Ahozko olerkia Erdi Aroan (I). Lirika
Anonimia eta tradizionaltasuna
Bere jatorriarengatik, ahozko neurtitza anonimoa da. Horrek ez du esan nahi olerkiek edo abestiek autorerik ez dutenik, konposizio guztien jatorrian sortzaile bakarra baitago.
Hala eta guztiz ere, jendeak olerki bat abestean edo errezitatzean, bere ondasuntzat hartzen du, eta pieza tradizional bihurtzen da era horretan. Beste alde batetik, ahozko bilakaerak konposizio bat zenbait pertsonek beste era batean interpretatua izatea errazten du.
Horri esker, abesti liriko baten (edota erromantze baten ere) bertsio asko sortzen dira.
Juglareak musika-tresnekin, Alfonso X el Sabioren Cantigas miniaturan ikusten den bezala (El Escorial monasterioko liburutegia).
- Jatorria: noiz idatzi ziren lehenengo olerkiak jakitea ezinezkoa da. Idatzizko testimonioak oso zaharrak izan arren, ezin da esan ez zirela egon, lehen, beste batzuk. Gainera, zalantza bat dago: gordetako bertsioa jadanik idatzitako olerkia den ala tradizioko estiloa imitatzen duen idazle ezagun batek gero idatzi duenik.
- Bilduma: ezin da esan, bestalde, zein den tradiziozko lan kopurua, lan asko galdu baitira, eta beste batzuek olerkari kultu batek sentsibilitateak iragazi ondoren iraun dute.
- Ahozko tradizioko olerkiak hiru genero lantzen ditu Espainian Erdi Aroan:
- Olerki lirikoa.
- Olerki epikoa edo epopeia (4. gaia ikusi).
- Erromantzeak (4. gaia ikusi).
- Iraupena: Olerki epikoa laster galdu zen, Errekonkistaren aldirik gogorrena amaitu zenean. Hala eta guztiz ere, tradizioko olerki lirikoak eta erromantzeek asko iraun dute eta bizirik ditugu gogoan, gaur egun arte.
Nekazarien lanak abesti laburrekin egiten ziren, gurasoengatik seme-alabengana pasatzen zirenak, lana errazten zutenak. Irudian, gizon batek ereiten, Libro de horas liburu baten arabera (Liburutegi Nazionala, Madril).
Olerki lirikoa
- Gai nagusia maitasuna da, oro har emakumearen ikuspuntutik adierazia, kexuaren moduan. Horietako konposizio batzuetan, nekazaritza, itsaso, erromes eta eguneroko bizitzaren beste ekintza batzuei erreferentziak daude.
- Kexuek patetismoa eta misterioa ematen dizkiote neurtitzei, forma sintaktiko afektiboei (harridurazko eta galderazko ikurrei, apostrofoei) eta zehaztasunik ezari esker, bereziki.
- Naturari egindako erreferentzia sinbolikoak bizitzaren eta heriotzaren arteko lotura adierazteko erabiltzen dira, sarritan.
- Estiloa zehatza da, eta erraztasun sintaktikoa eta lexikoa du. Izaera lirikoa lortzen da maitasunak sortutako gozamena edo mina adierazten dute ideien errepikapenarekin.
Penintsulako lirikaren kokapen geografikoa
| Ahapaldiak | Aroak | Hizkuntza | Lurralde geografikoak |
|---|---|---|---|
| Jartxak. | Idatzitako lehenengo testimonioak XI. mendekoak ziren. | Arabiera arruntaren eta erromantze mozarabiar nahasketa. | Hegoaldea, Al-Andalus lurraldea. |
| Cantigas de amigo. | Ezagutzen diren zaharrenak, XII. mendekoak. Gaztelako Gorteko olerkariek XV. mendera arte erabili zituzten. | Galiziera-portugesa. | Ipar-ekialdea, Galizia eta Portugal aldea (Gaztelako Gortean ere erabiliak). |
| Gabon kantak. | Gordetako zaharrenak XV. mendearen amaierakoak dira. | Gaztelania. | Gaztelako lurraldea. |
| Dantzak, baladak eta albak. | Dantzak, baladak eta albak. | Probentzala eta katalana. | Ipar-ekialdea, Katalunia lurraldea. |
Forma estrofikoak
- Jartxa andalustarrak bospasei lerroko ahapaldi labur-laburrak dira, arabieraz eta erromantzez idatziak, moaxajasen amaieran ageri direnak. Jartxen gairik arruntena neska baten kexua da, maitalea ez egoteagatik edo joan izateagatik. Espresioa harridurazkoa edo galderazkoa da.
- Galizia-Portugaleko cantigas de amigo jartxak baino luzeagoak dira. Egitura paralelistiko batek (lerro edo ahapaldi bat berriro esaten zen hurrengoan oso aldaketa txikiekin) kateatutako ahapaldiak dira.
- Gaztelako gabon-kantek bi zati dituzte: leloa eta glosa. Leloa, edo gabon kanta bera, hasierako bi edo hiru bertsoko nukleoa da, ahapaldi bakoitzaren amaieran berriro esaten dena (osoa edo parte bat). Glosa leloaren edukia garatzen duten ahapaldiek osatzen dute.
- Dantzek erritozko jatorria (edo erlijiosoa edo magikoa) dutela ematen du; baina jatorri horretatik askatu egiten da, eta herri- eta gorte-dibertimenduaren izaera bereganatzen du.
- Baladak era askotako poemak dira, gai lirikoa eta izaera malenkoniatsua dituztenak. Hiru ahapaldik eta envío izeneko azken eskaintza batez osaturik dago.
- Albak abestutako konposizio poetikoak dira, alba hitza barne duen lelo bat eta metrika aldagarria duena. Gai nagusia maitasun-mina da, oro har, baina, batzutan, egun berriari egindako alabantzak ere badira.
Juglareak
Erdi Aroan, ahozko poesiaren igorlerik handienak ziren. Herrietatik eta gazteluetatik joanda, aurkezpen erdi-antzerkikoak eta dantzak antolatzen zituzten, eta olerki mota guztiak errezitatzen edo abesten zituzten.
Tradiziozko konposizioa
Konposizio ospetsu horretan tradizioko herriko lirikaren ezaugarri nagusi asko aurki ditzakegu:
«Dentro en el vergel moriré.
Dentro en el rosal matarme han.
Yo me iba, mi madre, las rosas coger:
hallé mis amores dentro en el vergel.
Dentro en el rosal matarme han».
Moaxajak
Moaxajak arabieraz idatzitako olerki kultoak ziren.
Horien gaia eta forma eta jartxenak ez zetozen bat, baina jartxak ziren olerkiaren egituraren nukleoa.
