ahal izateko bi gauza hartu behar ditugu kontuan:

· Modu bakarra adierazle askoren bitartez adieraz daiteke.

· Modu-adierazleak, enuntziatu osoari eragin behar dio eta ez enuntziatuaren zati bati soilik.