GAZTELANIA

Semantika

Semantika zeinu linguistikoen esanahiaz arduratzen den linguistikaren arloa da, gainerako zatiak adierazlearen ingurukoak baitira. Semantikak esanahi batzuek besteekin duten erlazioa aztertzen du, baita hitzek erreferenteekiko erlazioan duten esanahi-aldaketak ere.

Lehen mailako esanahia

Hiztunek prozedura ezberdinen bidez azaltzen dituzte esanahiak:

  • Osagaien analisia: prozedura honetan, esanahia hainbat esanahi partzial edo osagai semantiko txikiagoen baturatzat hartzen da: hombre = /+ humano/, /+ varón/ eta /adulto/. Eremu semantikoak osagai semantiko komuna duten hitz multzoak dira: silla, sillón, taburete, sofá = /+ asientos/.
  • Mota taldeak: errealitatearen antolamendu-eredu ikasiak, zeintzuek errealitatearen gauza batzuk kategoria edo motaka taldekatzen baitituzte. Horiei hitzaren adiera zehazten duten ezaugarri bereizleak gehitzen zaizkie: loro = 'ave' [hitz egiten duena], hidroavión = 'avión' [uretan jar daitekeena].
  • Prototipoak: benetako alea, zein bere motan adierazgarrienatzat hartzen baita: caimán = cocodrilo [prototipoa] americano [berariazko ezberdintasuna].

Bigarren mailako esanahia

  • Konnotazio kulturalak eta metalinguistikoak: hitzei informazio gehigarria ematen dieten oroipenak; hiztunari (lanbidea, talde soziala, etab.), izaera sozial eta kulturaleko oroipen subjektiboei edo oroipen indibidualei buruzkoak izan daitezke.
  • Konnotazioa eta ideologia: hitzei esker, badakigu pertsona edo talde batek hitz batek izendatzen duen errealitateaz egiten duen balorazio ideologikoa zein den: raro = original [balorazio positiboa] = extravagante [balorazio negatiboa].

Erlazio semantikoak

  • Sinonimia A eta B hitzen artean ezartzen den erlazioa da, Aren adieretako bat eta Bren adieretako bat bera denean. Sinonimia partzialaz hitz egiten da, bi hitz testuinguru zehatz batzuetan baino trukatu ezin direnean (mandar eta enviar), eta sinonimia osoaz, hitzak edozein testuingurutan baliokideak direnean (comenzar eta iniciar).
  • Antonimia esanahien aurkakotasunean oinarritutako erlazio semantikoa da. Hainbat antonimo mota daude: antonimo bitarrak, beraien artean bateraezinak direnak (vivo /muerto), alderantzizko antonimoak (tío/sobrino) eta mailako antonimoak, eskala bateko bi muturrak azaltzen dituztenak (frío/caliente).
  • Hiponimia adiera bat beste baten barnean egotean sortzen den erlazioa da. Barnean dagoen hitzari hiponimoa (silla) esaten zaio eta barne hartzen duenari, aldiz, hiperonimoa (asiento). Hiperonimo batek hiponimo bat baino gehiago duenean, hiponomo horiei kohiponimoak esaten zaie (silla eta banqueta).
  • Homonimia gertatzen da bi hitz ezberdin edo gehiago adierazlean bat datozenean, beraien esanahiek elkarren arteko zerikusirik ez badute ere: llama, 'animal andino'; llama 'fuego'; llama, llamar aditzarena.

    Hitz homografoak dira berdin idazten direnak: vino, 'bebida'; vino, venir aditzarena. Nahiz eta ezberdin idatzi, berdin ahoskatzen direnak hitz homofonoak dira: asta, 'cuerno'; hasta preposizioa.

Hitzak sortzea eta sartzea

Hizkuntza baten hiztegia hainbat jatorriko hitzek osatuta dago:

  • Ondare-hiztegia, jatorrizko hizkuntzatik hartutakoa. Gaztelaniaren kasuan, jatorrizko hizkuntza latina da.
  • Substratuzko hiztegia, norberaren hizkuntza sortu baino lehen zeuden hizkuntzetatik hartutakoa (hala nola, iberiera ala zeltera).
  • Beste hizkuntza batzuetako maileguen hiztegia, gaztelania, euskara, arabiera, hizkuntza germaniko, frantsesa, amerikar hizkuntza indigena, italiera eta ingelesaren kasuan bezala.

    Maileguekin batera, dauden hitzetatik abiatuta berriak sortuz, hizkuntza baten lexikoa zabal daiteke eratorpena, osaera, parasintesia eta laburtzapena bezalako prozedura morfologikoen bidez: (4. gaia ikusi).

Hitz-aldaketak

Hitz-aldaketek adierazleari (aldaketa formala) eragin diezaiokete -adibidez, fembra hitzetik hembra hitzerako aldaketa-, edo adierari (aldaketa semantikoa) -adibidez suerte hitza, deséame suerte bezalako testuinguruetan 'buena suerte' adiera hartu zuena-.

Aldaketaren prozesuak bi une hartzen ditu: berrikuntza, hitzaren aldaketa formala edo adiera edo erabileraren aldaketa sortzea dakarrena; eta orokor bihurtzea edo zabalkuntza, hiztun gehienek onartu arte irauten duena.

Aldaketa semantikoak hainbat arrazoirengatik gertatzen dira; arrazoi historikoak: hitzak ez dira errealitatearen aldaketetara egokitzen; arrazoi sozialak: hiztunek iraingarri edo desatsegintzat jotzen dituzten hitzak (tabuak) baztertu eta horien ordez, gizartean hobeto onartzen diren beste batzuengatik (eufemismoak) erabiltzeko joera dute, adibidez defunción muerte ordez erabiltzea (40. gaia ikusi).

Adiera berriak

Hitz berriak sortzeko prozedurak hitz, esamolde, adiera edo izendatzen dituzten errealitateen artean dauden erlazioetatik abiarazten dira. Aldaketa semantikoa sortzeko prozedurak honako hauek dira:

Adierazpenean Edukian
Antzekotasunagatik Herri-etimologia. Metafora.
Hurbiltasunagatik Elipsia. Metonimia.
  • Herri-etimologiak aldaketa eragin dezake hitzaren forman zein adieran, forman antza duen beste hitz bati lotzean: destornillarse de risa esamoldea desternillarse de risa esamoldearen ordez.
  • Elipsian, hitz batek bere ondoan egon ohi den beste baten adiera hartzen du, azkena agertzen ez denean: diario periódico diario-ren ordez.
  • Metaforan, A adiera duen hitzak B adiera hartzen du, Aren antzekoa delako: falda de la montaña.
  • Metonimian, hitzen erlazioa bakoitzak izendatzen duen errealitateen hurbiltasunean oinarritzen da. Hurbiltasun hori "zatia osoaren ordez" motakoa (Deja ver tu cara por aquí), "objektua erabiltzailearen ordez" motakoa (Los taxis estan en huelga) eta abarretakoa izan daiteke.

Hitzen adierak

Lehenengo mailako esanahia edo adiera konnotatiboak hitzek berez duen adiera da, hiztun guztiek erabiltzen dutena: hitzak adiera horrekin definitzen dira. Hauxe da hiztegiek biltzen duten adiera.

Bigarren mailako esanahia edo adiera konnotatiboak lehenengo mailako esanahiari gehitutako balio eta ñabarduren multzoa biltzen du eta ezberdina izan daiteke pertsona batetik bestera.

 

Polisemia

Hitz bat polisemikoa da, adiera bat baino gehiago izan dezakeenean, adibidez: banco ('asiento', 'de peces', 'establecimiento comercial'...).

Hitz bereko esanahi ezberdinak adierak deitzen dira eta oro har, badute nolabaiteko erlazio semantikoa beraien artean.

Hitz gehienak polisemikoak dira. Beraz, maiz, zuzen interpretatzeko, hiztunak testuingurua eta egoera hartu beharko ditu kontuan.

 

Erreferentzia

Hitz egitean edo idaztean, gauzak, ekintzak edo erakunde zehatzak azaltzeko, hitzak erabiltzen ditugunean burutzen dugun ekintza da. Ondorioz, hitz baten benetako zentzua ezagutzen dugu, adiera linguistikoaz gain, erreferentea ere ezagutzen dugunean.

Yo, vosotros edo aquí bezalako hitzen ezaugarri nagusia erreferente anizkoitza izatea da. Interpretatzeko, komunikazioaren egoera eta testuinguru linguistikoa ezagutu behar ditugu.

 

Deixia

Egoera-faktoreei (igorlea, hartzailea, espazioa eta komunikazioaren denbora) erreferentzia egiten dieten zeinuak (deiktikoak) erabiltzean oinarritzen den jarduera linguistikoa da.

Zeinu horiek izenordainak, posesiboak, erakusleak, aditzondoak, aditz-desinentziak, etab. dira.

 

Esamolde anaforikoak

Anaforikoak izango dira, zeinuak, hitzak edo esamoldeak, zeinen esanahia aurretik esandako edo enuntziatuan esango diren hitzei esker ezagutzen baita. Bi zeinuk erreferente bera dutenean, korreferenteak direla esan ohi da.

Deiktiko guztiak anaforiko gisa erabil daitezke, baina maizen agertzen direnak izenordainak (pertsona-izenordainak, erlatiboak, erakusleak edo zenbakizkoak) eta adberbioak dira.