GAZTELANIA

Proposizioen arteko erlazioa. Perpaus elkartua

Testua osatzen duten proposizioen artean erlazio semantikoa eta sintaktikoa sortzen da, lotura-hitzen bidez, oro har. Alboratutako eta koordinatutako perpausak berdintasunezko baldintzen bidez loturik daude, ezeren menpe baitaude, hots, proposizio bat ez da beste baten subjektua ezta predikatua ere.

Lotura-hitzak

Lotura-hitzen betebeharra perpausaren hitzen eta zatien artean erlazioak ezartzea da. Preposizioak, konjuntzioak (11. gaia ikusi) eta erlatiboak (23. gaia ikusi) dira lotura-hitzak.

  • Preposizioak lotura-hitz menderatzaileak dira, hitz edo proposizio bat (21. gaia ikusi) beste bati lotzen baitiote osagarri bezala.

    Un libro de cuentos.

    Voy a que me vea el médico.
  • Konjuntzioek hitzak, sintagmak (14. gaia ikusi) edo proposizioak lotzen dituzte bi eratan:
    • Koordinazioaren bidez, gehitzeko (emendiozko perpausak), kentzeko (hautakariak) eta oposiziozko (aurkaritzakoak) erlazioak adieraziz.
    • Mendekotasunaren bidez, erkaketa, ondorioa, helburua, kontzesioa, zergatia, baldintza eta abar adierazteko.
  Konjuntzio koordinatzaileak (juntagailuak)
Emendiozkoak y, e, ni
Hautakariak o, u
Aurkaritzakoak mas, pero, sino, sino que, sin embargo, no obstante

  Konjuntzio subkoordinatzaileak (menderagailuak)
Konpletiboak que, si
Konparaziozkoak tanto... como, más... que, menos... que, igual... que, mejor... que
Ondoriozkoak tanto... que, luego, conque, así que
Helburuzkoak que, para que, a que, a fin de que, con objeto de que
Kausazkoak que, porque, pues, puesto que, como, ya que, en vista de que
Kontzesiboak aunque, si bien, aun cuando, a pesar de que, por más que, por mucho que
Baldintzazkoak si, como, siempre que, con tal de que, a condición de que
Denborazkoak cuando, mientras, apenas, tan pronto como, antes de que, siempre que, a medida que, conforme
Lekuzkoak donde
Moduzkoak (tal) como, según, como si

Alboratutako proposizioak

Proposizioak bata bestearen ondoan eta lotura-hitzik gabe badaude, alboratutakoak ("bata bestearen alboan jarrita") dira. Hainbat balio semantiko dauzkate: lotura hutsa, denborazko erlazioa, kontrasteko erlazioa eta abar.

Alboratutako proposizioen artean lotura-hitzik ez dagoen arren, mintzaira mintzatuan pausak egiten dira, eta puntua ez diren puntuazio-zeinuak daude hizkuntza idatzian: ¡Corre, huye, vuela! - La victoria es dulce; la derrota es amarga.

Koordinazio indizeak

Perpaus bat koordinatua da sintaktikoki baliokideak diren proposizio bi edo gehiago juntagailu baten bidez elkartzen direnean.

Koordinatutako proposizioen artean sortzen diren erlazio semantikoak bereizteko, adierazgailu formal batzuk erabiltzen dira:

  • Juntagailuak garrantzitsuenak dira. Bere betebehar bakarra da proposizioen arteko erlazioa adieraztea, haien partea izan gabe.
  • Lokuzio batzuek (askotan, adberbioaren jatorrizkoak), sin embargo eta no obstante bezalakoak, koordinaziozko erlazioa ere adierazten dute. Perpaus osagarriek (17. gaia ikusi) bezala funtzionatzen dute, eta etenaldi artean agertzen dira beti.

Perpaus koordinatu motak

Emendiozkoak, hautakariak eta aurkaritzakoetan sailkatzen dira.

  • Emendiozko koordinatuak: emendiozko koordinazioaren erlazioa esanahien gehitzearen baliokidea da: perpaus baten esanahia bestearen edo besteen esanahiari gehitzen zaio: Trabajo por la mañana, y por la tarde hago deporte.
  • Koordinatu hautakariak: koordinazio hautakariak perpausen edo eratzaile batzuen esanahiak alternatibotzat aurkezten ditu: Ven conmigo o vete tú solo.
  • Koordinatu aurkaritzakoak: koordinazioa aurkaritzakoak bi proposizioren artean kontraposizio osoa edo partziala adierazten du: Venía bien preparado, pero no ha tenido suerte.

Elementu korrelatiboak

Koordinazioa dago perpaus koordinatu bi edo gehiagotan elementu korrelatiboak daudenean. Horietako bakoitza, era berean, perpausaren eratzailea da:

 

Hautakari motak

Perpaus baten esanahiak bestearena derrigorrez baztertzen badu, hautakari baztertzailea dago: O vienes tú a verme, o me acerco yo este fin de semana.

Kontrako kasuan, hautakari ez baztertzailea da: Pueden presentarse a la prueba los que tengan el bachillerato o los que hayan cumplido 18 años.

 

Koordinazio banakaria

Adierazgailu formalak bezalako elementu korrelatiboak dituen hautazko erlazio ez baztertzailea da koordinazio banakaria.

 

Koordinatu esplikatiboak

Lotura-hitzik ez izan arren, koordinatu esplikatiboak esto es, es decir, o sea... bezalako lokuzioek sartutako perpausak dira, eta taldeko beste elementuaren esanahia azaltzen dute: Viven sólo en agua salada, es decir, en el mar.