LITERATURA

Espainiako literatura Erdi Aroan. Sarrera

Erdi Aro osoan, ezaguera eta literatura zabaltzeko hizkuntza bakarra latina izan zen. Horregatik, erromantzez egindako lehenengo literatur adierazpenek, genero lirikokoek (3. gaia ikusi) edo epikokoek (4. gaia ikusi) herri izaera zuten eta ahozkoak ziren. Olerki kultua (5. gaia ikusi) eta literatur prosa (6. gaia ikusi ) aldi horren amaieran agertu ziren.

Erdi Aroko testuinguru soziokulturala

Erdi Aro Behean (XII. mendetik XV. mendera) gizartea aldatu egin zen faktore hauei esker:

  • Orduan ezezaguna zen oparotasun maila lortzen lagundu zuen garapen ekonomiko handiari esker.
  • Hiri bizitza agerrarazi zuen hirien hazkundeari esker.
  • Enbaxaden eta merkataritza-trukaketaren bidezko urrutiko herriekin harremanak areagotzeari esker, gurutzadetatik aurrera, batez ere.

Horren ondorioz, ohitura berriak sortu eta ideia berriak zabaldu ziren, eguneroko bizitzan gustuak finduz eta pentsaera mundukoago bihurtuz.

Erdi Aroko hizkuntza

Espainiera Erdi Aroan penintsulan sortutako hizkuntza erromantzeetako bat da. Hasieratik, penintsulako beste hizkuntzekin erkatuta, izaera berriztatzailea izan zuen, baina gero ez zuen aldaketa garrantzitsurik izan XVI. mendera arte.

Erdi Aroko testuen ezaugarri linguistikoak

  • Formen aniztasuna: aro , idazle edo testu berean, forma fonetikoetan aldaera handia zegoela ikus daiteke; aditz-sisteman (dezié / dezía / dizía); morfologian (venie / venía) eta lexikoan (poridat / secreto).
  • Hizkuntza batzuen elkarbizitza: ez da arraroa gaztelaniaz idatzitako testuetan gaztelaniarenak ez diren ezaugarri linguistikoak aurkitzea.

Erdi Aroko ahoskera

  • Kontsonante gorrak eta ahostunak: Erdi Arokoaren eta gaur egungo hizkeraren alde nagusia kontsonante gorrak eta ahostunak zeudela da, oraindik galegoz, katalanez, italieraz eta frantsesez gertatzen den bezala.
    • G (e, i aurrean) eta j ingelesez bezala ahoskatzen ziren (joy).
    • X letrak soinu gorra adierazten zuen, ch frantsesaren soinuaren baliokidea (chevalier).
    • Z [ds] ahoskatzen zen, eta c (e, i aurrean) eta ç [ts] bezala, inoiz ez [s] edo [z] bezala
    • Beste alde batetik, bazeuden s gor bat, bokalen artean ss idatzita, eta s ahostun bat.
  • Beste kontsonante batzuk: f aspiratutako h bihurtu zen, eta gero galdu egin zen.

Ahozkotasuna eta idazkera

Erdi Aroan, oso gutxik zekiten irakurtzen eta idazten. Gainera, testuak pergaminozko orrietan eskuz idazten ziren. Lan luzea eta zaila zenez gero, garrantzizkotzat hartutako lanak besterik ez ziren kopiatzen.

Horren ondorioz, literatura batez ere ahoz zabaldu eta gozatu zen:

  • Olerkiak musikarekin esaten ziren, buruz ikasteko errazagoak izan zitezen.
  • Prosazko kontakizunak, oro har, ozenki irakurtzen ziren, narratzailearen ahotsa entzuteko elkartzen ziren pertsona batzuentzat.

Erdi Aroko literaturaren generoak

  • Lirikoa (3. gaia ikusi): dauzkagun erromantzezko literatur adierazpenik zaharrenak jartxa mozarabiarrak izenekoak dira. Horregatik, herriko abesti lirikoak eta hizkuntza erromantzeak aldi berean jaio zirela uste da.
  • Epikoa: dauzkagun literatur adierazpen gehienak genero honetakoak dira. Genero hori garatu zuten bi korronte zeuden:
    • Juglare-poesia (4. gaia ikusi): herrikoa eta ahozkoa zen, eta heroien literatura garatu zuen.
    • Klerezi poesia (5. eta 6. gaiak ikusi): klerikoek monasterioetan idazten zuten, helburu didaktikoarekin.

Estamentuak

Gizartea hiru taldetan banatuta zegoen:

Oratoreak, hau da, "otoitz egiten dutenak", edo eklesiastikoak. Literatur adierazpen kultuak bere esku zeuden.

Bellatoreak, hau da, "borrokatzen dutenak". Noblezia, gizarteko estamenturik boteretsuena, osatzen zuten.

Laboratoreak edo langileak, hau da, bizitzeko lan egiten zuten guztiak (gehienak).

 

Hiru erlijioak

Kristauak, musulmanak eta juduak elkarrekin bizi ziren arren, haien arteko borrokaldiak eta bakealdiak behin eta berriz egon ziren zortzi mendetan.

Talde bakoitza benetako kasta bat zen, berezko kultura eta bizimodu batekin, baina etengabeko kontaktuak elkarren eragina sortu zuen, bai ohiturei dagokienean, bai kulturari dagokionean.

 

Anonimia

El libro de Alexandre klerezia poesiaren adierazpenik garrantzitsuenetako bat da.

Egile kontzeptua ez zen gaur egun ulertzen dugun bezalakoa: egilea "autoritatea" zuena zen, eta hori tradiziotik zetorren, inoiz ez orijinaltasunetik.

Horregatik, autorea tradizioaren autoritatearen atzean zegoen, sinadurarik jarri gabe.

Sarritan, testuen ahozko zabaltzeak eta idazki asko gaizki gordetzeak idazle askoren izena galdarazi dute nahi gabe.

 

Errekonkista

711n izandako arabiarren inbasio luzearen ondoren, Errekonkista prozesua hasi zen, Gaztelan ia zortzi mende iraun zuena.

Horregatik, gudu idealek mendeak iraun zituzten, merkataritza- eta artisautza-ekintzen aurka (XVIII. mendera arte gutxietsiak izan zirenak).