GAZTELANIA

Aditzaren argumentu-osagarriak

Predikatuaren nukleoa maiz aditzak espresaturikoari ñabardurak erantsi, mugatu edo osatzen dizkion beste hitz eta sintagmez lagunduta joaten da: osagarriez, alegia. Hitz edo hitz talde hauek predikatuaren zati dira eta aditzaren aldatzaile eta osagarri gisa jokatzen dute. Hauek esaldiak esanahia izan dezan beharrezkoak badira, argumentuzkoak deitzen dira, eta bestela, ez argumentuzkoak edo zirkunstantzialak.

Objektu zuzena

Objektu zuzenak (OZ) aditzaren ekintza zuzenean jasotzen duen izakia ala objektua izendatzen du.

Objektu zuzenaren funtzioa bereziki izen sintagmek (15.gaia ikusi), izenordain pertsonal atonoek (me, te, lo, la, nos, os, los, las eta se) eta esaldi konposatuan, mendeko proposizio substantiboek (25.gaia ikusi) betetzen dute.

OZ bezala funtzionatzen duen izen sintagma pertsonei dagokienean, a preposizioarekin eraikitzen da: Visité a mis primas en Barcelona.

Zenbaitetan, OZ-a izenordain pertsonalaren bitartez bikoiztuta agertzen da, batez ere aditzaren aurrean agertzen denean:

Zeharkako objektua

Zeharkako objektua (ZO) esaldi ugaritan aditzak gehi objektu zuzenak espresaturiko ekintza edo prozesuaren onura ala kaltea jasotzen duen izakia izendatzen duena da.

Intransitiboak deituriko aditzekin ere azaltzen da, objektu zuzenik onartzen ez dutenak: El concierto gustó mucho al público.

ZO-aren funtzioa ondorengoek betetzen dute:

  • Izen sintagmak (15.gaia ikusi).
  • Izenordain atono pertsonalak (me, te, le, nos, os, les eta se).
  • Mendeko proposizio substantiboak (25.gaia ikusi).

ZO nahiz OZ esaldi berean izenordain pertsonalengatik ordezkatuta azaltzen badira, objektu zuzenak -lo, -la, -los, las, formak eta zeharkako objektuak se forma aldaezina agertzen dituzte.

Preposizio osagarria

Preposizio osagarria (Prep. O.) hainbat aditz transitiborekin azaltzen da, zeinek aditzak inposaturiko preposizioaz sarturiko izen sintagmarekin osatuak izatea eskatzen baitute: contar con, insistir en, acostumbrarse a, confiar en, creer en, ocuparse de, etab.

Preposizio osagarria ondorengo ezaugarriengatik ezagutzen da:

  • Bere preposizioa aditzak zehazten du, beraz, ezin da ezabatu aditzaren esanahia baldintzatu gabe. Adibidez, ez da berdina ocupar la casa ala ocuparse de la casa.
  • Objektu zuzena eta zeharkakoaren aldean, ezin da izenordain pertsonal atono batengatik ordezkatu, baizik eta dagokion preposizioa aurretik daukan izenordain tonikoagatik: Encárguese del asunto Þ Encárguese de ello.
  • Osagarri zirkunstantzialarekin, ezin ezabatua izateagatik eta adberbio batez ezin ordezkatua izateagatik bereizten da.
  • Aditzari aurretik dagokion preposizioa jarriaz ¿qué? galdera eginez identifika daiteke.

Osagarri agentea

Osagarri agentea, (Ag.) pasiboan (19.gaia ikusi) aditzaren ekintza egiten duen izaki edo objektua izendatzen duen osagarria da.

Agente funtzioa bereziki "por" preposizioa eta oso gutxitan "de" preposizioa aurretik jarrita izen sintagmak edo funtzio substantiboa duen edozein elementuk betetzen du: La exposición fue inaugurada por la ministra.

Izen sintagmako berezko funtzioa izanik, izenordain pertsonal tonikoak edo mendeko proposizio substantiboak ere bete dezakete, aurretik "por" preposizioa jarrita: Fuimos informados por él- Esto ha sido planeado por quien tú ya sabes.

Identifikatzea

Osagarri agentea ezagutzeko, nahikoa da ser + partizipioa perifrasia aditz forma aktiboagatik ordezkatzea. Horrela, agentea, lortzen dugun esaldiko subjektua izatera pasako da:

Osagarri agentearen nukleoak izaki bizidunak edo bizigabeak izendatu behar ditu, ekintza bat gauzatzeko gai direnak (ekintzazko agenteak). Horregatik, Agentea por preposizioarekin datozen osagarri zirkunstantzialekin nahastu behar dira, hauek bitartekoa ala arrazoiari buruz ariko baitira, baina ez agenteari buruz:

Será premiado por su actuación [arrazoia Þ ez da Eg.].

Les fue enviado el regalo por correo [bitartekoa Þ ez da Eg.].

Aditz aldatzaileak

Horrela deitzen dira baieztapenezko (11. gaia ikusi), ezeztapenezko edo zalantzazko adberbioak, alegia, aditzaren esanahia aldatu edo handiagotzen dutenak: Yo también soy de Sevilla - El sí cree en los extraterrestres - Quizá haya sufrido un accidente.

 

Objektu zuzena identifikatzea

Esaldiko OZ ezabatzen bada, izenordain pertsonal atono batengatik ordezkatzen da, eskuarki lo, la, los, las.

Ana compra un libro Þ Ana lo compra.

Esaldia aktibotik pasibora pasatzen bada (19. gaia ikusi), esaldi pasiboaren subjektua izatera pasatzen den esaldi aktiboko hitz ala sintagma OZ da.

 

ZO-aren beste baloreak

Datu posesiboa ala sinpatetikoa osagarri zirkunstantzialaren subjektuaren OZ-aren edukitzailea adierazten du:

Le subió la maleta

Datibo etikoa: forma pronominalean bakarrik azaltzen den espresio elementua da eta esaldiaren esanahian eragin gabe ezaba daiteke:

Me bebí toda la botella.

Erlaziozko datiboa: izen predikatutan ager daitekeen izenordain atonoa:

Le pareció muy mal.

 

Preposizio-osagarriaren forma

Izen-sintagmaren berezko funtzioa izatean, substantiboaren baliokide diren beste elementuen bitartez (adibidez izenordain pertsonalak edo mendeko proposizio substantiboak) ere bete daiteke:

Nadie se fija en nosotros.
- Asegúrese de que todo salga bien.