GAZTELANIA

«« Itzuli

Azentuazioa eta puntuazioa

Beste puntuazio-marka batzuk

 

Galdera-markak. Izenordain eta aditzondo galdetzaileekin (¿Donde?), baita galderazko perpausekin ere (¿Tienes hambre?) erabiltzen dira. Gaztelaniazko galdera marka bi dira, bat esaldiaren hasieran "¿" eta beste bat amaieran "? ", galdera-marka atzean ezin da punturik jarri.

Harridura-markak. Gaztelaniazko harridura-marka bi dira, bat esaldiaren hasieran "¡" eta beste bat amaieran "! ", (¡Ah!); izen-talde eta harridurazko perpausetan erabiltzen dira (¡Qué calor!).

Parentesiak. Behaketak edota datuak tartekatzeko erabiltzen dira: Murió en Nimes (Francia).

Kortxeteak. Eten puntuak kortxete artean doaz testu bat aipatzen dugunean baina testu horren zatiren bat aipatzen ez dugunean (Yo amo los mundos sutiles [...] como pompas de jabón).

Komatxoak. Testuko aipamenak giltzaperatzen ditu (Pedro dijo: "Márchate ya"); zentzu ironikoa, zakarra edo arrotza adierazteko (Siempre suspendo: soy un "sabio"); gaitzizenak eta izengoitiak azpimarratzeko (Edson Arantes do Nascimento "Pelé").

Marratxoa. Lerro baten amaieran hitza banatzeko erabiltzen da; hitz elkartuak lotzeko (vasco-navarro); zenbaki-korrelazioa adierazteko (las páginas 26-32 del libro).

Marra. Eten bat egiteko; hiztunak elkarrizketa hori giltzaperatzeko aditz bat batuz: "No te he visto ? contestó Jon".