GAZTELANIA

Azentuazioa eta puntuazioa

Azentua da hitz bateko silaba bat ahoskatzerakoan jartzen diogun intentsitate handiago hori. Silaba horrek, silaba tonikoak, tileta edo azentu marka (?) izan dezake eta hala bereiz daiteke hitzaren gainerako silabetatik (3. gaia ikusi).

Azentuaziorako arau nagusiak

  • Silabanitzeko hitz oxitonoei ondorengo kasuetan bakarrik jarri behar zaie tileta: bokalez, n-z edo s-z amaitzen direnean, adibidez: conté, camión eta detrás. Salbuespen gisa, s-z amaitu arren, aurretik kontsonante bat duten hitz oxitonoei ez zaiela tiletarik jarri behar esan behar da; adibidez: robots.
  • Hitz paraxitonoei n edo s ez den kontsonante batez amaitzen direnean jarri behar zaie azentu marka. Adibidez: lápiz, dócil eta azúcar. Salbuespen gisa, s-z amaitzeaz gain, aurretik beste kontsonante bat duten hitz paraxitonoei ere tileta jarri behar zaiela esan behar da; adibidez: bíceps.
  • Hitz proparaxitonoei beti jarri behar zaie azentu marka: pómulo, antídoto, película.
  • Hitz monosilaboei ez zaie azentu markarik jarri behar. Salbuespena: tilet diakritikoa jarri behar zaien hitzak.

Diptongoak, triptongoak eta hiatoak

Azentuazio-arau orokorrek agintzen dutenean bakarrik jarri behar zaie azentu marka diptongo eta triptongoei. Tileta jartzekotan, bokal irekiaren gainean (a, e, o) idatzi beharko da: naúfrago, compráis, cambiéis. Diptongoaren bi bokalak itxiak badira (i, u), azentu marka bigarren bokalari jarri beharko zaio: incluí, cuídame.

Bokal irekia + bokal irekiak osatzen dituzten hiatoek azentuazioko arau orokorrak bete behar dituzte: poético, capea. Bokal irekia + bokal itxi tonikoak (edo alderantziz) osatzen duten hiatoetan, berriz, beti bokal itxian jarri behako da tileta desvía, Raúl, prohíbo.

Tilet diakritikoa

Silababakarrei ez zaie azentu markarik jarri behar, berdin idazten den beste hitz batekin nahastu baldin badaitezke salbu. Azentuazio edo tilet diakritikoari esker bereizi ahalko dira antzeko bi hitz horiek. Hona hemen tilet diakritikoa eraman dezaketen hitz batzuk:

Azentu markarik gabe Azentu markarekin
el Artikulua: Busco el libro. él Pertsona-izenordaina: Él es mi hermano.
mi, tu Posesiboa: Mi coche.Tu lápiz. , Pertsona-izenordaina: Está ante mí. Cómpralo tú.
te Pertsona-izenordaina: Te lo dije. Izena: Me gusta el té.
se Pertsona-izenordaina: Se ríe. Saber aditza: Ya lo sé. Ser aditza: Sé bueno.
si Baldintza adierazteko: Si lo ves, llámame. Baieztapen-adberbioa: Contestó que sí.
de Preposizioa: La casa de Ana. Dar aditza: Dé usted las gracias.
mas Juntagailua, pero-ren baliokidea: Lo intentaré, mas no creo que vaya. más Kantitate-aditzondoa: No hables más.
aun Juntagailua, incluso-ren baliokidea: Aun así, no lo quiero. aún Adberbioa, todavía-ren baliokidea: Aún no lo tengo.
que, cual, quien, cuan, cuanto, cuando, donde, como. Enuntziazioetarako: Quiero que me escuches. Lo diré cuando lo sepa. qué, cuál, quién, cuán, cuánto, cuándo, dónde, cómo. Harridurazkoak edo galdetzaileak: ¿Por qué, cuándo, dónde lo has dejado?

Puntua (.) eta koma (,)

  • Egiturari dagokionez, garrantzirik handiena duen zeinua da puntua, perpausak banatzen baititu. Esanahi osoa duen aldia ixteko erabiltzen da. Perpausari bakarrik ematen badio amaiera, puntu eta jarrai deitzen zaio; baina, aldiz, paragrafo baten amaiera adierazten badu, puntu eta bereiz; horrez gain, azken puntuak idatzi osoaren amaiera adierazten du.

    Bestalde, puntua erabiltzen da hizki talde bat laburdura bat dela adierazteko, adibidez: llmo. Sr. (Ilustrísimo señor).

  • Koma ondorengo kasuetan erabiltzen da:
    • Perpaus konposatu bateko elementuen arteko bereizketa (etenaldia) adierazteko: Me gustan todos, aunque prefiero el azul.
    • Zerrenda bateko elementuak banatzeko, y, ni edo o juntagailuek ez dituztenean lotzen: Visité Málaga, Granada y Sevilla.
    • Esaldiari gehitutako azalpen bat adierazteko: El día dos, pasado mañana, es lunes.
    • Adizkiren bat falta dela adierazteko: Yo estudio aquí, y mi hermana, en Salamanca.
    • Perpausaren hurrenkera arrunta aldatu denean. Izaera zirkunstantzialeko elementuak jarri ohi dira lehenengo: Siempre que voy a verte, has salido.
    • Deikiekin: Dime, Alberto, lo que está pasando.
    • Ondorengo juntagailuen ondoren: es decir, pues bien, sin embargo eta además, besteak beste, esaldiaren erdian edo perpausaren hasieran doazenean: Federico, es decir, mi cuñado, es médico. Además, tenemos una duda.
    • Aurkaritzako perpaus koordinatu baten (Jugó bien, aunque perdió) edo ondoriozko perpaus baten (Prometiste ayudarme, así que ven) aurretik doazen juntagailuen edo esapide konjuntiboen aurrean.
    • Emendiozko esamolde trinkoaren hitzak bereizteko no solo, sino: No solo está molesto, sino muy desilusionado.
    • Aditzondoen edo adberbio-esapideen aurretik eta atzetik, adibidez: generalmente, naturalmente, por lo general, perpaus osoa aldatzen dutenean edo beren atzetik hasieran badoaz: Por lo general, no tengo mucho que estudiar. Como tiene buen carácter, naturalmente, se lleva bien con todos.
    • Etcétera abar hitza edo haren laburduraren (etc.) ondoren, perpausaren amaieran ez badoa behintzat: Con cuentos, chistes, juegos, etc., entretuvo a los niños toda la tarde.
    • Eskutitz eta dokumentuetan data jartzerakoan, lekua eta egunaren artean: Sevilla, 2 de enero de 2000.

Marratxoaren (-), marraren (-) eta parentesiaren ( ) erabilerak

  • Ondorengo kasuetan erabiltzen da marratxoa:
    • Lerro baten amaieran, hitza banatzeko.
    • Bi adjektibok osatzen duten hitz elkartu berri baten elementuak banatzeko: teórico-práctico, contencioso-administrativo.
    • Jentilizioek osatzen duten hitz elkartu baten elementuak banatzeko, behin-behineko lotura bat izendatzen ari garenean: tratado franco-español.
  • Marra, marratxoa baino bi aldiz luzeagoa da eta ondorengo kasuetan erabiltzen da:
    • Elkarrizketetan, pertsonaia bakoitzak esandakoa eta kontalariaren oharrak eta azalpenak adierazteko: Llegaré tarde esta noche dijo.
    • Azalpen edo tarteki bat adierazteko, perpaus horrekin lotura txikia badu oharrak.
    • Parentesia hitz-tarteak edo etenak idazteko erabiltzen dira, eta gehienetan marra artean idatzitakoak baino lotura txikiagoa izaten du parentesi artekoak. Horrez gain, azalpen oharrak (datak edo aipu baten autorearen izena) adierazteko ere erabiltzen dira.

Harridura- (¡!) eta galdera- (¿?) ikurrak

Harridura-ikurra gaztelaniaz ikur bikoitza da eta harridurazko esaldiak adierazteko erabiltzen da: ¡Qué sorpresa!, ¡Por Dios!. Galdera-ikurra ere bikoitza da eta gaztelaniaz eta esaldi hori zuzeneko galdera-perpaus bat dela adierazten du. Parentesi artean jarrita, data edo daturen bat gutxi gora-beherakoa dela adierazten du: Hipócrates (¿460 - 377? a. C.)

Aún eta aun

Aún hitzak azentu-marka darama "todavía"-ren ordez jarri dezakegunean, eta solo idazten da "konpainiarik gabe" esan nahi duenean. Aún hitzak azentu-marka darama "todavia"-ren ordez jar daitekeenean, eta aun idazten da "hasta" edo "también" esan nahi duenean.

 

Hitz elkartuak

Bi hitzek elkartu egonkor bat osatzen dutenean, lehenengoak hitz bakarra balitz eramango zukeen azentu marka galtzen du, baina bigarrenari jarri egin behar zaio berea. Adibidez: balonmano, espantapájaros.

Marratxoz bereizitako bi edo adjektibo gehiagok osatzen duten hitz elkartua bada, adjektibo bakoitzari bere azentu marka jarri behar zaio. Adibidez: histórico-biográfico.

-mente partikulaz amaitzen diren aditzondoei jarri egin behar zaie azentu marka, jatorrizko adjektiboak baldin bazuen. Adibidez : rápidamente, dócilmente.

 

Banaketaortografikoa

· Hitzak silabaka bakarrik bana daitezke, eta horrenbestez, diptongo edo triptongoa osatzen duten bokalak ezin dira banatu.

· Hitz baten aurrizkia banatu daiteke silaben banaketarekin bat ez badator ere.

· Bokal bat bakarrik ez da inoiz gainerako hitzetik banatu behar.

· Ch, ll eta rr ez dira inoiz banatu behar.

 

Puntu etakoma (;)

· · Zerrenda bateko edo perpaus konposatu bateko elementuak banatzeko erabiltzen da, elementuren batek komaren bat duenean.

· Sintaktikoki independenteak diren, baina zentzuagatik lotura duten perpausak mugatzen ditu.

· Pero, aunque, no obstante, sin embargo... juntagailuen edo lokuzioen aurretik azaldu ohi da, neurri jakin bat duten elementuak banatzen dituztenean.

 

Bi puntu (:)

Bi puntuak ondorengo kasuetan erabili behar dira:

· Elementu guztiak biltzen dituen hitz baten bidez iragarritako zerrenda baten aurretik.

· Argibidearen, laburpenaren edo aurreko zerbaiten ondorioaren azalpen aurretik.

· Aipu bat idazteko ereduaren ondoren, gutunetan agurra adierazteko ereduen ondoren, edo expone, solicita eta certifica formulen jarraian, erabiltzen dira bi puntuak administrazioko agirietan.

 

Eten puntuak (...)

Ondorengo kasuetan erabiltzen dira:

· Amaitu gabe dagoen perpaus edo zerrenda baten ondoren.

· Testu-aipuaren zatiren bat falta dela adierazteko.

· Beldurra edo zalantza agertzen duen geldiunea adierazteko.

· Ustekabeko irteeraren bat adierazteko.

 

Komatxoak(«»)

· Ohikoa ez den esanahiarekin edo modu ironiko batean erabili den hitz edo esamolderen bat azpimarratzeko erabiltzen dira.

· Artikulu, olerki edo lan baten zati baten izenburua adierazteko, besteak beste.

· Beste norbaitek esandako zerbait hitzez hitz errepikatu dela adierazteko.

· Oso ezaguna ez den edo kanpoko hizkuntza batetik hartutako hitzen bat, edo ezizen eta goitizenak adierazteko.