Mendeko perpaus adjektiboak edo erlatiboak
Motak
Mendeko perpaus adjektibo mota bi daude: murrizgarriak eta ez-murrizgarriak. Horiek ere sailka daitezke lau irizpideren arabera:
| Proposizio adjektibo murrizgarria | Proposizio adjektibo ez-murrizgarria | |
|---|---|---|
| Irizpide semantikoa | Adierazten duten izenaren esanahia murrizten dute. | Ez dute izenaren esanahia murrizten, baizik eta bertan inplizitua den zerbait azpimarratzen dute. |
| Irizpide sintaktikoa | Funtsezkoa da; ezin da kendu perpausaren edukia aldatu gabe. | Ken daiteke, perpausaren edukia aldatu gabe. |
| Irizpide fonologikoa | Lerro melodikoa (3. gaia ikusi) eta perpausa batera doaz. Intonazioa ez da baxuagoa, ezta pausuen artean egiten ere. | Intonazioa baxuagoa da eta pausuen artean egiten da. |
| Irizpide ortografikoa | Ez da komen artean idazten. | Komen artean idazten da. |
Erlatiboen ezaugarriak
- Semantikoki, erlatiboek balio anaforikoa dute: aurreko izenari (erlatiboaren aurrekaria izenekoa) dagozkion, eta bertatik hartzen dute esanahia. Erlatiboaren aurrekariaren menpean dago mendeko perpaus osoa.
- Sintaktikoki, erlatiboak bi betebehar egiten ditu:
- Mendekotasun adjektiboaren indize formala da: sartutako perpausak aurrekariaren menpean dagoen adjektibo-sintagma bat bezala funtzionatzen duela adierazten du.
- Sartutako menpeko perpausaren osagarria da.
- Morfologikoki, erlatiboak izenordainak (8. gaia ikusi), determinatzaileak (6. gaia ikusi) edo adberbioak (11. gaia ikusi) izan daitezke.
Sailkapena
Mendeko perpausean duen betebehar sintaktikoaren arabera, honela sailkatzen dira: - Izenordainak.
- Determinatzaileak.
- Adberbioak.
Erlatiboen formak
Forma ez pertsonaleko aditza duten mendeko adjektiboak
Mendeko perpaus mota horren aditza infinitiboan, gerundioan zein partizipioan ager daiteke (10. gaia ikusi).
- Mendeko adjektibo batzuetan, erlatiboarekin batera infinitibozko aditza agertzen da: No tengo sitio donde dormir. Esan daiteke joskera horietan infinitiboarekin perifrasia egiten duen aditz-modal bat kendu dela (10. gaia ikusi): No tengo sitio donde [pueda] dormir.
- Erlatiborik gabeko proposizioek, partizipiozko aditzarekin eta berezko subjekturik gabe, mendeko perpaus adjektiboek bezala funtzionatzen dute.

- Gerundioko eta erlatiborik gabeko joskera batzuek betebehar adjektiboa dute, izen bat osatuz: Había mucha gente dando vueltas por la plaza.
Murriztagarriaren adibidea
Los defensores que lucharon valientemente fueron condecorados perpausan, proposizio adjektiboak defensores-en esanahia murrizten du, defensor guztiei ez baitagokie, batzuei baizik: ausardia adierazi zutenei bakarrik. Horrenbestez, murriztagarria da.
Ez-murriztagarriaren adibidea
Los defensores, que lucharon valientemente, fueron condecorados perpausan, defensor guztiak hartzen dira kontuan, eta horien ezaugarri bat azpimarratzen da: guztiek ausardiaz borrokatu zuten: Horrenbestez, ez-murrizgarria da.
Aurrekari garbirik gabeko erlatiboak
Proposizio erlatiboaren aurrekariaren elisioa egiten da testuinguruak edo egoerak berriro agertzen uzten duenean, baina kendu gabe:
Me quedo con la [camisa] que está en el escaparate.
[¬pertsona] Quienes aparecen en la lista, deben presentarse al examen. El coche sigue [¬lekua] donde lo dejamos.
Artikulua + que
Batzutan, que aurrekariarekin komunztatutako artikuluaren ondoren joan daiteke. Horrek ez du esan nahi aurrekaririk gabeko joskera dela, artikuluak erlatiboari bakarrik eragiten baitio.
No tengo regla con la que trazar la recta [artikulua+ que]
El que no avise con tiempo no conseguirá la invitación. [aurrekaririk gabeko erlatiboa]Cuanto
Cuanto izenordain neutroak aurrekari garbirik gabeko perpaus erlatiboak sar ditzake, baita bertan izenordain bezala funtzionatu ere. Batzutan, todoren atzean dago (gramatikalari batzuek litezkeen aurrekari bakartzat hartuta):
Te daré (todo) cuanto me pidas.
Substantibatutako erlatiboak
Substantibatutako erlatiboak edo aurrekari isileko erlatiboak deituak izan dira, mendeko perpausak eta erlatiboak sartutako izen-aurrekariak edozein izen-sintagmak bezala funtzionatzen dute eta. Entregué la correspondencia a quien me había ordenado [objektu zuzena].
Los que se habían inscrito presentaron la documentación [subjektua].
