GAZTELANIA

Hizkuntzaren aldaerak. Munduko hizkuntzak

Hizkuntzak ez dira uniformeak eta aldaera ezberdinak dituzte; hala nola: aldaera historikoak, geografikoak, sozialak eta erregistroari dagozkionak. Munduko hizkuntza guztiek ezaugarri komunak dituzte eta horiei esker, hizkuntzak familiaka bana ditzakegu.

Araua

Araua da komunitate batek bete beharrekoak edo ondo esandakoak direla kontsideratzen dituen ereduen multzoa. Hizkuntzak arau horrek xedatutakoa betetzen duenean, hizkuntza estandarra dela esaten da.

Araua ez ezagutzeak akatsak eragiten ditu askotan eta akats horiei arrunkeria deitzen zaie. Arrunkeriak erabiltzea hiztunaren kultur maila baxuarekin lotua egoten da gehienetan. Akats horiek ahoskerakoak (*agüelo, *amoto), morfologiakoak (*andé), sintaxikoak (*La dije eso) edo hiztegikoak (*Se le ha infestado la herida) izan daitezke.

Talde sozialak eta aldaerak

Aldaera sozialak talde ezberdinetako hiztunek eragiten dituzte. Talde horietako pertsonen artean dauden ezberdintasunak euren hitz egiteko moduan agertzen dira.

Horrenbestez, hitz egiteko modua identifikazio sozialerako modu bat dela esan dezakegu.

Aldaera sozialak eragiten dituzten zenbait faktore:

Aldaera eragileak Aldaera sozialak
Eragile fisikoak Sexua Adina Emakumeen hizkera, gizonezkoen hizkera, haur hizkuntza, gazteen argota...
Jatorri eta migrazioekin zerikusia duten eragileak Jatorria Herri hizkera, hiriko hizkera, inmigranteen berezko hizkuntza...
Eragile sozioprofesionalak Lanbidea Hizkuntza espezifikoak, jargoi profesionalak.
Talde soziala Argota.

Hizkuntza erregistroak

Erregistroa da hiztun batek egoera komunikatibo jakin batera moldatzeko aukeratzen dituen hizkuntzaren berezitasunen aldaera.

Komunikazio gaitasunak zehazten du erregistroa gehiago edo gutxiago menderatzea; hau da, egoera ezberdinetan hizkuntza nola erabili jakiteak zehaztuko du. Erregistro ezberdinen artean gradu ezberdinak bakarrik bereiz daitezke ondorengo bi mailatan: formaltasuna (erregistro formalak eta informalak) eta plangintza (aurrez prestatutakoak edo bat-batekoak).

Tabuak eta eufemismoak

Tabuak dira kultura batek estigmatizatu dituen (eta horrenbestez, gai hori zikina, arrunta eta gustu txarrekoa dela uste diren) gaiak izendatzeko erabiltzen ditugun hitzak. Gehienetan, oinarrizko lau gairi buruzkoak izaten dira tabuak: sexua; gai eskatologikoak; heriotza eta gaixotasunak; erlijioa edo naturaz gaindiko gaiak.

Eufemismoek tabuak ordezkatzen dituzte arazoak ematen dituen gai horrekin itxuraz loturarik ez duen beste hitz bategatik. Nahiko ohikoak diren eufemismo batzuk ondorengo hauek dira: partes íntimas, órganos sexuales esateko; hacer aguas mayores, defecar esateko, pasar a mejor vida , morir esateko, edo el maligno, Diablo esateko.

Hizkuntzen arteko hartu-emanak

Arrazoi geografikoak, historikoak eta sozialak direla eta, hizkuntzen artean hartu-emanak izaten dira, baina horien egoerak era askotakoak izan ohi dira.

Lurralde berean zenbait hizkuntza (ez da beharrezkoa familia berekoak izatea) aldi berean hitz egiten direnean, eta hizkuntza bakoitzak hiztun kopuru txikia duenean, hizkuntzen bizikidetza dagoela esaten da. Horixe gertatzen da Amazonaseko arroan eta Australiako basamortuan.

Beste batzuetan, berriz, hizkuntzen artean muga batzuk egoten dira (gutxi gora-behera nahiko egonkorrak). Horixe gertatzen da, esate baterako, Espainian eta Portugalen artean.

Beste kasu batzuetan hartu-eman egoera batean bizi daitezke bi hizkuntza (edo gehiago), kolonia izan ziren Hirugarren Munduko herrialdeetatik lurralde industrializatuetara egindako migrazio mugimenduak direla eta.

Hizkuntza internazionalen egoera oso bestelakoa da, mundu osoan hedatuak baitaude (ingelesa, txinera eta espainola, besteak beste). Lingua franca, berriz, ama-hizkuntza bezala ez dutenek, elkarrekin hitz egin ahal izateko, erabiltzen duten hizkuntza da (oso zabalduak daude nazioartean); lingua francarik hedatuena ingelesa dela esan dezakegu.

Munduko hizkuntzak

  • Europako eta Asiako hizkuntzak

    Europako eta Asiako hizkuntz familia nagusia indoeuroparra da, baina beste batzuk ere aurki ditzakegu: altaikoa, uraldarra, kaukasiarra, sino-tibetarra (horren barnean sailkatzen dituzte txineraren dialekto guztiak) eta drabidikoa.

    Familia indoeuroparrak Europatik Asiako hegoalderainoko eremua betetzen du eta hor sailkatzen dituzte ondorengo hizkuntzak: greziera; latina, hizkuntza erromanikoen (frantsesa, katalana, espainola, galiziera, eta abar) jatorria; germanikoa, ingelesa eta alemanaren jatorria, besteak beste; hizkuntza zeltak; hizkuntza balto-eslaviarrak (lituaniera, errusiera, txekiera, eta abar); indo-iranera hizkuntzak (hindia, farsia, eta abar); albaniera; eta armeniera.
  • Amerikako hizkuntzak

    Eskimal-aleutiera familiako hizkuntzak kontinenteko iparraldean hitz egiten dira eta hizkuntza asiarren ezaugarri batzuk dituzte. Navajoa da na-dené familiako hizkuntzarik ezagunena (Alaska, Kanada eta Amerikako Estatu Batuetako hegomendebaldean hitz egiten da).

    Amerindiar hizkuntzak (39 gaia ikusi) Ipar Amerikako eremu handi batean, eta Ertamerika eta Hegoamerika osoan hitz egiten dira.

Hizkuntzaren aldaerak

Aldaera historikoak: denborak eragindakoak.

Aldaera geografikoak: hizkuntza hori hitz egiten den eremuetan sortutako ezberdintasunak.

Aldaera sozialak: talde sozialen berezko ezaugarrien ondorioz sortutakoak.

Erregistro aldaerak: hiztunak bere hizkuntza erabilerak komunikazio egoera ezberdinetara egokitu beharrak eragindakoak.

 

Arauaren ezaugarri bereziak

· Arauak zehazten du zer den zuzena eta zer ez.

· Ez dago arau bakarra; dialekto ezberdinetarako azpiarauak baitaude.

· Arauak talde sozial baten erabilerak onartzen ditu zabalduta daudenean.

· Irakaskuntza eta komunikabideen bidez zabaltzen da araua eta esplizitua bihurtzen da gramatika eta hiztegiei esker.

 

Hizkuntza berriak sortzea

Pidgin-ak bi hizkuntzen arteko nahasketa dira. Komunikazio beharrei erantzuna emateko sortzen dira (merkataritza, administrazio... arazoei irtenbidea aurkitzeko) eta, horrenbestez, euren sistema linguistikoa oso mugatua da.

Pidgina komunitate baten ama-hizkuntza bihurtzen denean, hizkuntza horri kreol hizkuntza deitzen zaio.

 

Afrikako eta Ekialde Urruneko hizkuntzak

Afrikan mila eta hirurehun hizkuntza hitz egiten badituzte ere, horietako hirurogeita bostek baino ez dute milioi bat hiztun baino gehiago; hori dela eta, lingua franca ugari daude.

Hizkuntza familia nagusiak honako hauek dira: hizkuntza semitikoak (arabiera, hebreera eta desagertu egin ziren Mesopotamiako hizkuntzak), nilo-sahararra, nigeriar-kongoarra eta familia josiarra.

 

Ozeaniako hizkuntzak

Ozeano Bareko uharteetako eta Australiako jatorrizko hizkuntzen sailkapena egitea ez da batere erraza, azken mendeetan sekulako sarraskia jasan baitute bertako biztanleek.

Hizkuntza horiek ondorengo lau familiatan sailkatu dituzte adituek: indo-pazifikoa, austronesioa, australiera eta austro-asiera.