GAZTELANIA

Azterketa morfologiko eta sintaktikoa: moduak

Perpaus bat nola dagoen egituratuta ikusteko bi bide dauzkagu: azterketa morfologikoa eta azterketa sintaktikoa. Azterketa morfologikoak hitzaren egitura aztertzen du zein hitz mota den jakiteko. Azterketa sintaktikoak hitzek betetzen duten funtzioa eta perpausa osatzen duten hitz multzoa aztertzen ditu.

Perpaus bakunaren azterketa

Perpaus bakuna aztertzeko lehendabizi adizkiari erreparatu behar zaio eta ondoren subjektuaren izaerari edo agertzen diren hainbat osagairi.

  • Aditz kopulatiboa (ser, estar, parecer).

    Perpausak aditz kopulatiboa eta atributua baditu, kopulatiboa da (18. gaia ikusi).

  • Aditza boz pasiboan.

    Perpausak aditza boz pasiboan eta subjektu jasailea baditu, pasiboa da (18. gaia ikusi).

  • Aditza boz aktibo ez pronominalean.

    Perpausak subjektu lexikoa onartzen badu eta osagarri zuzena badu, iragankorra da (18. gaia ikusi).

    Perpausak subjektu lexikoa onartzen badu eta ez badarama osagarri zuzenik, iragangaitza da (18. gaia ikusi).

    Perpausak ez badu subjektu lexikorik onartzen, inpertsonala da (20. gaia ikusi).
  • Hirugarren pertsonan dagoen mugiezinezko se-rekin osatzen den aditza.

    Perpausak subjektu jasailea badu, era pasibo erreflexua da (18. gaia ikusi).

    Perpausak ez badu onartzen subjektu lexikorik, inpertsonala da.
  • Aditz pronominala edo forma pronominalean.

    Ekintza subjektuak berak jasotzen badu, perpausa bihurkaria da (19. gaia ikusi).

    Ekintza aldi berean bi subjektuk egiten eta jasotzen badute, perpausa elkarkaria da (19. gaia ikusi).

    Ekintza ez bada ez bihurkaria ez elkarkaria, perpausa pseudoerreflexua da (19. gaia ikusi).

Perpaus bakunaren laburpena

Perpaus elkartuaren azterketa

Perpaus elkartu (21. gaia ikusi) bat aztertzeko pausu hauek jarraitu behar dira:

  • Perpauseko adizki desberdinak aurkitu behar ditugu.
  • Subjektua eta adizki bakoitzaren osagarriak zehaztu behar ditugu esakune desberdinak bereizteko eta zedarritzeko.
  • Esakuneen arteko erlazio sintaktikoa aztertuko dugu:
  • Sintaktikoki askeak diren esakuneen arteko loturak bilatuko ditugu:
    • Esakuneek ez badute elkartzen dituen inolako loturarik, perpausa alborakuntzaz osatuta dago.
    • Esakuneak juntagailu koordinatzaile baten bitartez lotuta badaude, perpausa juntaduraz osatuta dago.
  • Koordinazioz eratutako perpausen loturak nolakoak diren aztertuko dugu:
    • Esakune koordinatuak juntagailu kopulatibo batez elkartuta badaude, perpausa juntadura kopulatiboz eratuta dago.
    • Esakune koordinatuak aurkaritzako juntagailu baten bitartez lotuta badaude, aurkaritza-juntadura batez osatuta dago perpausa.
    • Esakune koordinatuak juntagailu hautakari baten bitartez elkartuta badaude, juntadura hautakariz dago osatuta perpausa.
  • Menpeko esakunearen jokabidea aztertuko dugu:
    • Menpeko esakunea izen baten baliokidea bada, esakune substantiboa da (24. gaia ikusi).
    • Menpeko esakunea adjektibo baten baliokidea bada, esakune adjektiboa da (23. gaia ikusi).
    • Menpeko esakunea aditzondo baten baliokidea bada edo esakune nagusiko egoera bat adierazten badu, adberbiozko esakunea da (25. gaia ikusi) (26. gaia ikusi) (27. gaia ikusi).

Perpaus elkartuaren laburpena

Esaldien egitura formala

Esaldiak osatzen dituzten unitate sintaktikoak, hauen maila kontutan hartuta bereizten dira:

  • A maila: perpausak.
  • B maila: sintagmak.
  • C maila: hitzak.

Unitate bakoitza sartuta dagoen goi mailako unitatearen osagai da. Unitate baten eta bestearen artean ez badago erdi mailako unitaterik arartegabeko osagaiak direla esango dugu.

 

Azterketa morfologikoa

Azterketa morfologikoa honela egingo dugu:

· Perpauseko (4. gaia ikusi) hitz desberdinak bereiziko ditugu.

· Hitz bakoitza zein sailetakoa den erabakiko dugu.

· Hitz aldakorra bada, dituen gramatika-akzidenteak aztertuko ditugu: generoa, numeroa, pertsona, denbora, modua...

 

Azterketa sintaktikoa: esaldi-funtzioak

Azterketa sintaktikoak hitz multzoek perpausean duten funtzioa aztertzea du helburutzat.

Azterketa sintaktikoa egiteko:

1. Perpauseko aditza bilatu behar dugu.

2. Subjektua aurkitu behar dugu.

3. Subjektua eta predikatua bereizi behar ditugu.

4. Predikatuaren barruan dauden hitz multzoak zedarrituko ditugu.

5. Hitz multzo bakoitzak duen betekizuna zehaztuko dugu.

 

Azterketa sintaktikoa: hitzen funtzioak.

Azterketa sintaktikoak hitz bakoitzak taldean duen funtzioa zehaztea du helburutzat.

Horretarako pausu hauek jarraituko ditugu:

· Hitz multzo bakoitzaren nukleoa markatuko dugu.

· Multzo bakoitzeko beste osagaiak aztertuko ditugu.