Kazetaritza-testuak
Kazetaritza-generoak
Testu bakoitzeko eduki berriemaile eta interpretaziozko edukien ehunekoa aldatu egiten da eta genero berriemaileen eta iritzi-generoen arteko sailkapena egiteko irizpidea osatzen du.
Berriemailea |
Iritzizkoa |
|
|---|---|---|
| Gaurkotasun-gertaerei buruzko informazio objektiboa. | Gaurkotasun-gertaerei buruzko interpretazio eta iritziak. | |
| Testu-eskemak | Batez ere narrazioa eta deskribapena (30. gaia ikusi). | Batez ere azalpena eta arrazoitzea (31. gaia ikusi). |
| Antolaketa | Egitura antiklimatiko, edota piramide alderantzikatuko egiturarenganako lehentasuna. | Testua antolatzeko askatasuna. |
- Genero berriemaileak:
Genero berriemaileak, berez, berria eta erreportaje objektiboak dira. Ezberdintzen dituena, gertaerak azaltzeko erabiltzen den luzapena eta sakontasuna dira. Erreportajea garatutako berria da eta bertan, berrian sartu ezin diren osagaiak eransten ditu.
- Iritzi-generoak:
Interpretaziozko generoetan, edota iritzi-generoetan, gaurkotasun-gertaerak erredaktorearen ikuspuntutik aztertzen dira. Bere helburua irakurleak gaurkotasunetik egiten duen interpretazioa bideratzea da.
- Editoriala, gaurkotasun-gertaera nagusiei buruzko egunkariak duen iritzia azaltzen duen zinadurarik gabeko testua da.
Editorialetan azaltzen diren interpretazioak, balio-sistema batean oinarritzen dira, nahiz eta askotan balio-sistema agerian ez egon. Balio-sistema hori berori izango da, hain zuzen ere, egunkariaren editorialaren irizpidea osatuko duena.
- Atzean dagoen artikulua egileak sinatutako testua da, zeinetan autoreak gertaerei buruz bere iritzia, interpretazioa eta balorazioa azaltzen baitira. Beti ere bere ikuspuntutik.
- Kritika -literarioa, arte, zinema edo telebistakoa- eta zientzi dibulgazioko artikuluek gai jakin batzuei, eta ez informazio orokorrari, erreferentzia egiten dieten testuak dira.
- Genero nahasia:
Zenbait testu-motek osagai berriemaileak eta interpretaziozko osagaiak batera hartzen dituzte:
- Kronikaren helburua (ikuskizunekoa, kirolekoa) gertakizun batzuk kontaketa eta literatur eran modu zabalean azaltzea da. Horien xehetasunak eta deskribapenak dituela, erredaktoreak komentatzen eta baloratzen dituen neurri berean.
- Interpretaziozko erreportajeak "ikerketako kazetaritzari" dagokio. Gertaeren gertutasunak ez du garrantzirik, irakurleentzat ezagunak balira bezala kontsideratzen baitira.
Kazetaritza-egiturak
Zenbait faktoreen arabera, horien artean dagokion generoa nabarmentzen delarik, kazetaritza-testua egitura ezberdinen arabera antolatzen da.
- Egitura antiklimatikoa:
Piramide alderantzikatukoa ere deitu izan da. Kazetaritza-berbaldiaren antolaketarik bereizgarriena da, batez ere informazioko generoena.
Moduluak garrantziaren arabera ordenatzean datza. Horrela, testuaren garapena klimaxetik (garrantzirik gehien duen modulua), klimax aurkakora zabalduko da. - Kontakizunaren egitura:
Testuaren osagaiak kronologi ordenan antolatzen dira.
Kontakizun laburrak edozein kazetaritza-testu osatuz ager daitezkeen arren, genero narratiboa, testu oso baten egitura bezala, normalean kronikan baino ez da aurkitzen. - Elkarrizketako egitura:
Elkarrizketari dagokio, zeinetan testua txandaka agertzen baita.
- Egitura askeak:
Berez interpretaziokoak diren generoak antolaketa askea izateagatik bereizten dira. Dena dela, testu horien egiturak hiru zatitan eginiko banaketara egokitu behar du: sarrera, garapena eta amaiera.
Kazetaritza-estiloa
Prentsa erredaktoreak estilo jakin bat hartuko du zuzendutako irakurleriaren, bideratzen duen helburuaren, bere mezua zabaltzeko erabiltzen duen komunikabidearen eta landuko duen gaiaren arabera.
Informazio eta interpretazioko moduen ezaugarri komunak bezala aipa ditzakegu objektibotasuna, argitasuna eta zuzentasuna.- Objektibotasuna:
Prentsako estiloan objektibotasunaren eragina argi eta garbi ikusten da hurrengo ezaugarri hauetan: erreferentzia pertsonalik, osagai adierazgarririk eta esanahi konnotatiborik eza, baita ere datuen ekarpen ugaria.
- Argitasuna:
Testu bat irakurle talde zabal batentzat argia izateko, hizkuntzaren aldaera partikularren erabilera ekiditen da eta estilo neutrala hartzen da. Hiztun talde jakin batekin identifikatzen ez den estilo neutrala.
- Zuzentasuna:
Hizkuntzako erabilerak, ohiturak, jabetzean eta aldatzean prentsak daukan eragina dela eta, egunkarietako hizkuntza erabilera eredu bihurtu da. Hori dela eta, estilo liburuek hizkuntza zuzentasunera egokitzeko berebiziko ahaleginak egiten dituzte.
Interes orokorra
Gertaera batek interes orokorra izango du hartzailearentzat, zenbait irizpideen arabera:
- Hartzailearekiko hurbiltasuna (geografikoa, kulturala, profesionala...).
- Gertaeren eragin-eremua edota oihartzun publikoa.
- Giza-interesa.
- Gertaeretako protagonisten kalitatea.
- Jakin-mina.
Atzeko artikulu motak
· Zutabea, orokorrean kazetaritzako mundutik kanpoko kolaboratzaileek sinatuta.
· Komentarioak, egunkariaren sekzio bakoitzeko adituek sinatuta. Horien funtzioa gehien bat argitzailea da.
· Tribuna askeak, kultura eta gizartean ospe handiko pertsonaien iritziekin.
· Zuzendariari bidalitako gutunek irakurle partikularren iritziak azaltzen dituzte.
Egunkariaren konposizioa
Egunkariak zatika soilik irakur daitezke eta irakurleak nahi duen ordenan bere konposizio moduagatik, zein printzipio biren arabera egina baitago:
· Sekzioetan (nazioartekoa, kirolak, etab.) taldekatutako moduluetan egindako banaketa (berriak, erreportajeak, iragarkiak, etab.)
· Garrantzi printzipioa. Horrek, zenbait prozeduren bidez, informaziorik garrantzitsuenak nabarmentzen ditu, hala nola, berriaren kokapena, betetzen duen espazioa edota erabilitako tipografia.
Egitura-osagaiak
· Tituluek (titulua edo burua eta titulu aurrekoa eta azpititulua) testua mugatzeko, testuaren aspekturik interesgarrienak eskaini eta arreta deitzeko balio dute.
· Testuaren corpusean edukiak garatzen dira. Modulutan antolatzen da eta horietako bakoitzak gai edo azpi gai bana garatzen du.
· Lead edo sarrera testuaren lehenengo modulua da eta izenburuek baino era zabalagoan laburtzeko funtzioa dauka.