GAZTELANIA

Araua eta erabilera: morfologia eta sintaxia

Ortografian eta semantikan gertatzen den bezala (44. gaia ikusi), normala da morfologian eta sintaxian arrunt eta okertzat jotzen diren erabilera batzuk egotea.

Determinatzialeak bat ez etortzea

Oro har, determinatzaileak (6. gaia ikusi) llaguntzen duten izenarekin komunztatzen dira, generoari eta zenbakiari dagokienez. Hala ere, a edo ha tonikaz hasten diren izen femeninoek (alma, hacha ) el edo un determinatzaileak maskulinoan daramatzate; gainerako determinatzaileak (esta, poca, mucha...) femeninoarekin komunztatzen dira: el agua; mucho agua.

Superlatiboen osaera

Oro har, superlatiboak adjektiboari (7. gaia ikusi) -ísimo amaiera lotuz osatzen dira: listo Þ listísimo.

Hala ere, zenbait adjektibok -érrimo amaieraz egiten dute superlatiboa: mísero Þ misérrimo; beste batzuek, aldiz, superlatibo berezia dute: bueno Þ óptimo.

Batzuetan, adjektibotik eratorritako superlatiboa ez da hasierako adjektiboa bezalakoa, latinetik zuzeneko mailegua hartu baita horretarako: fuerte Þ fortísimo; cruel Þ crudelísimo.

Zenbakizko adjektibo partitiboak

Zenbakizko adjektibo partitiboek zerbaiten zati bat adierazten dute. Hamarrenetik aurrera, erroari -avo, -ava gehitzen osatzen dira: Te corresponde una onceava parte.

Okerra da partitiboak ordinalen ordez erabiltzea: El capítulo undécimo (ez *onceavo).

Aditz irregularrak

-ducir partikulaz ez amaitutako aditzak -ducir partikulaz amaitzen diren aditzek (conducir, producir, introducir...) j jartzen dute c-ren ordez, lehenaldi burutu bakunean eta subjuntiboko lehenaldi burutugabean: conducirÞconduje, condujiste, condujera...*conducí, *conduciste... formak okerrak dira.
Prever Prever aditza ver aditza bezala jokatzen da: María siempre prevé hasta el último detalle. Batzuetan, proveer aditzarekin nahastuz, gaizki jokatzen da: *María siempre prevee hasta el último detalle.
Andar Andar aditza ere irregularra da adizki batzuetan: anduve, anduviera, anduviere... Forma erregularrak ez dira ontzat hartzen: *andé ,*andara, *andase.

Azentua pluraleko formetan

Gaztelaniazko hitzetan, pluralak azentua darama singularrak daraman silaba berean: examen Þ exámenes; germen Þ gérmenes.

Jarraian adierazitako hitzak salbuespenak dira, beraien pluralek azentua hurrengo silabara mugitzen baitute: carácter Þ caracteres; gimen Þ remenes; escimen Þ espemenes.

Infinitiboaren erabilera

Infinitiboaren erabilera Forma ez-pertsonala denez, infinitiboa forma pertsonalean dagoen aditz baten ondoan agertu ohi da: Deseo estudiar; No te vi llegar.Ahozko adierazpenetan batzuetan forma pertsonalean dagoen aditza kendu egiten da eta infinitiboa besterik ez da agertzen: Por último, recordarles que a las doce cerramos.Idatzizko hizkuntzan saiatu behar da egitura hori ez erabiltzen, ez baita oso zehatza.
Agindu-balioa duen infinitiboa Kasu hauetan, infinitiboa (cantar) agindu balioaz erabil daiteke: a bokalaren ostean: Precedido de a: A callar.Solaskide zehaztugabe bati zuzendutako idatzizko jarraibide eta aginduetan: No pisar el césped.Gainerako kasuetan, aginduak emateko agintera (cantad ) erabili behar da eta ez infinitiboa: Decídmelo ahora (nunca *decírmelo).

Izenordainen erabilera

  • me eta te izenordainak (8. gaia ikusi) ezin dira zenbakian se izenordainaren aurrean agertu: Se me cae, no *Me se cae.
  • le eta les izenordainak aipatzen duten hitzekin komunztatzen dira zenbakian, baina ez generoan: Decidles (ez *decidle) a vuestros amigos que vengan.

Egitura inpertsonalak

se izenordaina duten forma inpertsonalak (ikus t20) Batzuetan se izenordaina erabiltzen dugu hirugarren pertsonaren adizki baten aurretik, subjektua ezkutatzeko (se izenordainarekin egindako egitura inpertsonala).Egitura mota horretan, adizkia singularrean agertzen da beti:Se nombró a los guías.
Haber aditza, inpertsonal gisa (20. gaia ikusi) Batzuetan haber aditza hirugarren pertsonan erabiltzen dugu subjektua ezkutatzeko (haber aditzarekin egindako egitura inpertsonala). Inpertsonala denez, kasu horietan haber aditza singularraren hirugarren pertsonan agertu beharko da:Había una fiesta. Había muchas personas.Penintsulako Levanten eta Hispanoamerika osoan badago esaldi horiek pluralean eratzeko joera. Horrela, aditza objektu zuzenarekin komunztatzen da eta perpaus pertsonalaren subjektu bihurtzen da:Habían muchas personas.

Anakolutoak

Anakolutoa deitzen zaio subjektua eta aditza elkarren artean bat ez etortzeari.

Zenbait aditzek, hala nola, gustar, disgustar edo parecer, que partikulak sartutako proposizio bat izan dezakete subjektu gisa:

Mintzatzean, batzuetan esaldi horiek subjektu faltsu batekin hasteko okerra egiten da, subjektu hori aditzarekin pertsonan komunztatzen ez dela: *Yo me parece que es justo.

«Que» eta «de que»

que erabiltzen da, objektu zuzeneko funtzioa duen menpeko perpaus substantiboak sartzeko: Recordé que venía Þ Recordé algo. Lo recordé.

De que formak aditzlagun bat ere sartzen du, baina kasu honetan aditzak de preposizioa eskatzen du: Me acordé de que venía Þ Me acordé de algo (acordarse de algo).

Cualquier, cualquiera

Cualquier izen maskulino zein femeninoen aurrean erabiltzen da: Cualquier chico, cualquier chica.

Cualquiera izen maskulinoaren zein femeninoaren atzean agertzen bada erabiltzen da: Un chico cualquiera.

Cualquier-aren plurala cualesquier da; eta cualquiera-rena, berriz, cualesquiera.

 

Conmigo, contigo

, ti eta pertsona-izenordainen aurrean con preposizioa dagoenean, hurrengo formak hartzen dituzte, hurrenez hurren: conmigo, contigo eta consigo:

En un lugar así, te encuentras contigo mismo.

 

Lehenaldi burutu bakuna

Lehenaldi burutu bakunaren singularraren bigarren pertsona bokalez amaitzen da beti: fuiste, cantaste, tuviste.

Adizki horri -s bat gehitzea arrunkeria hutsa da: *fuistes, *cantastes, *tuvistes.

 

Ir eta oir aditzen agintera

Ve: Ir aditzaren agintera ve da.

Oye. Oír aditzaren agintera oye da.

 

Preposizioa eskatzen duten aditzak

Zenbait aditzek preposizioa eskatzen dute objektuaren aurretik (Colabora con ellos):

a eskatzen duten aditzak Þ negarse a, instar a...

en eskatzen duten aditzak Þ reparar en, ingresar en, ratificarse en...

de eskatzen duten aditzak Þ enterarse de, avergonzarse de...

 

Denbora baldintzazko perpausetan

Nekez beteko dela edo betetzea ezinezkoa dela uste den baldintza adierazteko, subjuntiboko lehenaldi burutugabea edo subjuntiboko lehenaldi pluskuanperfektua erabiltzen da:

Si tuviera dinero, iría al cine.

Si hubiera tenido dinero, habría ido al cine.

 

«Cuanto» eta «contra»

Cuanto kopurua adierazteko erabiltzen den aditzondo bat da: Cuanto más lo pienso, menos lo entiendo.

Beraz, okerra da cuanto hitzaren ordez contra preposizioa erabiltzea, kopurua adierazteko: *Contra más lo pienso, menos lo entiendo.