Amerikako espainiera eta Espainiako hizkuntzak
Amerikako espainieraren ezaugarriak
- Lexikoa:
Espainiera hitz egiten den Amerikako eremu guztian esaten diren eta Espainian erabiltzen ez diren hitzak badaude; adibidez: liviano (ligero), saco (chaqueta), plata (dinero), no más, acá, ahorita...
- Fonologia:
Amerikako espainierak Gaztelako berezko sistemak baino fonema bat gutxiago dauka (Andaluzia eta Kanarietako eremu gehienetan gertatzen den bezala (38 gaia ikusi); Amerikako |s| fonema Gaztelako |s| eta |z|ren baliokidea da.
- Morfosintaxia:
Amerikako espainolean ez dago vosotros pertsona izenordainik, Gaztelan vosotros edo ustedes erabiltzen dituzten kasu guztietarako ustedes (eta gainerako aditz formak) bakarrik erabiltzen baitute.
- Elkarrizketarako arauak:
Elkarrizketaren hasieran eta amaieran, agurrekin Espainian baino denbora gehiago igarotzen dute. Horrez gain, elkarrizketan txikikariak maizago erabiltzen dira eta itzulinguruak ugariak dira, ez baitzaie iritziak horren zorrotzak eta inposatzaileak izatea gustatzen.
Hizkuntza amerindiarrak
Amerikanismoak dira espainierak mailegu bezala hartu zituen hitzak (amerikar konkistatik); adibidez: canoa, maíz, tabaco, chocolate...
Hispanizazioa oso prozesu luzea izan zen eta Amerikako berezko hizkuntzen kalterako, espainiera mundu berrian zehar hedatu zen.
Gaur egun oraindik bizirik dauden hizkuntza amerikar garrantzitsuenak honako hauek dira:- Maia: Mexikon eta Guatemalan hitz egiten da. Yucatan-en eta Ertamerikan bizi izan ziren maiak eta idazkera garatu zuten.
- Nahuatl: aztekek hitz egiten zuten eta gaur egun Mexikon erabiltzen da.
- Ketxuera: hiztun gehien duen hizkuntza amerikarra da (lau milioi gutxi gora-behera) eta inka zibilizazio eremuan, Ekuatoreko errepublikan, Perun eta Bolivian erabiltzen da.
- Guaraniera: Paraguain.
Euskara
Euskara Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean hitz egiten da. Gainerako Europako hizkuntzen oso bestelakoa da eta ez da ezagutzen bere ahaiderik ez iraganean ez egun ere.
Erromatarrak iritsi baino lehenago hitz egiten zen eta gaur egun arte iraun duen iberiar penintsulako hizkuntza bakarra da.
Ez zen euskaraz ezer idatzi XVI. mende arte eta horrek arau jaso bat eta literatura bat egotea eragotzi zuen. Hori zela eta, hizkuntza nabarmen zatitu eta haren zabalkuntza gelditu egin zen. Diktadura frankistak egoera hori are gehiago larriagotu zuen, baina demokraziaren etorrerak ondorio onuragarriak izan zituen euskararentzat.
Gaur egun bostehun mila lagunek baino gehiagok hitz egiten dute euskaraz, bai landa eremuetan eta baserrietan, baita hiri guneetan ere.Katalana
Katalana gaztelania eta frantsesaren enbor beretik datorren hizkuntza erromanikoa da. Espainian Katalunian, Balearretan eta Valentzian (valentziera) hitz egiten da katalanez, eta Espainiatik kanpo Andorrako Printzerrian, Frantziako hegoaldean eta El Alguer-en (Sardinia).
Erdi Aroan katalanez asko idatzi zen eta garai hartako literatura garrantzitsua du, baina XVI. mendean, ordea, pixkanaka kultur hizkuntza bezala erabiltzeari utzi zioten. Renaixença-ri esker hasi zen katalana indarberritzen XIX. mendean; Renaixença hizkuntza eta kultura katalana indartzeko sortu zen kultur mugimendu bat izan zen.
Galiziera
Galiziera ere erromanikoa da eta hizkuntza haurride bat du: portugesa.
Bi milioi eta erdi hiztun baino gehiago ditu. Demokraziak erabilera indartu zuen, ordura arte landa eremuetan bakarrik erabiltzen baitzen egia esan.

Amerikako espainieraren jatorrizko eremuak
Maien idazkerarekin egindako irudia.
Eremu berritzailean (Antillak eta Venezuelako itsasaldea, Kolonbia eta Mexiko) Andaluziako ezaugarriak bizirik iraun dute, kolonizatu zuten lehen eremuetarikoa baita.
Eremu kontserbatzailean , barnealdeko lur garaietan, Espainiako hegoaldeko hizkeren ezaugarriak geldiaraztea lortu zuten.
Guaraniaren egoera berezia
Paraguaiko populazioa bost milioikoa da eta horietako erdia elebiduna da (hirurehun mila biztanlek hitz egiten du espainolez bakarrik). Biztanleria elebidunak espainolez eta guaraniz hitz egiten du; espainiera da bertako hizkuntza ofiziala eta idatzizkoa. Guarania, berriz, maila sozial guztietako jendeak hitz egiten du familian oraingoz baina pixkanaka-pixkanaka, erabilera hedatzen ari da beste hainbat mailatara.
Euskaraz hitz egiten den eremuetako gaztelania
· S-ak kutsu sabaikari bat du, ch frantsesaren antzekoa.
· Sisipasa aurki daiteke, baina Gaztelako s antzeko batekin, ez Andaluziakoarekin.
·Subjuntiboko iraganaldi pluskuanperfektua eta burutugabeak baldintzazkoarekin ordezkatzea.
· Toketa edo noketa (tuteo) ohikoagoa da Estatu Espainoleko beste hainbat lekutan baino.
Katalanez hitz egiten den eremuko gaztelania
· Silaba edo hitzaren amaierako l-a belarizazioa.
· Hitz amaierako d-a t bezala ahoskatzea.
· Bokalarteko s-a ahostun bihurtzea.
· · Pertsonen izenekin artikulua erabiltzea.
· *Habían muchas personas moduko esaldiak erabiltzea.
· Katalanetik mailegatutako lexikoa erabiltzea.
Galizieraz hitz egiten den eremuko gaztelania
· Bokal atonoak ixtea.
· Kt, pt eta gn letra taldeak t eta n bezala ahoskatzea.
· Subjuntiboko iraganaldi burutugabea erabiltzea, indikatiboko iraganaldi pluskuanperfektua adierazteko.
· Iraganaldi burutu sinplea erabiltzea, iraganaldi burutu konposatua adierazteko.
· Joskera pronominal batzuk, ez pronominal bihurtzea.
· Izenordain atonoak atzera eramatea.
· Txikikari bezala -iño erabiltzea.
· Galizieratik hartutako mailegu lexikoak erabiltzea.