GAZTELANIA

Azalpena eta arrazoibidea

"Adierazi" hitzak, besteak beste, zerbait azaltzea edo zerbaiti buruz hitz egitea esan nahi du, besteek uler dezaten. Adierazpena informazioa igortzeko erabiltzen dugun diskurtso mota da beraz. Adierazpenaren ezaugarri nagusiak argitasuna, ordena eta objektibitatea dira. "Arrazoitzea", aldiz, ideia edo iritzi bat defenditzean datza, gure jarrera frogatuko duen arrazoi multzo bat agertu behar dugularik. Zuzen arrazoitzea pertsonenganako eragina izateari lotuta doa eta adimen-antolamenduaren erreflexua da.

Deskribapen bidezko adierazpena

Adierazpen batek deskribapen itxura izango du bertan deskribapena nagusitzen baldin bada (30. gaia ikusi). Bere ezaugarri nagusiena leku-antolamendua da.

Horretako testuek hiru egitura mota izan ditzakete:

  • Deskribapen-egitura izaki edo gauza baten ezaugarriak, zatiak edo funtzioa adierazten dituzten testuetan erabiltzen dugu.
  • Konparaketa edo egiaztatze-egitura bi izaki edo gauzen arteko analogia eta ezberdintasunak adierazten dituzten testuetan erabiltzen dugu.
  • Zenbatze-egitura ezaugarri edo egoera bera duten izaki, gauza nahiz jarduerak adierazten dituzten testuetan erabiltzen dugu.

Arrazoibidearen bidezko adierazpena

Arrazoibidearen bidezko adierazpenean analisian lortutako datuen arteko harremanak kontuan hartu eta, arrazoiak emanez, gai bat aztertuko dugu. Gaiaren analisi logikoa edo kontzeptuala adierazpen mota honen ezaugarria da.

Arrazoibidearen bidezko adierazpen-testuek bi egitura mota dute:

  • Kausa-ondorio bidezko egitura ekintza zehatz baten zergatiak edo bere ondorioak aztertzen dituzten testuetan erabiltzen dugu.
  • Arazo-irtenbidearen bidezko egitura aurkako ekintza edo egoerei irtenbidea ematen dioten testuetan erabiltzen dugu.

Narrazio bidezko adierazpena

Bere ezaugarri nagusia denbora-garapena da eta narrazioa egitura garrantzizkoena du.

Jarraiako egitura du, eta bertan gertaerak noiz gertatzen diren arabera ordenatzen dira (testu historikoak), baita jarraitzen duten ordenaren arabera ere (argibide-testuak).

Egitura mota honetan denborazko lokailu eta lokailu ordinal ugari dago (29. gaia ikusi).

Arrazoizko-testuaren egitura

  • Aurkezpenaren bidez hartzaileari gaia azalduko diogu eta bide batez bere arreta izan eta harengan jarrera positiboa piztu.
  • Gertaeren azalpenak gertaera oinarrizkoenak zenbatu eta azaltzeko nahiz tesia modu argian eta zehatzan aurkezteko balio du.
  • Arrazoibidea testuaren gorputzean doa eta hiztunaren tesia bermatuko dituzten argudioak ditu.
  • Amaierak azaldutakoaren laburpena izan behar du, gainera argudio eta tesi nagusiak bildu behar ditu.

Argudio motak

  • Zentzuzko argudioak: gizarteak onartutako egi eta ideietan oinarritzen dira.
  • Izatezko argudioak: proba behagarrietan oinarritutako argudioak dira.
  • Adibidezko argudioak: adibide zehatzetan oinarritzen dira.
  • Ahalmenezko argudioak: izen handiko pertsona baten iritzian oinarritutako argudioak dira.

Arrazoibidean eman daitezkeen akatsak

Arrazoibide zuzena egiteko, argudioak arrazoizko logikaren legeen araberakoak izan behar dute.Orokorrean, lege horien menpe ez dauden bi argudio mota dago:

  • Argudio ez-zuzenak arrazoizko logika gaizki erabiltzearen ondorio dira:
    • Partikularra dena maila orokorrean ezartzea.
    • Gurpil zoroetan erori.
    • Kausa-ondorio harreman faltsuak ezarri.
  • Argudio faltsuak arrazoizko logikatik at dauden limurtze erak dira.
    • Hartzailearen sentimenduetara jotzea.
    • Igorlearen ospea erabiltzea

Azalpenaren parte hartzaileak

Adierazpen testuak igorlea eta hartzailearen arteko harremana islatzen du.

  • Informatzeaz gain, igorlea besteen jarreran eragiten saia daiteke. Indibiduala nahiz kolektiboa izan daiteke, baita partikularra nahiz erakunde mailakoa ere.
  • Adierazpena hartzaileari (pertsona edo taldeari) zuzenduta dago. Doinua eta lexikoa hartzaileen izaera eta ezagupen-mailara moldatu behar dira.
 

Sailkapena

Zenbaketa-egitura batean, aurkeztutako ezaugarria pertsonak mailakatzeko erizpide bihurtzen denean, sailkapen bati buruz ari gara.

Paralelotasun eta egiaztatze-lokailuetaz gain, egitura horretan lokailu banakariak egon ohi dira (29. gaia ikusi).

 

Arrazoibidearen osagaiak

· Arrazoibidearen helburua arrazoibidearen gaia bera da.

· Tesia hiztunak arrazoibidearen gaiaren aurrean duen jarrera da.

· Argudioak gaiaren aurrean gure jarrera oinarritzeko erabiltzen ditugun arrazoiak dira.

 

Arrazoibide motak

Bi arrazoibide mota dago, lortu nahi dugun helburuaren araberakoak:

· Arrazoibide positiboa edo probaren bidez gure jarreraren alde egingo dugu gaiaren aurrean.

· Arrazoibide negatiboa edo ezeztatzearen bidez gure jarreraren aurkako argudioak baztertuko ditugu.