Narrazioa eta deskribapena
- LINK: Kanpo loturak (1)
Markoa eta bilbea
Narrazioak bi zati ditu: markoa eta bilbea.
- Markoa gertaera non eta noiz gertatzen den eta pertsonaia batzuk aurkezten diren zatia da. Kontaketaren hasieran agertzen da.
- Bilbea edo istorioa pertsonaiei jazotzen zaizkien gertaeren multzoa da. Oro har, narrazioek egitura antzekoa izaten dute, hau da, "hezurdura" bat non kontaketan gertatzen den guztia antolatzen den.

Pertsonaiak
Narrazio bateko pertsonaiek izaera jakin bat dute, batzuetan berdin jarraitzen duena kontaketa osoan, ipuinetan bezala; eta beste batzuetan, garatu egiten dena bilbeak aurrera egin ahala.
Protagonista gertaeraren zati nagusiena aurrera eramaten duen pertsonaia da. Kontaketa askotan aurkako bat ere izaten da, pertsonaia negatiboa, pertsonaia nagusiarekin konparatuz zeharo ezberdina dena eta honen aurka egoten dena.Narratzailea
- Oro har, narratzaileak pertsonaiei gertatzen zaiena kontatzen du. Horrelakoetan hirugarren pertsona erabiltzen du.
Beste batzuetan, ordea, narratzailea gertaeretan parte hartzen duen pertsonaia bat da. Horrelakoetan, lehen pertsona erabiltzen du.
- Narratzaileak bere bizipenak kontatzen baditu autobiografia bat da, edota narrazio autobiografikoa. Egileak bere bizitza kontatzen badu, benetako autobiografia da, eta egileak narratzailea protagonista bezala aurkezten badu, fikziozkoa da.

Objektuen deskribapena
Narrazioetan gauzen deskribapenek xehetasun garrantzitsuetan ohartaraztera eramaten dute irakurlea eta kontaketari sinesgarritasuna ematen diote.
Objektu bat deskribatzeko bere ezaugarri nagusienak aipatzen dira: forma, neurria, sortzen duen zirrara... Eta objektuak zatiak baditu, banan-banan aipatzen eta ordenan zehazten dira.
Objektuen deskripzioetan hitz jakinak erabiltzen dira; adibidez, horma-erloju baten deskribapenean, caja, esfera, manilla, pesas... bezalako hitzak erabiltzen dira. Beharrezkoa bada objektuaren zati bakoitzaren kokapena adieraztea, ondorengo lokuzio hauek erabiltzen dira: encima, sobre, a los lados...Erretratua
Pertsona bati zehatz-mehatz egindako deskripzioari deitzen zaio erretratua. Bi eratakoa izan daiteke:
- Erretratu fisikoa
Batzuetan, erretratuak pertsonaren aurpegieran edo kanpoko itxuran jartzen du arreta: aurpegian, gorpuzkeran, janzkeran...; horrelakoetan erretratu fisikoa dela esaten dugu.
Erretratuen bitartez, idazleak irakurleei transmititzen die pertsonaiak nolakoak diren, eta ekintza burutuz imajinatzen laguntzen die.Erretratu bat egiteko pertsonaiaren ezaugarri nagusienak aukeratzen dira; adibidez, frente amplia, ojos redondos e inquietos, andar desgarbado... Ondoren ezaugarri aipagarrienak zerrendatzen dira, oro har hurrenkera jarraituz, itxura orokorretik hasita ezaugarri zehatzetaraino.
- Izaera-erretratua
Pertsona bat deskribatzea bere sentimenduak adieraziz, bere ohiturak eta bere izaera osoa kontuan hartuz, izaera-erretratua egitea da.
Ipuinetan eta eleberrietan agertzen diren izaera-erretratuek pertsonaia bakoitza irudikatzen eta bere barruan sartzen laguntzen diote irakurleari.
Izaera-erretratua egiteko pertsonaien ezaugarri psikiko nagusienak aukeratzen dira. Batzuetan, kanpotik deskribatzen da pertsonaia, jarraian bere izaera deskribatzeko; baina beste batzuetan, nahasi egiten dira kanpoko itxurako deskripzioak eta izaerakoak.
Testu dramatikoak
Testu dramatikoak pertsonaia desberdinen arteko elkarrizketez osaturik daude. Errezitatzea dagokion pertsonaiari jarraitzen diotelako ezagutzen dira, eta bi puntu edo marratxoa eta gero datoz. Elkarrizketaz gain badira eszenografia edo eszenan gertatzen diren mugimenduak eta bere parte-hartzeari eman behar dioten intonazioa deskribatzen duten beste elementu batzuk ere. Horiei guztiei oharrak deritze.
Osagaiak
Edozein narraziotan hiru osagai bereiz ditzakegu:
- Narratzailea istorioa kontatzen duena da.
- Pertsonaiei narratzaileak kontatzen dituen jazoerak gertatzen zaizkie. Pertsonak, animaliak, baita bizigabeak ere, eta objektuak ere ager daitezke narrazio batean.
- Ekintza kontaketan azaltzen diren gertaerak dira.
Bilbearen zatiak
Hasierako gertaera: istorioa sorrarazten duen ekintza da.
Erreakzioa: lehendabiziko gertaerak pertsonaiaren batean, gehienetan protagonistan, sortzen duen erantzuna da.
Ekintza: pertsonaiek bizi edo egiten dituzten ekintzak dira. Bilbearen ardatza osatzen dute.
Konponbidea: bilbearen bukaera da.
Pasarteak
Narrazioa luzea denean, bilbea pasarteetan zatitu ohi da. Hauek batzuetan kapituluak izaten dira.
Pasarteak batzuetan, pertsonaia batek leku desberdinetan dituen segidako abenturak izan daitezke; edota pertsonaia desberdinek aldi berean dituzten abentura paraleloak.
Leku baten deskribapena
Paisaia bat edota edozein leku deskribatzean idazleek lehendabizi lekuaren ikuspegi orokorra ematen dute.
Ondoren, aipatutako leku horretan elementu desberdinak bilatzen dituzte.
Eta, batez ere, lekuak eragiten duen zirrara adierazten saiatzen dira.
Karikatura
Erretratuari hasiera eman aurretik idazleak erabaki egiten du ea zein ukitu emango dion, adibidez, ukitu serioa edota ukitu isekaria.
Honela bada, pertsona baten aurpegiera puzten badu, asmo satirikoarekin edota barre eragiteko asmoarekin, erretratua karikatura bat da.