GAZTELANIA

Homofono, paronimo, sigla eta homonimoen ortografia

Hizkuntzan badaude zenbait fenomeno, antzera ahoskatu edo idazten diren hitzak egotea eragiten dutenak. Hitz homofonoak dira berdin ahoskatu arren, ezberdin idazten direnak (bello/ vello). Hitz paronimo deitzen diegu beste hitz batzuen antzeko ahoskera, baina ez berdina, duten hitzei (halla/ haya). Homonimoak dira berdin idatzi arren, adiera bera ez duten hitzak. Azkenik, badaude bi modu ezberdinetan idatz daitezkeen hitzak eta beste hitz batzuk laburtuz edo elkartuz osatzen direnak.

b/ v homofonoak

acerbo Dastamenean latza; ankerra. acervo Gauza txikien multzoa;talde bati dagokion ondarea.
baca Auto bateko goialdea, ekipajea jartzeko erabiltzen dena. vaca Ugaztuna.
basto Zakarra, baldarra, kalitate gutxikoa;Karta-sortako paloa. vasto Handia, zabala.
baya Landare batzuetako fruitua. vaya Ir aditzaren adizkia.
bello Edertasuna duena. vello Ile labur eta leuna; zenbait fruitutako biloa.
bobina Haria, alanbrea bertan biltzeko txirrika. bovina Idi edo behiari buruzkoa.
botar Pilotak bota egin. votar Botoa eman.
grabar Azal baten gainean ebakidura egin;soinuak erregistratu; betiko gogoan geratu. gravar Karga edo zerga ezarri.
sabia Jakituria duen emakumea. savia Landareen barrutik zirkulatzen duen likidoa.

g/ j homofonoak.

gira Abiapuntura itzultzen den bidaia;Girar aditzaren adizkia. jira Landan egindako askaria.
ingerir Ahotik elikagaiak edo sendagaiak sartu. injerir Txertatu; gauza bat beste baten barruan sartu;tartean sartu.

h/Ø homofonoak

hasta Preposizioa. asta Lantzaren kirtena; banderak altxatzeko makila; adarra.
haya Zuhaitza; haber aditzaren adizkia. aya Umeak zaintzeaz arduratzen den emakumea.
herrar Ferrak jarri. errar Huts egin; noraezean ibili.
hojear Liburu bateko orriak pasatu. ojear Begirada lekuren batera zuzendu.
hola Agurtzeko modua. ola Urak egindako uhina; tenperaturaren bat-bateko aldakuntza; bolada.
honda Harriak botatzeko tresna; sakona. onda Uhindura.
hora Denbora-unitatea. ora Juntagailua; orar aditzaren adizkia.

Siglak, akronimoak eta laburdurak

Siglak ez dira nahastu behar akronimo eta laburdurekin.

Siglak hitz batzuen hasierako letrek osatzen dute: ONU (Organización de las Naciones Unidas). Maiuskulaz idazten dira eta bereizketa-punturik gabe, oro har: UNESCO, OPEP, TVE.

Akronimoak hitz konposatua osatzen duten hitzen hasierako zein amaierako letrek edo silabek osatutako hitzak dira: Benelux (Belgique, Nederland eta Luxemburg). Hasierako letra maiuskulaz idazten da, izen berezia bada, eta minuskulaz, izen arrunta bada: Banesto (Banco Español de Crédito, bit (binary digit).

Laburdurak hitzak laburtzen dituen prozeduraren ondorio dira, prozedura horrek hitzen letra bakarrari edo letra batzuei eusten diela: Sr. (señor hitzatik dator), D. (don hitzatik dator).

Hitz batek edo batzuek osatutako homonimoak

Homonimo esaten zaie berdin idatzi arren, adiera ezberdina duten hitzei, hala nola banco, 'eserlekua', eta banco, 'finantza-erakundea'. Batzuetan, hitz batek hitz bi edo gehiagok osatutako multzoak duen ahoskera bera du. Kasu horietan ere homonimiaz hitz egiten da.

Hitz batek baino gehiagok osatutako homonimoak

Hitz bat Hainbat hitz
así 'Modu honetan' esan nahi du:Empieza así. a sí 'Norbera' esan nahi du:Siempre se complace a sí mismo.
conque 'Beraz, orduan' esan nahi du:Es tarde, conque date prisa. con que 'Zeinekin' esan nahi du:Éste es el vestido con que me casé.
demás 'Gainerakoa, bestea' esan nahi du:Tú entra, los demás que esperen. de más 'Soberan' esan nahi du:Estás de más aquí.
entretanto 'Bitartean' esan nahi du:Tú recoge, entretanto yo fregaré. entre tanto 'Hainbeste -(r)en artean' esan nahi du:Entre tanto niño no se le distingue.
porque 'Bait-, ... eta' esan nahi du:He venido porque te quiero. por que 'Zein ...-(r)engatik' esan nahi du:Dime el motivo por que ha venido.
porqué 'Arrazoia, zioa' esan nahi duen izena:Dime el porqué de tu actitud. por qué Preposizioa eta izenordain galdetzailea:¿Por qué no me hablas?
sinfín 'Mordoa' esan nahi duen izena:He tenido un sinfín de problemas. sin fin Preposizioa eta izena:Éste es un trabajo sin fin.
sino 'Patua' esan nahi duen izena:Discutir es mi sino.Kontrajartzea adierazten duen juntagailua:No es rubio sino moreno. si no Baldintza eta ezezkoa:Si no vienes a tiempo, iré a buscarte.

Bi grafia dituzten hitzak

Gaztelaniaz, badaude hitz bakarrean edo batean baino gehiagotan idatz daitezkeen hitz batzuk, adiera berari eusten diotela: viacrucis o vía crucis.

Ondorioz, grafia ezberdinak dituzten hitzak dira. Normalean, hitz bakarreko grafia hobesten da, gehien erabiltzen dena baita.

Paronimoak

Badaude beste hitz batzuen antzeko ahoskera, baina ez berdina, duten hitz asko. Hitz horiei hitz paronimo (antzeko ahoskera) deitzen zaie.

Espainia eta Hispanoamerikako leku batzuetan ll-a eta y-a berdin ahoskatzen dira. Hizkera-modalitate horri yeismoa esaten zaio eta paronimo asko homofono bihurtzea dakar.

 

ll / y paronimoak

Arrollo: arrollar aditzaren adizkia/ arroyo: emari urriko ur-lasterra; callado: isila; callar aditzaren adizkia/ cayado: bastoia; makulua; halla: hallar aditzaren adizkia/ haya: zuhaitza; haber aditzaren adizkia; pollo: hegaztien kumea, bereziki oiloena/ poyo: bankua, hormari erantsita egon ohi dena; rallar: birringailuaz zerbait txikitu/ rayar: marrak egin.

 

s/x paronimoak

esotérico: ezkutua, gordea/ exotérico: komuna, herri xehearen eskura dagoena; espiar: zelatan egon, disimuluan begiratu/ expiar: erruak kendu; espirar: usaina bota; hartutako arnasa bota/ expirar: hil; zerbait amaitu; seso: burmuina; zuhurtzia, heldutasuna/ sexo: izaera organikoa; sexu-organoak.

 

Laburdurak erabiltzeko arauak

· Lehenengo letra maiuskulaz idatziko da, tratamendu-mota bat bada: Sr., Dña., Dr. Hitz bat baino gehiago ordezkatu nahi direnean, hitz bakoitzaren lehenengo letraz osatzen da: S. A. R. (Su Alteza Real).

· Laburdurak beti puntu batekin amaitzen dira, neurriak izan ezik.

· Ordezkatzen dituen hitzak pluralean doazenean, letrak bikoiztu egiten dira. Laburdura hitz bakarrekoa bada, singularrari -s-a jartzen zaio: EE. UU.(Estados Unidos hitzaren laburdura); págs. (páginas hitzaren laburdura).

 

Bi grafia dituzten hitz batzuk

Aposta/ a posta; aprisa/ a prisa; asimismo/ así mismo; bocabajo/ boca abajo; buenaventura/ buena ventura; camposanto/ campo santo; caradura/ cara dura; enfrente/ en frente; enseguida/ en seguida; hierbabuena/ hierba buena; infraganti/ in fraganti; malandanza/ mala andanza; purasangre/ pura sangre; quintaesencia/ quinta esencia; sobremanera/ sobre manera.