Zer da literatura?
Literatur tradizioa
Literatur testu guztiak tradizio, genero, eredu teoriko -poetika jakin batetik etorriak- eta praktiko -beste autore batzuek idatziak- barruan sartzen dira.
Horrela, mendebaldeko literatura hogeita zortzi mendeetan entzundako edo idatzitako testu guztiek osatzen dute: Homero eta Bibliatik orain arte.
Antzinatasuneko poetika handiak
- Aristotelesen (K.a. IV. mendea) Poetika literaturaren definizioa egin zuen lehenengo testu teoriko garrantzitsua da.
Aristotelesek esan zuen literatura hitzen bidez egindako imitazioa (grekaraz mimesis) dela, eta gozamena duela helburu. Osatzen duten elementu batzuk ere aipatu zituen:
- Imitazio maila: literaturak gauzak edo pertsonak diren baino onago (idealismoa), txarrago (satira, parodia) edo diren bezala (errealismoa) aurkeztu ahal ditu.
- Forma: imitazio poetikoa egiteko bi forma daude: prosa eta neurtitza.
- Generoak: idazlearen ahotsa obran agertzeak hiru literatur genero bereizten ditu:
- Epikoa: olerkariak istorioa kontatu egiten du eta pertsonaiek hitz egiten dute.
- Dramatikoa: pertsonaiek bakarrik hitz egiten eta antzezten dute.
- Lirikoa: idazleak bakarrik hitz egiten du.
- Estiloa: imitazio mailaren arabera, eta harekin erlazionatutakoak, hiru estilo poetiko daude:
- Bikaina (lerro estuak eta goi mailako hizkera): tragediari eta epikari dagozkio.
- Erdikoa (arrunta): komediakoa.
- Behekoa edo umila: aurkeztutako satiretakoa.
- Aristotelesenatik at, beste poetika batzuk egon ziren antzinatasunean, Horazioren (K.a. I. mendekoa) Pisonentzako epistola bezala, geroago Arte Poetikoa deitua.
Batez ere antzerkiarekin erlazionatuak diren beste agindu batzuez gain, Horaziok literaturak erabilgarria eta atsegina ("gozatuz ikastea") izan behar zela esan zuen. Agindu horrek eragin handia izan zuen, eta, orain arte, literaturaren helburua bi alde hauen artean ezarri da: artea artearengatik edo artea ideiarengatik.
Genero literarioak
Literatur manifestazioen eboluzioa kontuan hartuz, sartzen diren generoen historia egin daiteke.
- Genero lirikoa
- Forma klasikoak oda, satira, epistola, egloga, epigrama (sonetoarekin, forma laburra bezala)... dira.
- Herriko formak gabon kantak, abestiak, erromantze lirikoak eta abar dira.
- XX. mendetik aurrera, tradizioa alde batean utzita, olerkari askok ezarritako araurik gabe (metrika askea) edo prosan idazten dute.
- Genero dramatikoa
- Genero dramatikoaren manifestaziorik garrantzitsuenak tragedia, komedia eta tragikomedia dira; azken horrek drama izena hartu zuen XVIII. mendean.
- Beste behe mailako genero dramatiko batzuk entremesa, sainetea (obra laburrak eta komikoak) eta auto sakramentala dira.
- Genero epikoa
Ahots bakarra idazlearena denez gero, genero horrek mundu subjektiboa adierazten du, neurtitzaren bidez, oro har.
Pertsonaiek bakarrik hitz egiten dute; aurkeztuta izateko idazten da.
Genero honetan, idazleak istorioa kontatzen eta pertsonaiak mintzarazten ditu.
| Bertsoan | Prosan |
|---|---|
| Epopeia: heroi mitikoen ekintzak kontatu egiten dira, herri baten sinesmen erlijiosoak, gizartekoak eta etikoak barne. | Eleberria: oso genero konplexua da; oro har, eleberria prosazko fikziozko kontakizun luzea da. |
| Gestako kantorea: Erdi Aroko genero arrunta da, juglar deitutako errezitatzaileek transmitituta. Erromantzea da kanta horien azpigeneroa. | Ipuina: elementu fantastikoa izaten duen kontakizun laburra, folklorikoa edo kultua da. |
| Olerki epikoa: Errenazimendutik idatzia izan da, beti klasikoak (batez ere, Virgilio) imitatuz. Gai historikoak edo fabulakoak -edo biak batera- lantzen dira bertan. |
- Genero didaktikoa
XVIII. mendean sortu zen genero hori. Horrela, irakatsi nahi zutenek literaturako irudimenezko eta hizkuntzalaritzako baliabideak erabiltzen zituzten.
- Elkarrizketak eta kolokioak: formari dagokionez, genero dramatikoaren barruan daude, pertsonaiek hitz egiten dute eta. Antzinatasunean eta Errenazimenduan oso garrantzitsuak izan ziren, edozein gairi buruzkoak.
- Saiakera: gogoeta laburra (gutxi gora behera) da, zorrotza, atsegina eta edozein gairi buruzkoa. Idazlearen ikuspuntutik landua da, zehaztasun zientifiko handirik gabea.
Neurtitza eta prosa
Gonzalo de Berceok ( 5. gaia ikusi ), Los milagros de Nuestra Señora neurtitzeko lanean, Birjinak fededunei laguntzen dien adibideak eman zituen (genero epiko narraziozkoa).
Neurtitza azentuko eta silabako arau batzuei jarraitzen dien mezua da; arau horiek hurrengo mezuetan errepikatutako erritmoa sortzen dute.
Beste alde batetik, prosak ez du ordena berezirik errepikamen foniko edo azentuzkoetan.
Erak
Generoak eta erak ez dira gauza bera. Erak (liriko, epiko, dramatiko, tragiko, komiko, satirazko, parodiazko eta didaktikoa) lau genero literarioetan ager daitezke.
Erretorika
Antzinatasunetik, erretorikoek ikasi zuten hizkuntzalaritzako arauaren desbideratzeak espresioan efektu bereziak sortzeko (literarioa izan dadin) erabil daitezkeela.
Desbideratze horien sailkapena hitz bakar bati (metaplasmoak eta tropoak), hitz-talde bati (dikzioko irudiak eta tropoak) edo horien edukiari (sententziazko edo pentsamenduzko irudiak) egokitzean datza.
