GAZTELANIA

Predikatuaren izaeraren araberako esaldi motak

Esaldiak irizpide ezberdinak jarraituz sailka daitezke: hiztunaren jarreraren arabera (13. gaia ikusi), ala esaldian dagoen aditz kopuruaren arabera (21. gaia ikusi). Baina, esaldiak bere predikatuaren egitura eta bere osagaien arteko harremanengatik ere bereizten dira. Horrela, bi esaldi mota ditugu: kopulatiboak eta predikatzaileak. Azken hauek, era berean, iragankorretan eta iragangaitzetan banatzen dira.

Kopulatiboak eta predikatzaileak

  • Kopulatiboak: esaldi kopulatiboak izen-predikatua daukatenak dira. Esaldi hauek, ser, estar eta parecer eta atributu-osagarriarekin egituratzen dira.

    Esaldi kopulatiboek, atributuaz gainera, osagarri zirkunstantziala eraman dezakete, baina ez beste inolako aditz-osagarririk:

  • Predikatzaileak: esaldi predikatzaileak aditz-predikatua daukatenak dira, hau da, aditz ez kopulatiboekin egituratzen dena.

    Esaldi kopulatiboek edonolako aditz-osagarria eraman dezakete, atributua ezik:

    Ser eta estar aditz prediktzaile gisa

    Zenbaitetan, ser eta estar ez dira aditz kopulatibo bezala aritzen; horregatik, eratzen dituzten esaldiak predikatiboak dira. Hau noiz gertatzen da:
    • Ser eta estar aditz-itzulinguruetan aditz laguntzaile gisa funtzionatzen dutenean: America fue descubierta por Colón.
    • Ser aditzek "existitu" edo "gertatu" adierazten duenean eta estar aditzek lokalizazioa edo egonkortasuna adierazten duenean: La fiesta será en mi casa (en mi casa = OZ).

Kopulatibo motak

Subjektua eta atributuaren artean ezartzen den harremana, era ezberdinetakoa izan daiteke eta horregatik, hainbat atributu-egitura motaz hitz egin daiteke:

  • Sailkatzaileak edo atributibo hutsak, zeinetan subjektuari atributuaren bitartez ezaugarri bat (nolakotasuna ala egoera) atxikitzen baitzaio: Jorge es maestro - La tarde está oscura.
  • Identifikadoreak ala ekuatiboak, non esaldian agertzen diren IS subjektua eta IS atributuaren artean identifikatzea ezartzen baita: El señor de la barba es el jefe.

    Erreferenteen arteko ekuazioaren froga, IS-ek bere posizioa alda dezaketela da: El jefe es el señor de la barba.

  • Kokatzaileak espazioan eta denboran, non subjektua toki ala momentu zehatzean kokatzen baita: Ines está aquí -La fiesta será el sábado.

Esaldi kopulatiboetako kasu bereziak

Esaldi kopulatiboen azterketan, hainbat kasu berezi izan behar dira kontuan:

  • Esaldi kopulatibo identifikadoretan, izen berezi eta deiktikoek ezin dute atributu gisa funtzionatu, lo-gatik bere ordezkatze ezintasunak adierazten duen bezala:

    El señor del bigote es Emilio Þ *El señor del bigote lo es.

  • Esaldi kopulatibo ugaritan ez dago subjektu eta atributuaren arteko numero komunztadurarik. Orokorrean, aditzak pluralean doan elementuarekin duen komunztadura nagusitzen da:

    El problema son los hijos - Eso son bobadas.

  • Badira esaldi kopulatibo inpertsonalak, non atributua ez baita zuzenean inolako subjekturekin erlazionatzen. Hauen artean, meteorologia fenomenoei buruz ari direnak nabarmentzen dira:

    Es de día - Parece de noche - Son las tres.

Esaldi iragankorrak eta iragangaitzak

Esaldi predikatzaileak bi taldetan bereizten dira: iragankorrak, objektu zuzena daramatenean, eta iragangaitzak, ez daramatenean.

  • Esaldi iragankorrak, comprar, comer, escribir, pintar, decir, mirar, etab. bezalako aditzekin egituratzen dira. Aditz hauek egitura iragankorra eta iragangaitza onartzen dute, baina lehenengoa ohizkoagoa da.
  • Esaldi iragangaitzak objektu zuzenik onartzen ez duten aditzekin egituratzen dira; hala ere, aditz hauetako zenbaitek, maiz iragangaitzak, hala nola vivir, dormir edo llorar, zenbaitetan objektu zuzena eraman eta esaldi iragankorrak era ditzakete:

Esaldi pasiboa

Esaldi pasiboak dira, bere subjektuak aditzaren ekintza bete beharrean, hartu edo jasaten duenean; horregatik, subjektu pazientea esaten zaio. Esaldi hauetan, aditzaren ekintza agenteak betetzen du, zein por preposizioaz baitoa:

Esaldi pasiboak esaldi iragankorrak boz aktiboan eraldatzeagatik gertatzen dira: Los marineros recogieron al náufrago Þ Marinelek naufragoa jaso zuten Þ El náufrago fue recogido por los marineros.

Aditzaren forma aldatzeaz gain, esaldiaren egitura osoa ere aldatzen dela ikus daiteke: esaldi aktiboko objektu zuzena (16. gaia ikusi) (al náufrago), esaldi pasiboaren subjektu bilakatzen da, subjektua (los marineros) osagarri agentea izatera pasatzen den bitartean.

Horrenbestez, esaldi pasiboak esaldi iragankor mota berezia dira. Esaldi iragangaitzek, objektu zuzenik ez edukitzean, ez dute egitura pasiborik onartzen.

Atributuaren ezaugarriak

  • Atributuaren ezabatzeak, esaldi ez gramatikala ala esaldian esanahi aldaketa bat eragiten du:
    Javier parece distraído Þ *Javier parece.
    La anciana no estaba cansada Þ La anciana no estaba.
  • Atributuak, lo forma pronominalagatik ordezkapena onartzen du:
    Este niño parece listo. Þ Este niño lo parece.
 

Aditz-sintagma kopulatiboa (ASK)

Aditz-kopulatiboa (ser, estar eta parecer) eta atributuak aditz-sintagma kopulatiboa egituratzen dute (ASK). Bere barnean, aditzari kopula funtzioan eduki lexikoa faltatzen zaio, eta subjektua eta atributuaren arteko lotura-elementu soil bezala jarduten du.

Esaldi kopulatiboetan, atributua da eta ez aditza, izen-sintagma subjektuko ezaugarri semantikoak aukeratzen dituena: horrela, cariñoso bezalako atributuak, subjektu gisa izaki bizidun bat egotea inplikatzen du: (La hija es cariñosa, baina ez *El monte es cariñoso).

 

Pasibo erreflexua

Esaldi hauek se izenordainarekin egituratzen dira, zein boz pasiboko adierazle gisa soilik jarduten baitu,eta singular edo pluraleko hirugarren pertsonako forma aktiboko aditzak jarraitzen ditu:

Se inauguró un puente.
Se inauguraron las instalaciones.

 

Agentea ez aipatzea

Esaldi pasibotan, agentea aipa daiteke ala ez. Kasu horretan, bigarren pasiboak deitzen dira. Aldiz, pasibo erreflexuko esalditan, agentea ez da inoiz espresatzen.