Testu zientifikoak
Hizkuntza zientifikoaren ezaugarria orokorrak
- Unibertsaltasuna: diziplina batean aritzen diren pertsona guztientzat aztertzeko helburua bera denez, hizkuntza zientifikoen homogeneizatzea gertatzen da hizkuntza ezberdinetan.
- Objektibotasuna: konnotatiboa dena eta adierazkortasunaren baliabideak baztertzen dira.
- Zehaztasuna: hizkuntzaren bidez diziplina bakoitzak ikasten duen errealitatearen zatiak zehatz-mehatz izendatzen dira.
Testu zientifikoen analisia
Zientziako edukiak testu argitzaile gisa antolatu ohi dira (31. gaia ikusi). Ez dago testu zientifiko-tekniko bereizgarririk, baina bai generoak, esaterako taxonomiak, frogapenak, etab.
Testu hauek era honetan banatu ohi dira:
- Sarrera: ikasten den gaia, helburuak, markoa eta oinarri teorikoak aurkezten dira.
- Garapena: ikasitako fenomenoen erakusketa egiten da eta frogekin batera, hipotesi bat plazaratzen da.
- Ondorioak: hipotesiaren bideragarritasuna eta horren ondorioak azaltzen dira.
Aditzaren ikuspuntutik, testu zientifikoen eta teknikoen eraikuntzak koherentzia logiko bera dauka. Sintaxiaren ezaugarririk bereizgarrienak honako hauek dira:
- Menderakuntza ugaria izango da harreman logikoak adierazteko.
- Adierazpen inpertsonalak.
- Osagai adierazgarrien falta.
- Izen-sintagma konplexuak eta aditz-sintagma sinpleak (15. gaia ikusi).

Terminologia zientifikoa
Terminologia zientzia eta teknikaren berezko terminoen multzoa da, edota interes profesionalak, ideologikoak, kulturalak edo beste motako interesak komunean dituzten talde ezberdinek erabiltzen dituzten terminoak dira.
Termino teknikoak, batik bat, diziplina zientifiko eta teknikoetan erabiltzen diren terminoak dira. Bere ezaugarririk nagusienak:- Zehaztasuna: terminoek kontzeptu bakar bati egiten diote erreferentzia -hau da, monosemiazko izaera daukate-, aldez aurretik definizioen bidez zehaztu den kontzeptuari hain zuzen ere.
- Objektibotasuna eta emoziozko neutraltasuna: terminoen erabileran, balorazio subjektiboa, balio konnotatiboak eta irudizko adierak ekidin behar dira.
- Egonkortasuna eta egokitasuna: terminoen esanahiak iraun egin behar du denbora aurrera doan heinean, baina hiztegi zientifiko eta teknikoak ere, egiten diren aurkikuntzetara egokitu behar dira.
Termino teknikoak prestatzea
Zientziak eta teknikak ohiko prozedura morfologikoetara jotzen dute termino berriak sortzeko (eratorbidea, hitz-elkarketa eta mailegu linguistikoak), baina zenbait berezitasunekin.
- Hizkuntza klasikoetatik eginiko eratorbidea:
Historian zehar latina eta grekora jo dugu espainiera eta beste hizkuntza askotako termino zientifikorik gehienak sortzeko. Gaur egun, ingelesera jotzen da askotan baina baita hizkuntza klasikoetara ere.
- Eratortzeaz sortutako neologismoak:
Lexiko espezializatuetan eratorbideak sorkuntza ugari baimentzen ditu, batez ere latindar eta greko osagaiaz.
- Laburtzeagatik sortutako neologismoak:
- Siglak: kontzeptu unitatea osatzen duten hitzen hasierako hizkia konbinatzean datza: FM, SIDA,ADN.
- Laburdura: hitzak laburtuz beste hitz batzuk sortzen ditu: cardiólogo Þ cardio, poliomielitis Þ polio.
Maileguak
- Mailegu lexikoak hizkuntza batek beste hizkuntza batetik hartzen dituen hitzak dira: bypass, escáner.
- Mailegu semantikoa hizkuntza bateko hitz batek beste hizkuntza batean beste esanahi paraleloa hartzen duenean gertatzen da: ingelesez, mouse Þ ratón.
- Kalkoa hizkuntza batetik bestera esanahia galdu gabe igaro den hitza izango da: ingelesez, acid rain Þ lluvia ácida.
- Gainera, hiztegi zientifikoa horrela lortzen da:
- Hizkuntza klasikoetatik (latina eta grekoa) zuzenean.
- Hizkera arrunteko hitzei adiera espezializatuak emanez: conjunto, hembra, película.
- Zientzia edo teknikako beste eremu bateko terminoak erabiliz: virus informático.
- Hitzen asmakuntzagatik (quark), metaforak (agujero negro), etab.
Hizkuntza zientifiko eta teknikoa
Zientzia errealitatea azaltzen saiatzen da eta hartzaileak gai jakin bati buruzko zerbait ulertzea du helburu.
Teknika, aldiz, errealitatearengan eragina izaten saiatzen da. Horretarako zientziak lortzen dituen ondorioak aplikatuz. Horregatik hartzaileak zerbait egiten jakitea nahi du.
Hizkuntza zientifiko eta hizkuntza teknikoek hizkuntza-baliabideak berdintsu erabiltzea dute ezaugarritzat, nahiz eta lortu nahi den efektuak ezberdintzen dituen.
Zientzi dibulgazioa
Esparru tekniko zientifikoaren barruan dagoen komunikazio-mota berezia da, non berezitasuna: igorlea espezialista den bitartean, hartzailea ez baita. Bere ezaugarri nagusiak:
· Beharrezkoa bada, argitasuna alde batera uzten du zehaztasunaren alde.
· Masako komunikabideen eta dibulgazioan espezializatutako euskarrien bidez igortzen duela.
Terminologia eta hizkuntza formalak
Hizkuntza arruntaren alferkeria gainditzeko baliabideak dira.
Terminologiak espezializatutako hitz-multzoak dira.
Hizkera artifizialak eta formalak:
· Kontzeptuak zientzia guztietarako ohiko erabilerako sinboloez (+, -, >, <) hitzarmenezko ordezkatzean oinarritzen diren formulez osatuta daude.
· Berezko gramatika daukate.
Terminoak eta hizkuntza arrunta
· Terminoak, sortuak izan ziren erabilera esparru espezializaturako mugak oraindik gainditu ez dituztenak dira.
· Kuasiterminoak, sortuak izan ziren esparrutik kanpoko pertsona kultuek erabiltzen dituztenak dira (hurto, anemia, hidrocarburo).
· Hitz arruntak, euren erabilera orokortuta dutenak dira (juzgado, corazón, sal).
Nomenklatura
Diziplina jakin bateko elementuak izendatzeko terminoak eratzeko komunitate zientifikoak hartzen dituen erregela komunei nomenklatura deritzegu. Nomenklatura sortu ahal izateko osagaiek aurrez zehaztasunez sailkatuak izan behar dute (kimikan, fisikan edo botanikan bezala).
