«« Itzuli
Idazle handiak
Rafael Alberti (1902-1999)

Poeta eta dramaturgo espainiarra, 27ko belaunaldiko kide, eta espainiar poesiak izan duen izenik handienetakoa. Bere lehenengo liburuak, Marinero en tierra (1924), Espainiako Sari Nazionala jaso zuen. Ondoren, beste hamaika lan kaleratu zituen, zein baino zein ederragoak.
2001/01/01
Rafael Alberti El Puerto de Santa Maria, Cadiz-en jaio eta hil zen. Madrilera lekualdatu zen 1917an. Bere ikasketak utzi zituen pintore izateko zuen zaletasunarengatik. Guadarramako mendilerroan udara igaro ondoren bertsoak idazten hasi zen. Partidu Komunistaren kide izateagatik atzerriratu egin behar izan zuen 1939an, Gerra Zibilaren ondoren. 1977an Espainiara itzuli zen.
Informazio gehiago