Letren ortografia
Ortografia arau nagusiak
- [b] hotsa b-z edo v-z idatz daiteke: bola, vela, bello, vello.
- [i] bokalaren hotsa I-z edo y-z idatz daiteke: isla, casi, rey, y, paipay.
- [g] hotsa (gasa) g-z idatzi behar da a, o edo u-ren aurretik eta gu, e edo i-en aurretik: gato, gorrión, guardia, guepardo, guitarra.
- [j] hotsa (jamón) j idatzi behar da a, o edo u-ren aurretik eta silabaren amaieran. Aldiz, e edo i-ren aurretik, j edo g idatz daiteke: jarra, joven, carcaj, jirafa, girar.
- [k] hotsa (casa) c idatzi behar da a, o edo u-ren aurretik eta silaba amaieran; aldiz, e edo i-ren aurretik qu idatzi behar da: capa, copa, recto, queso, quince.
- [r] hotsa (pera) beti r idatzi behar da: oro, morena, cara.
- [rr] hotsa (rana) rr idatzi behar da bokal artean eta r beste kasu guztietan: barro, río, enredo, alrededor, Israel.
- [z] hotsa (zapato) z idatzi behar da a, o eta u-ren aurretik eta silaba amaieran. Aldiz, c idatzi behar da e edo i-ren aurretik: zarza, zorro, izquierdo, cemento, cima.
- [n] hotsa b edo p-ren aurretik m idatzi behar da: campo, empezar, cambio sombra.
Letra larrien erabilera
| Maiuskulaz idatzi behar da lehen letra kasu hauetan: | Adibideak |
|---|---|
| Idatzi baten lehen hitzaren lehen letra. Puntu baten ondorengo lehen letra. Eten-puntuen ondorengo letra. Harridura edo galdera (¿, ¡) ikurren ondorengo letra. | Ya han llegado las golondrinas.Ya es primavera. |
| Izen bereziak. | Joan Manuel Serrat, África, Miño, La Habana. |
| Pertsona izenaren ondoan doan edo hori ordezkatzen duen ezizen edo izengoitia. | Alfonso X el Sabio, el Rey Sol, el Gran Capitán. |
| Erakundeak, establezimenduak edo aparteko gertakariak izendatzeko adjektibo eta izenak. | Tribunal Supremo, Café Central, Segunda Guerra Mundial. |
| Liburuen, aldizkarien, egunkarien eta arte-lanen (besteak beste) izenburuen lehen letra. | Platero y yo, El País, Gaceta Ilustrada, Sinfonía Heroica. |
| Eskutitzetan, agurraren bi puntuen ondoren edo hitzez hitz adierazitako zerbait dela iragartzeko. | Querido amigo: He recibido... Respondió: «No lo sé». |
| Erakunde edo elkarte bat ordezkatzen duen izena. | Recibe una pensión del Estado. Los tesoros de la Iglesia. |
| Puntu kardinalen izena zuzenean eurez ari garenean. | La brújula señala el Norte. |
| Jaiegun erlijioso edo zibilen izena. | Navidad, Día de la Constitución. |
| Zientzia gaien izenak. | Es licenciado en Biología. |
H-ren erabilera
H-z idatzi behar dira:
- Hia-, hie- edo hue-z hasten diren hitzak edo aurretik bokal bat eta ue diptongoa dutenak: hiato, alcahuete.
- Hum-, herm-, horm-, horr-, hosp-ez hasten diren eta jarraian bokal bat duten hitzak: hermano, horror.
- Haber eta hacer aditzen forma guztiak: ha, hice.
- H-z idazten diren hitzen eratorri eta elkartuak: huesudo, hormiguero.
B eta v grafien arauak
B-z idatzi behar dira:
- Bib- (liburua), bi-, bis- (bi aldiz) aurrizkia daramaten hitzak: biblioteca, bilingüe, bisabuela.
- Bu-, bur- edo bus- silabez hasten diren hitzak: bulla, burla, buscar.
- Bien- edo bene- aurrizkia daramaten hitzak: bienvenido, beneplácito.
- Kontsonante baten aurretik [b] hotsa daukaten hitzak: hombre, terrible, obstáculo.
- Silaba amaieran [b] hotsa daukaten hitzak: obtener, abdomen, club.
- -bilidad,- bundo, edo -bunda atzizkiak dituzten hitzak: amabilidad, vagabundo, meditabunda.
- Bir edo aber hizkiekin amaitzen diren aditz guztien formak: subió, reciben, cabía. Salbuespenak: hervir, servir, vivir eta precaver.
- Ir aditzaren eta lehen aditz-jokoko indikatiboko iraganaldi burutugabeko forma guztiak: paseaba, llegábamos, ibas.
- B-z idazten diren hitzen eratorri eta elkartuak: lobezno.
V-z idazten dira:
- ll-z hasi eta [b] hotsa duten hitzak: lluvia, llave.
- Villa-z hasten diren hitzak: villano, villancico. Salbuespena: billar.
- Vice-, viz-, vi- aurrizkiez (" -en ordez " esan nahi dute) hasten diren hitzak: vicecónsul, virrey, vizconde.
- D edo b ondoren [b] hotsa duten hitzak: adversario, subvención.
- Adjektiboen -ava, -ave, -avo, -eva, -eve, -evo, -ivo, -iva amaierak: doceava, eslavo, leve, primitivo. Salbuespena: árabe.
- Iraganaldi burutu sinplearen, subjuntiboko iraganaldi burutugabearen eta geroaldi burutugabearen -uvo, -uviera, -uviese, -uviere desinentziak: estuvo, anduviera, mantuviese, contuviere.
- -Servar-ekin amaitzendiren aditzak: reservar, conservar.
- -viro, -ívoro, -ívora-rekin amaitzen diren hitzak: triunviro, carnívoro, herbívora. Salbuespena: víbora.
- v-z idazten diren hitzen eratorri eta elkartuak: suavidad, revista.
Y, / eta ll grafiak
| Y-z idatzi behar dira | Y juntagailua. | arboles y flores. |
| [i] hotsa bukaeran duten eta aurreko bokalarekin diptongoa osatzen duten hitzak. Plurala -es egin behar denean, y mantendu egiten da. Aldiz, plurala -s egin behar denean, y i bihurtzen da. | paipay ÞpaipaisreyÞreyes | |
| Yer-ez hasten diren hitzak eta yec silaba dutenak. | yermo, abyecto. | |
| [y] hotsaren ondoren ad-, dis-, in-, sub- atzizkiak dituzten hitzak. | adyacente, disyunción, inyectar, subyugar. | |
| Infinitiboek ll-rik edo y-rik ez duten aditz formak. | cayeron, royeron. | |
| Y-z idazten diren hitzen eratorri eta hitz elkartuak. | enyesar, yacimiento. | |
| Y-z idazten diren hitzen eratorri eta hitz elkartuak. | fa-, fo-, fu- silabez hasi eta jarraian [ll] hotsa duten hitzak. | fallo, fullero. |
| -illa edo -illo-z amaitzen diren hitzak. | portilla, amarillo. | |
| alle, -elle, -ello eta -ullo-z amaitzen diren substantiboak. | valle, muelle, sello, barullo. | |
| Euren infinitiboak -ellar, -illar edo -ullar amaitzen diren aditzak. | arrullar, sellar, brillar. | |
| Ll-z idazten diren hitzen eratorri eta elkartuak. | ensillar, amarillento. |
J-ren
J-z idatzi behar dira ondorengoak:
- Je-z amaitzen diren hitzak. Salbuespenak: falange, faringe eta laringe: traje, eje.
- Aje-z edo eje-z hasten diren hitzak. Salbuespenak: agencia, agenda: ajeno, ejército.
- Euren infinitiboetan g-rik edo j-rik ez duten aditzen iraganaldiak: dije, trajiste.
- Jar eta jear-ez amaitzen diren aditzen adizkiak: viajemos, lisonjean.
- J-z idazten diren hitzen eratorri eta elkartuak: ojear, barriobajero.
G-ren erabilera
G-z idazten dira:
· -Ger edo -gir-ez amaitzen diren aditzak. Salbuespenak: tejer, crujir, coger eta rugir.
· Zenbaki ordinalak egiteko atzizkiak: -gésimo, -gesimal: vigésimo, vigesimal.
· Geo-z hasten diren hitzak: geometría, geodesia.
· G-z idazten diren hitzen eratorri eta elkartuak: dirigente, sobrecoger.
X-n erabilera
X-z idatzi behar dira:
· Hitz elkarketarako elementuez hasten diren hitzak: xeno-, atzerritar; xero-, lehor; xilo-, egur...
· Ex- ondorengo silaben aurretik doanean: ce-, ci-, pla-, ple-, plo-, pre-, pri- eta pro-. Salbuespenak: escena, escéptico, escindir, esplendor eta espliego.
· Ex- eta extra- aurrizkiak dituzten hitzak.
· X-z idazten diren hitzen eratorri eta elkartuak.
W grafia
W-a ez da latinar jatorriko grafia, eta hitz germaniko eta anglosaxoietan ikusiko dugu: wagneriano, waterpolo. W hizkiak [b] hotsa adierazten duenean, w-aren ordez v jar daiteke: vatio, watio-ren ordez.
Amaierako z-ren eta d-ren neutralizazioa
Kontsonantez amaitzen diren hitzak z-z idatzi behar dira euren plurala -ces (luz) bada, eta aldiz, d-z plurala -des (casualidad) bada. Kontsonantez amaitzen diren hitzak z-z idatzi behar dira euren plurala -ces (luz) bada, eta aldiz, d-z plurala -des (casualidad) bada. Agintera z-z idatzi behar da hacer aditzaren bigarren pertsonaren singularrean (haz), eta d-z aditz guztien bigarren pertsonako pluralean (bajad). Izen bereziei dagokienez, batzuk z-z (Jerez) eta beste batzuk d-z idatzi behar dira (Madrid).
Kontsonante taldeak
Kontsonante batzuk hitz baten barnean elkartzen dira eta kontsonante taldeak osatzen dituzte. Kontsonanteak silaba beraren barnean edo ezberdinetan egon daitezke (construc-ción, instalar). -cc- eta bere eratorriei (-ct-) dagokionez, silaba ezberdinetakoak izaten dira kontsonante horiek (redac-ción, traduc-tor).
Gaur egun joera kontsonante talde horiek sinplifikatzea dela ikus dezakegu; batik bat gn-, ps-, mn- (nomo, sicólogo) hasierako taldeetan eta -ns-hitz barneko taldeetan (traslúcido).