Sintagma
Egitura
Sintagma orok, nukleoa den hitz batez osatzen da gutxienez, baina ohizkoa da nukleo hori zehaztu, osatu edo aldatzen duten beste elementuez osatuta ere egotea eta hauek albokoak deitzen dira.
Sintagmako nukleo eta albokoen artean, bereziki komunztaduran antzematen diren erlazio sintaktikoak ezartzen dira.Motak
Bere nukleoaren izaera dela eta, sintagmak honela sailkatzen dira: izen-sintagmak, aditz-sintagmak, adberbiozko adjektiboak.
- Izen-sintagma, nukleotzat substantiboa, pertsona-izenordaina edo substantiboaren hitz baliokidea, adibidez infinitiboa, daukana da: las golondrinas - fuertes vientos siberianos - el buen comer.
Izen-sintagmako funtzio bereizgarriena subjektuarena (S) da; hala ere, beste funtzioak ere betetzen ditu, adibidez, objektu zuzena (OZ), zeharkako objektua (ZO), izenaren osagarria (IO), osagarri zirkunstantziala (OZ), preposizio-osagarria (Prep. O.), atributua (Atrib.), osagarri predikatiboa (Pred.) edo agentea (Ag.)
- Aditz sintagma (15. gaia ikusi) nukleotzat aditza daukana da: Las golondrinas construyen su nido en el campanario.
Sintagma honen berezko funtzioa predikatuarena da.
- Adjektibozko sintagma, nukleotzat adjektiboa daukana da: fácil, muy bueno.
Adjektibozko sintagmaren funtzio bereizgarria izen osagarriarena (IO) da, nahiz eta atributu (Atrib.) eta osagarri predikatiboaren (Pred.) funtzioak ere bete ahal izan.
- Adberbiozko sintagma nukleotzat adberbioa daukana da: muy bien, temprano.
Adberbiozko sintagmaren funtzio bereizgarria osagarri zirkunstantzialarena (OZ) da.
Sintagmen arteko harremanak
Sintagmak bere artean elkartzen dira perpausak osatzeko. Sintagma hauen elkarren arteko harremana, betetzen duten funtzioaren araberakoa da.
Batzutan, sintagma batek baino gehiagok batera funtzio bera betetzen dute; kasu horretan, sintagma horiek hiru era ezberdinetan elkar daitezke (21.tik 27.rainoko gaiak ikusi).- Justaposizioa.
- Koordinazioa.
- Mendekotasuna.
Adjektibozko sintagma
Adjektibozko sintagmaren esanahiak, genero eta numeroarekin bat datorren izen bati dagokio: subjektua, atributuen kasuan; I.S.-ren nukleoa, izenaren osagarriaren kasuan; eta subjektua edo OZ, osagarri predikatibotan.
Adjektiboak bi aldatzaile mota jaso ditzake: zehatzaileak eta osagarriak.
- Zehatzaileak: Kantitatezko adberbioak dira, zeinen funtzioa nolakotasunaren (Zenb.) maila edo intentsitatea adieraztea baita: poco generosa, bastante fácil.
- Osagarriak: Adjektibozko nukleoaren (Adj.O.) esanahia aldatzen duten preposizio-sintagmak dira: muy próximo a la capital; feliz por la noticia.
- Gainera, hainbat funtzio bete ditzake:
- Atributua izen predikatuan:
Paco estuvo enfermo.
- Izenaren aldatzailea edo osagarria izen sintagman:
La guitarra acústica.
- Osagarri predikatiboa:
Los jugadores terminaron el partido muy cansados.
Adberbiozko sintagma
Eduki lexikoa duten adberbioak baino ez dute adberbiozko sintagmetako nukleo gisa funtzionatzen. Hauetariko asko preposizioarekin ager daitezke: (por) hoy, (hacia) arriba.
Adberbioak perpausean beste elementuen beharrik gabe ager badaitezke ere, hauetariko asko zenbatzaile (Zenb.) funtziozko beste adberbioen bitartez zehaztuak ager daitezke: Muy arriba, bastante despacio.
Hainbat kasutan, gainera, aposizioan dauden osagarriekin ager daitezke: Mañana, lunes, volverán.
Hainbat funtzio betetzen ditu:- Aditzaren osagarri zirkunstantziala: Trabaja aquí.
- Atributua: Estoy bien.
- Adjektiboaren osagarria: Lo envolvió en una tela cuidadosamente adornada.
- Beste adberbio baten osagarria: Lo haremos muy temprano.
- Perpaus osagarria: Desgraciadamente, el acuerdo no fue firmado.
Justaposizioa
Bi edo sintagma gehiago justaposizioaz elkartuta daude, sintaktikoki baliokideak direnean izanik elkarrekin funtzio bera betetzen dutenean eta bere artean loturazko elementurik agertzen ez denean:
Koordinazioa
Bi edo sintagma gehiago koordinazioagatik elkartuta daude, sintaktikoki baliokideak izanik elkarrekin funtzio bera betetzen dutenean eta koordinatzaileak deituriko loturen bitartez elkartuta agertzen direnean. (23. gaia ikusi):
Mendekotasuna
Bi sintagmak mendekotasun formala dute, bere artean preposizioen bitartez espresaturiko baliokidetasunik gabeko harreman gramatikala ezartzen denean:
Nukleoa eta aldamenekoaren artean mendekotasunezko harreman semantikoa gertatzen da; ez da bi sintagmen arteko mendekotasuna, sintagma bereko elementuen artekoa baizik.
Preposizio-sintagma
Izen sintagmak osagarri bezala funtzionatzen duenean, hau eta osatzen duen elementuaren: adibidez, aditza (viene de la compra), izena (la puerta de la habitación) edo adjektiboa (bueno para mí) arteko lotura bezala balio duen preposizio aurretikoarekin ager daiteke. Preposizioak (lotura) eta izen sintagmak (preposizioaren terminoa) osaturiko taldeak preposizio sintagma (Prep.S) izena du.
