Aditz pronominaleko perpausak
Ezaugarriak
Aditz pronominala duten joskeren analisiak kontuan hartu behar ditu hurrengo puntuak:
- Oro har, izenordain atonoa laguntzen duen adizkiaren laguntzailea baino ez da, eta ez du beste eginbeharrik. Horrela gertatzen da beti pronominalak diren aditzekin; esate baterako: arrepentirse, atreverse, quejarse, jactarse, contorsionarse, desperezarse, abstenerse?
Juan se desvivía por sus amigos - No nos atrevimos a contestar.
- Forma pronominaleko aditz iragangaitzekin (caerse, irse? bezala), izenordainak subjektuaren interesa edo parte hartzea adierazten du: El hombre se marchó en el coche.
- Forma pronominaleko aditz iragankorrak dituzten joskeretan, izenordainak objektu zuzenaren edo zeharkakoaren funtzioa betetzen du (16. gaia ikusi).

Perpaus bihurkariak
Perpaus bihurkariak predikazio-perpaus aktiboak eta iragankorrak dira, zeinetan aditzaren prozesua subjektuari baitagokio.
| Perpaus bihurkari motak | Izenordain atonoak (me, te, se, nos, os, se) betetzen duen funtzioa | Adibideak |
|---|---|---|
| Bihurkari zuzena | Objektu zuzena | ![]() |
| Zeharkako bihurkaria | Zeharkako objektua | ![]() |
Perpaus horiek a mí mismo, a ti mismo eta abar bezalako osagarri tonikoekin indartu ahal dira.
Perpaus elkarkariak
Perpaus elkarkariak predikazio-perpaus aktiboak eta iragankorrak dira, zeinetan subjektu batek edo gehiagok ekintza egiten eta jasotzen baitute.
Perpaus elkarkarien eta bihurkarien arteko ezberdintasuna askotariko subjektua (kolektiboa, batzutan) edo subjektu batzuk izatean datza. Subjektu bakoitzak ekintza bat egin ez ezik, besteena ere jasotzen du: Los dos hermanos se abrazaron - El equipo se entiende muy bien - Juan y Pedro se tutean.
Perpaus elkarkariek eta bihurkariek izenordain atono berberak eramaten dituzte. Horiek objektu zuzenaren eta zeharkako objektuaren funtzioak bete ditzakete.| Perpaus elkarkari motak | Pertsona-izenordain atonoaren funtzioa | Adibideak |
|---|---|---|
| Perpaus elkarkari zuzena | Objektu zuzena | ![]() |
| Zeharkako perpaus elkarkaria | Zeharkako objektua | ![]() |
Perpaus pseudoerreflexuak
Perpaus pseudoerreflexuak me, te, se, nos, os, se izenordain atonoekin antolatzen diren arren, ez dute bihurkariaren, elkarkariaren, ezta pasibo erreflexuaren izaerarik ere:
Ellos se quejan de su mala suerte.
Perpaus hori ez da bihurkaria, haiek ez baitira bere buruei kexatzen; ezta elkarkaria ere, ez baitiete elkarri kexatzen. Ez da pasibo erreflexua ere, subjektuak (ellos) aditzaren ekintza egiten baitu, eta ez jasotzen.
Motak:- Perpaus iragankor pseudoerreflexuak
Perpaus iragankor pseudoerreflexuak forma pronominalez zein ez pronominalez erabil daitezkeen aditz iragankorrekin antolatzen dira:
Yo me bebí una botella de agua - Yo bebí una botella de agua.
Yo me cogí un resfriado - Yo cogí un resfriado.
Perpaus horietan, aditza laguntzen duen izenordain atonoak ez du inolako funtziorik betetzen. Subjektuak ekintzan duen interesa edo parte hartzea azpimarratzen duen aditzaren elementua besterik ez da. - Perpaus iragangaitz pseudoerreflexuak
Beti pronominalak diren aditzekin (arrepentirse, jactarse, atreverse, quejarse, resignarse eta abar) antolatutako perpausak dira. Kasu horietan, aditza laguntzen duen izenordain atonoa laguntzaile hutsa da:
Perpaus iragankorrak
Perpaus bihurkariak eta elkarkariak perpaus iragankor bereziak dira. Bien predikatuan me, te, se, nos, os, se pertsona-izenordain atonoak daude, subjektuaren pertsona gramatikala (9. gaia ikusi) errepikatzen dutenak.
Inpertsonalak
Se izenordaina duen hirugarren pertsonako aditza eskatzen duten joskerak aditz pronominaleko perpausetik at daude. Joskera horiek, aditz pronominalak bezalakoak, inpertsonalak (20. gaia ikusi) edo pasibo erreflexuak (18. gaia ikusi) dira.
Inpertsonala: A aquel hombre se le tenía por un vendedor.
Pasibo erreflexua: Los juguetes se guardaban en un armario.Izenordainaren bikoizketa
Izenordaina izen-sintagma baten bidez bikoiztua ager daiteke perpaus bihurkarietan, objektu zuzenaren zein zeharkako objektuaren funtzioa betetzen duenean. (15. gaia ikusi).
Elkarkarien indargarria
Objektu zuzena zein zeharkako objektua izatean, duen zentzu elkarkaria zirkunstantzial batekin (mutuamente, recíprocamente, entre sí, uno a otro…) indartu daiteke (17. gaia ikusi):
Juan y Pedro se saludan mutuamente.
Los jefes de Estado se saludaron uno a otro.
Los miembros del equipo se entienden muy bien entre sí.Perpaus bihurkarien eta elkarkarien arteko ezberdintasunak
Perpaus elkarkariak eta perpaus bihurkariak forma berbera izan dezakete. Kasu horietan, perpausaren esanahia aztertuz gero, zein den jakingo dugu. Esate baterako:
María y Natalia se peinaban.
·Mariak eta Nataliak elkarren ilea orrazten bazuten, perpausa elkarkaria da.
· Mariak eta Nataliak beren buruak orrazten bazituzten, perpausa bihurkaria da.Pseudoerreflexuen aditzak
Perpaus pseudoerreflexu iragangaitzak gogo-aldarteak adierazten dituzten aditzekin (avergonzarse, arrepentirse, emocionarse, decidirse…) antolatu ohi dira, baita mugimendua adierazten dutenekin ere (irse, marcharse, salirse, caerse…).




