GAZTELANIA

Testua

Soinuak (3. gaia ikusi) hitzak (4. gaia ikusi) osatzeko elkartzen diren bezalaxe, eta azken hauek enuntziatuak (12. gaia ikusi) osatzeko batzen diren bezala, enuntziatuak ere nahasi egiten dira goragoko unitateak eratzeko: testuak. Igorleak hartzaileari komunikazio-egintza batean (1. gaia ikusi) bidaltzen dion mezu osoa testu bat da. Esalditik kanpoko loturek testuak dituen enuntziatuen ideiak elkartzen dituzte, beren edukiak antolatuz.

Komunikazio-egitura eta unitate linguistikoa

  • Beste guztiak hartzen dituen unitatea denez, testua komunikazio-unitate gorena bezala definitzen da. Eta horregatik, egoera batean, asmo batekin eta ondorio zehatz batzuekin gertatzen da.
  • Testua unitate linguistiko bat ere da, testua osatzen duten unitateek erabateko esanahia hartzen dutelako testu horretako beste enuntziatuekin elkartzean. Hitzezko egoera hori nahitaezkoa da enuntziatu asko ulertzeko.

Ezaugarriak

Edozein testuk ezaugarri batzuk ditu, eta hauek bereizi egiten dute bai atal batetik edo enuntziatu multzo soiletatik:

  • Mezua erabatekoa da.
  • Unitate itxi eta autonomoa da, sortzen duen aditz-testuingurua nahikoa delako bera osatzen duten enuntziatu guztiak ulertzeko.
  • Enbor-unitatea dauka.
  • Barne-kohesioa dauka. Testu batean barne-kohesioa dagoela adierazteko esalditik kanpoko loturak izeneko elementuak erabiltzen dira.

Perpausetik kanpoko loturak

Perpausetik kanpoko loturak enuntziatuetako ideiak elkartzen dituzten lotura-elementuak dira. Duten betekizunaren arabera, ondorengo sailkapen hau egin daiteke:

Perpausetik kanpoko lotura motak
Lokailuak Berbaldi-eragileak Testu-antolatzaileak
D
e
f
i
n
i
z
i
o
a
Segidako testu-unitatez ordezkatuta dauden ideien arteko erlazio semantiko desberdinak azaltzen dituzte. Testu-unitate batekin bakarrik dute zerikusia. Normalean honen aurretik agertzen dira eta bere eginkizun nagusia hartzaileari unitate hori ulertzen laguntzea da. Testuaren joera formalari eragingo diote edota bertako gertaeren ordenari.
A
d
i
b
i
d
e
a
k
Los beneficios empresariales han sido cuantitativos. No obstante, habrá que esperar a ver los índices de paro en inflación. En cuanto a la tragedia, se trata de un género menos cultivado durante este periodo. Destacan, no obstante, algunas obras trágicas que ofrecen indudable interés histórico. Las causas de mi ausencia fueron múltiples. En primer lugar, a mí nadie me avisó. En segundo lugar, mi presencia no habría sido bien vista por algunos de tus socios. Y, finalmente, recuerda que yo estaba a miles de kilómetros.

Lokailuak

Elementu linguistikoak dira. Beraien eginkizun nagusia testu bateko segidako ideien enuntziatuen arteko erlazioak adieraztea da.

Loturaren balio semantikoa Lokailuak
Denborazkoa: enuntziatuen arteko aldiberekotasun edo denboran jarraipen erlazioa adierazten du. Antes, después, más tarde, a continuación, mientras, al instante, entonces, más adelante, al mismo tiempo, inmediatamente.
Besarkadura: osotasun baten eta bere atalen arteko erlazioa adierazten du. Alderantziz ere ematen da. Dentro, fuera, arriba, abajo, cerca, lejos, delante, detrás, en medio, en el centro, en el interior, en el exterior.
Gehikuntza: enuntziatu bakoitzak informazioa gehitzen dio aurrekoari. Y también, además, más aún, de igual modo, de la misma manera, igualmente.
Kontrastea: ideien arteko aurkaritza maila desberdinak adierazten du. No obstante, sin embargo, en cambio, por el contrario, pero, con todo, ahora bien, más bien, antes bien, a pesar de, de todas formas, y eso que, lo cual no obsta para que.
Kausa-efektu erlazioa: kausa, ondorio eta abarren erlazio logikoa adierazten du. Así pues, por lo tanto, por consiguiente, entonces, en consecuencia, por esta causa, por eso, de ahí que, por lo cual, a causa de eso, de modo que, teniendo eso en cuenta, en definitiva.

Berbaldi-eragileak

Normalean sarrera ematen dien enuntziatu edo enuntziatuak nola ulertu behar diren jakiten laguntzen dute. Berbaldi-eragile hauek ematen duten informazioa ondorengo mota honetakoa da:

  • Enuntziatuaren egiatasunaren arduraduna nor den: Según los responsables de la NASA, hay posibilidades de que haya vida en el satélite Europa.
  • Enuntziatua zein ikuspegitatik ulertu behar den: Jurídicamente, el paso siguiente será la petición de la libertad provisional.
  • Enuntziatuaren informazioa non eta noiz ematen den egiazkotzat: En las provincias del Norte, las mercancías empezaban a escasear.
  • Enuntziatuaren gaia: En cuanto a la declaración de la renta, será mejor que se la lleves a un contable.

Testu-antolatzaileak

Testuaren egitura edo bera osatzen duten unitatetako bat antolatzeko balio dute. Testu-antolatzaileen zereginik nagusienak honako hauek dira:

  • Testu-unitate bat mugatzea hasiera (en principio, para empezar, bueno, bien...) eta bukaera (por último, para acabar, en fin, en resumen, en conclusión...) adieraziz.
  • Unitate baten edukiak atalka elkartzea eta ordenan aurkeztea (primero..., segundo..., tercero...; en primer lugar..., por último...; por un lado..., por otro lado...).

Testu-egiturak

Hiztunaren asmoaren arabera lau testu-egitura bereiz ditzakegu:

Kontaketa-egiturak: gertaerak edo jazoerak aurkezten dituzte, denbora kontuan izanda.

Egitura azaltzaileak: gizakiaren pentsamenduaren prozesu logikoak erakusten dituen antolaketa dute: konparazioa, sailkapena, azterketa...

Konbentzitzeko egiturak: konbentzitzeko asmoa arrazoietan oinarritzen bada, argudiatzez (31. gaia ikusi) hitz egiten ari gara. Sentimenduen aipamenean oinarritzen bada, limurtzea da.

Egitura erretorikoak: hiztunak mezua asmo estetikoz erabiltzen du, hartzaileari arreta mezuan bertan jarraraziz.

 

Testuetako enuntziatuak

Testuak enuntziatu kopuru aldakorrez osatzen dira. Testu bat hitz bakar batez osatuta egon daiteke (¡Socorro!, ¡Alto!), baina honako hauek ere, esate baterako, testuak dira: paragrafo bat, olerki bat, elkarrizketa bat, eleberri bat, eta abar. Hauek guztiak perpaus askoz osatuta daude.

 

Modua

Perpausetik kanpoko lotura moduan erabil daitezkeen hitz mota ugari daude. Hauen artean honako hauek daude:

· Y, ni, pero, o, mas, aunque... bezalako juntagailuak (22. gaia ikusi).

· Zenbait aditzondo (11. gaia ikusi). Besteak beste: además, entonces, después, primero, asimismo...

· Ondorioa, kontrastea eta abar adierazten duten hainbat lokuzio (11. gaia ikusi): como, por tanto, así pues, o sea, no obstante...

· En primer lugar, por ejemplo, acto seguido... bezalako zenbait izen-sintagma (15. gaia ikusi).

 

Perpausen arteko harremana

Testu bateko perpausak ez dira askeak, baizik eta beraien artean erlazionatuta daude; nahiz eta ez egon erlazio hori adierazten duen egitura formalik. Honela bada, bi perpaus hauek kausa-efektu erlazioa dute: El terremoto asoló la ciudad de San Francisco. Las pérdidas humanas y los daños materiales fueron cuantiosos.