GAZTELANIA

Espainieraren historia

Espainiera hizkuntza erromanikoa da; hau da, latinetik eratorria. Hala ere, erromatar konkistaren aurretik penintsulan hitz egiten ziren beste hizkuntza batzuen ezaugarriak ere gordetzen ditu espainierak. Horrez gain, Erdi Aroan gaztelania agertu zenetik, beste hainbat hizkuntzek ere eragina izan dute espainieraren garapenean.

Hizkuntza erromanikoak

Hispaniaren erromanizazioa eta herri germaniarrak

Hispaniaren konkista eta kolonializazioaren (K.a. 218) ondorioz, erromatarren aurreko hizkuntzak galdu ziren -euskara izan ezik- eta horiek latin arruntak ordezkatu zituen. Latin arrunta testu literarioetan aurki dezakegunaren ahozko aldaki ezberdin bat da.

V. mendean herri germaniarrek Iberiar penintsula inbaditu zuten arren, ez zuten aldatu hizkuntza-mapa, erromanizatuak baitzeuden dagoeneko. Jatorri germaniarra duten hitz asko, ordea -albergue, tregua, guardián, adibidez-, espainierak mailegatu zituen.

Gaztelaniaren jatorria

Gaztelania da Ebro garaiko lurralde txiki batean, Kantabriako hego-ekialdean eta Leoneko iparraldean, latinak jasan zuen bilakaeratik sortu dena.

Gainerako dialekto erromanikoekin parekatuz gero, gaztelania berriztatzailea izan izan zela esan dezakegu, sortu zen lurraldea oso gutxi erromanizatuta baitzegoen, armak gustuko zituzten gizonak bizi baitziren, eta kultura gorena -latinez adierazten zena- ez baitzen oso erabilia.

Ondorengo ezaugarri hauek lagunduko digute gaztelania bereizten:

  • Latineko hasierako f- hizkia, gainerako dialektoetan mantendu egin zena, gaztelaniaz h hasperandua bilakatu zen hasieran eta ahoskatzea alde batera utzi zuten azkenean farina Þ harina.
  • E eta o bokal labur eta toniko latindarrak diptongo bihurtu ziren gaztelaniaz: ventu Þ viento; focu Þ fuego.
  • Hasierako pl-, cl- eta fl- hizki taldeak bihurtu ziren ll-: plorare Þ llorar, clamare Þ llamar, flamma Þ llama.
  • Cul silaba latindarra j bihurtu zen silaba toniko baten ondoren: speculu Þ espejo.
  • -ct- kontsonante talde lantindarra ch bihurtu zen: factu Þ hecho; nocte Þ noche

Gaztelaniaren zabalkuntza Erdi Aroan

Gaztelania zabaldu zenean, beste zenbait dialekto baztertu zituen, hala nola: penintsulako hegoaldean hitz egiten ziren mozarabiar hizkuntzak, Errekonkista hedatu zenean; edo leonera eta aragoiera, Leoneko eta Aragoiko erreinuak Gaztelarekin lotu zirenean.

Konkistak aurrera zihoazen heinean, gaztelaniaren eraginkortasun eremuak hegoalderantz mugitzen joan ziren -Burgosera hasieran eta Toledora gero- eta iparraldeko espainieran azaltzen ari ziren aldaketak hedatuz joan ziren.

Urrezko mendeetako espainiera

XVI. eta XVII. mendeetan hizkuntza aldatuz joan zen gaur egungo egitura antzekoa lortu arte. Espainieraren arau jasoen berdintasun grafiko, lexiko eta sintaktiko hori lortu ahal izateko, inprenta oso garrantzitsua izan zen.

Horrez gain, fonetika ere erregularizatu egin zen, gaur egungo bokalen eta kontsonanteen sistemak finkatuta geratu ziren gutxi gora-behera eta zalantza morfosintaktiko batzuk ere zehaztu egin zituzten.

Arau linguistikoa aldatzen zen leku batetik bestera. Adibidez, Toledon -Gortea zegoen lekua-, Burgosen -hemengo hizkuntza zaharkitua zegoela uste zutela- eta Sevillan -itsaso bidezko merkataritzaren hiriburua zena. Azkenean idazle eta jende ikasiaren eredutzat diskrezioa ("gustu onekoa") hartu zuten, jatorri geografikoa kontuan izan gabe.

Ilustrazioa

1713an Real Academia Española sortu zuten , "Limpia, fija y da esplendor" lemapean, gaztelania behin betiko arautzeko, eta erabilera okerrak eta hizkuntza kaltetu dezaketen elementu arraroak eragozteko asmoz.

Lan horiek abian jartzeko, Real Academia-k Diccionario de Autoridades (1726-1739), Ortografía (1741), eta Gramática (1771) argitaratu zituen. Gaur egungo espainieraren idazkera Real Academia-k XVIII. mendean onartu zuenaren oso antzekoa da (aldaketa txiki batzuekin), eta beste hizkuntza batzuek ez bezala, fonetikoa da; hau da, hitzak ahoskatu bezala idazten dira.

Gau egungo espainiera

XIX. mendetik aurrera eragile askok hizkuntza ofiziala berdintzen lagundu zuten, dialektoen kalterako. Faktore horietako batzuk honako hauek dira: komunikazioak hobetu izana edo eskolak derrigorrezkoak izatea. Berdinketa hori areagotu egin da XX. mende hasieratik, irratiari, eta gaur egun ere telebistari, esker.

Herriko hizkera tradizionalak tradizionalak pixkanaka desagertzen joan joan ziren, azken bi mendeetan gertatu ziren emigrazio boladek (baserritik hirira) eraginda. Hori zela eta, tradiziozkoa zen bizitza modua bertan behera utzi eta mundu hartan ohikoak ziren hitzak ahaztu zituzten; hala nola: trillar, encalar edo badil. Horietako asko zaharkitutako hitzak direla iruditzen zaio jende askori.

Erromanizazio aurreko

Honelakoa zen Iberiar penintsulako egoera, hizkuntzei dagokienez, erromatarren inbasio aurretik:

  • Mendebaldean eta erdialdean indoeuropar hizkuntzak (zeltikoak) hitz egiten ziren. Espainierak bere garaian hartu zituen eta gaur egun erabiltzen diren zenbait mailegu honako hauek dira: berro, brezo, légamo.
  • Ekialdean indoeuroparrak ez ziren hizkuntzak, hitz egiten ziren: iberiera -desagertu egin zen gero- eta euskara. Azken horretatik datoz ondorengo hitzak: cencerro, chistera, izquierdo.

Glosa emilianensea. Eskuizkribu latindarren marjinetan monjeek oharrak idazten zituzten herri-hizkeran.

 

Lehenengo testu erromanikoak

Hasieran, ez zuten uste erromantzea idazteko egokia zen hizkuntza bat izan zitekeenik, latinez bakarrik idazten baitzuten orduan. X. eta XI. mendeetako latinezko testuetan nahasirik, ordea, erromantzeen adibide batzuk ikus ditzakegu, gehienetan euren azalpen (glosa) gisa. Hala ere, XII. lehen mendera arte ez ziren latina eta gaztelania idatzizko hizkuntza kontsideratu.

 

Arabieraren aztarnak gaztelanian

Al Ándalus-eko zientzia aurrerapenek eraginda, hizkuntza erromantzeek zenbait hitz mailegatu zituzten (filosofia, aritmetika, arkitektura eta geografiari buruzkoak). Horrez gain, kristau eta musulmanen arteko hartu-emanak zirela eta, eguneroko bizitzan oraindik ere erabiltzen diren hainbat hitz mailegatu zituzten: cifra, algodón, alforja, azul. Gaur egungo espainieraren lexikoaren %20a arabieratik eratorritakoa da.

 

Urrezko Mendeetako mailegu linguistikoak

Garai hartako hizkuntzak, latinetik ez ezik, italieratik eta frantsesetik ere mailegu ugari hartu zituen, hala nola: bisoño, escopeta, piloto, centinela, terceto eta novela frantsesetik, eta servilleta, trinchera, bayeta, corcel eta batallón italieratik. Horrez gain, kontinente berriko hizkuntza indigenetatik zetozen hitzak ere hartu zituen, adibidez: patata, chocolate, tabaco, canoa, huracán eta tiburón.

 

Espainiera modernoaren mailegu linguistikoak

XVIII., XIX. eta XX. mendeetan zientzi eta materiazko aurrerapen ugari egin zirenez, kontzeptu eta errealitate berri horiek izendatzeko terminoen beharra sortu zen. Hitz horiek sortzeko, askotan, hizkuntzak berak zituen baliabideak erabili ziren; beste batzuetan, berriz, maileguak hartu zituzten beste hizkuntza batzuetatik: frantsesetik XVIII. eta XIX. mendeetan eta ingelesetik XX. mendean.