GAZTELANIA

Konparaziozkoak, ondoriozkoak eta aditza ez pertsonal eran duten perpausak

Menpeko adberbio-perpaus guztien artean, konparaziozkoak eta ondoriozkoak dira osagarri zirkunstantzial funtzioa inoiz egiten ez duten bakarrak: beti perpaus osagarriak dira (17. gaia ikusi). Bestalde, menpeko perpaus mota berezi bat dira, ez pertsonal eran duten aditzez eratzen direnak (10. gaia ikusi).

Menpeko adberbio-konparatzaileak

Proposizio nagusian hasten den konparazio baten bigarren osagaia osatzen dute. Proposizio horrek lehen terminoa ere berarekin du. Konparazio hau berdintasunezkoa, gehiagotasuna edo gutxiagotasuna adierazteko izan daiteke.

Modua

  • Menpeko juntagailu batez hasten dira (22. gaia ikusi): que, como.
  • Perpaus nagusian determinatzaile bat edo kantitate-aditzondo bat (zenbatzailea) izaten dute: tanto, tan, más, menos, igual...

Egitura

  • Nukleoa izenez, izenondoz, aditzez edo aditzondoz osatuta dago. Hauen kopurua, intentsitatea edo gradua adierazten da: En esta clase hay más sillas que mesas.
  • Indartzaileak nukleoari sintaktikoki eragiten dio. Indartzailearen esanahiak, egiturak gehiagotasunezko konparazioetan (más erabiliz), gutxiagotasunezkoetan (menos erabiliz) eta berdintasunezkoetan (tanto eta igual de erabiliz) sailkatzen laguntzen du.
  • Konparazio-osagaia menpeko perpaus-egitura modu esplizituan azaltzen da, eta que (gehiagotasuna eta gutxiagotasuna adierazteko) edo como (berdintasuna adierazteko) egiturekin hasten da: Yo soy más torpe que.

    Konparazioaren terminoak modu esplizituan azaltzen du nagusitik desberdintzen duen elementua: Paula es más estudiosa que Rocío [es estudiosa].

Ondoriozko adberbio-mendekoak

Proposizio nagusian esaten denaren emaitza, eragina edo ondorioa adierazten dute. Bi mota daude:

  • Ondoriozko ez indartzaileak: hauen helburua aurreko perpausean baieztatzen den ondorio baten berri ematea da: Estaba enfermo, así que no pude asistir al examen. Perpaus hauetan osagaiak lokailuen bitartez (luego, conque, así [es] que, de modo que), lokuzioen bitartez (por consiguiente, por [lo] tanto, por eso) edo alborakuntza soilez (22. gaia ikusi) elkartuta daude (22. gaia ikusi).
  • Ondoriozko indartzaileak: perpaus nagusiaren ondorioa adierazten dute eta aldi berean nukleoaren nolakotasuna mailakatzen dute: Estaba tan enfermo que no pude asistir al examen.

    Ondoriozko mota honetan konparazioetan bezalaxe nukleo bat, indartzaile bat (tan edo tanto) eta que bitartez hasten den ondoriozko menpekoa aurkitzen dira.

Aditza ez pertsonal moduan duten menpekoak

Aditzaren funtzioa dutenean, infinitiboak, gerundioak eta partizipioak (10. gaia ikusi) menpeko perpausen predikatuko zati izan daitezke. Bi mota bereizten dira:

  • Eraikuntza elkartuak

    Menpeko perpausa nagusian fonetikoki integratzen da beste osagai bat izango balitz bezala, eta bigarren mailako predikatu baten funtzioa hartzen du predikatu nagusiarekin batera: No me apetece ir a la fiesta - La saludó cogiéndole las manos - Fuimos a ver la casa construida por María.

    Infinitibo-egiturek menperakuntza substantiboaren (24. gaia ikusi) berezko funtzioak betetzen dituzte, gerundioak eta partizipioak, ordea, menperakuntza adjektiboarenak (23. gaia ikusi).
  • Eraikuntza disjuntuak

    Egitura askoz autonomoagoak dituztenak dira, beren subjektua dute eta perpaus nagusia baino lehenago daude, orduan eten baten bidez bereizten dira harengandik. Perpaus hauek beti adberbio-mendekoak dira: Después de verte a ti, me encontré con tu hermana - Aprobando las matemáticas, pasas al curso siguiente - Rendidos por el esfuerzo, se fueron a descansar.

Ez pertsonal moduen erabilera perifrastikoak

Infinitiboa, gerundioa eta partizipioa aditz-perifrasien nukleo moduan azaltzen dira, honako egitura hau dutelarik:

Aditz laguntzaile jokatua + ( lotura)+ aditz nukleo ez pertsonal moduan.

Ez pertsonal moduak predikatuari esanahi lexiko nagusia ematen dio. Aditz laguntzaileak, ordea, ondorengo esanahi gramatikal hauek ditu:

  • Edozein aditzek dituen berezkoak (9. gaia ikusi): pertsona eta numeroa, denbora, modua eta aspektua.
  • Perifrasiaren berezkoak: goian aipatutakoei gehitzen zaizkien modu-balioak edo aspektu-balioak.

    Aditz-nukleoa partizipioan dute:

  • Partizipioa maskulino singularrean aldatu gabe agertzen diren aditzen forma konposatuak: Se había levantado a las cinco de la mañana - Se habían levantado.
  • Era pasiboan dauden egiturak. Hauetan partizipioa perpaus pasiboko subjektuarekin komunztatuta dago: El Ejército francés fue derrotado en Arapiles - Los franceses fueron derrotados.

Zenbatzaileak

Izenen, aditzen, izenondoen edo aditzondoen zehatzaileek beren esanahia aldatzen badute kantitatea, intentsitatea edo gradua adierazteko zenbatzaileak deitzen zaie. Mugatzaile (8. gaia ikusi) edo kantitate-aditzondoen (11. gaia ikusi) taldekoak dira: veinte, demasiado eta abar.

 

Kantitatea edo indarra adierazteko beste modu batzuk

· Prozedura morfologikoaren gehikuntzaren bitartez (aurrizkien eta atzizkien gehitzea): Este postre está requetebueno.

· Prozedura lexikoak: Hoy está peor.

· Prozedura sintaktikoak (osagarrien bitartez): Ha sido un viaje de película.

 

Pseudokonparatzaileak

Konparaziozko perpausak beste helburu batekin ere erabil daitezke, hala nola, modua adierazteko (Felipe nada como un pez), denbora adierazteko (María llegó antes que Emilio), gehikuntza balioak adierazteko (En el cajón había tanto cucharas como tenedores) edo aurkaritza adierazteko (Prefiero trabajar antes que estudiar).

 

Perpaus independenteak

· Hizkera arruntean loturarik gabeko esakuneak erabiltzen dira, aditza era ez pertsonalean dutela: ¡A cantar todos!. No tocar: recién pintado

· Txartzat ematen da oso maiz entzuten den ondorengo erabilera: infinitiboa aginterazko forma pluralaren ordez: Acercaros -Venir todos conmigo.

· Aditz forma hauek perpausak ez diren enuntziatuetan ere azaltzen dira, kuadroen izenburuetan, filmetan, liburuetan, eta abar: Volver a empezar - Ser o no ser.