Erdi Aroko olerki kultua. Mester de clerecía
- LINK: Kanpo loturak (1)
Klerezia-poesia
- Klerezia-poesia helburu didaktikoa eta izaera kultua dituzten olerki narratiboak dira, cuaderna vía-n XIII. eta XIV. mendeetan idatziak.
- Olerki juglarezkoak eta klereziakoak oso desberdinak ziren; lehenengoek folklorean eta gertaera epikoetan hartzen zuten inspirazioa, ez zuten silaba kopuru bera konposizio osoan, eta euren errima asonantea zen. Besteek eduki didaktikoa (ez derrigorrez erlijiosoa) zuten, eta cuaderna víak eskatzen zuen abilitate teknikoa azpimarratzen zen euretan.
- Cuaderna vía edo tetrasforo monorrimoa olerkari kultuek erabiltzen duen forma metrikoa da. Hamalau silabetako lau bertso-lerro ditu; horien erdian eten edo pausa bat dauka, eta errima kontsonantea du.
Erdi Aroko literaturaren oso gai arrunta herriko debozioa bultzatzea zen. Irudia Alfonso X el Sabio Cantigas de Nuestra Señoraren zati bat da.
Gonzalo de Berceo
Helburu didaktikoa betetzeaz gain, Berceok ospea eta prestigioa eman nahi zion monasterioari, erromes-leku bihurtuz. Horregatik, bere lanetako saindu gehienak San Millanekin edo gertuko lekuekin erlazionaturik zeuden.
Los milagros de Nuestra Señora
Alegoriazko sarrera batek hasiriko hogeita bost miraritako bilduma da. Mirari bakoitza koadro antzeko bat da, bekatarien Birjina erredentorearen irudiaren marko bezala balio duena. Ipuin askok jatorri folklorikoa eta eduki komikoa dute.Testu latindarretako ipuinik zailenak jendearengana eramateko helburuarekin, idazleak hizkera erraza erabiltzen du, diminutibo, sinonimo, herriko espresio eta errefrau eta guzti. Gainera, juglare bezala aurkezten du bere burua, juglaretza erreferentziekin (4. gaia ikusi).
Libro de buen amor
Libro de buen amor klerezia-poesiaren obra nagusia da. Juan Ruiz, Hitako artzapeza, izan zen idazlea. XIV. mendeko literatur panorama lan honek markatzen du. Bertan, Erdi Aroko ideia asko agertzen dira, burgesiaren ideia berriak aurreratzen dituen ikuspegi kritikoarekin.
Libro de buen amor, garaiko edizioan.
Gaia eta egitura
Lehenengo pertsonan kontatutako maitasunezko abentura batzuek osaturiko obra da. Ipuin autobiografikoa egiturako errekurtsoa da, olerkia osatzen duten episodio lirikoak eta narratiboak (maitasunari eta horren engainuei buruzkoak) lotzeko.
Obra osatzen duten materialak
- Fabulak eta apologoak, abenturetan sartuta adibide bezala.
- Satirak, diruaren botereari buruz egiten direnak bezala.
- Konposizio lirikoen bilduman Juan Ruízek cuaderna vía eta beste ahapaldi batzuk erabiltzen ditu.
- Alegoriazko ipuina, Carnal jaunaren eta Cuaresma andrearen artean parodiazko borroka garatzen zuena.
- Pamphilus komedia latindarraren birkreazioa, doña Endrina eta don Melónen arteko maitasuna kontatzen duena. Haien artean Trotaconventos atsoa sartzen da.
Helburua
Zaila da obraren izaera didaktikoa edo entretenimenduzkoa zehaztea, elementu erlijioso eta profano asko baitaude, baita tonu ohartarazlearen eta burlazko tonuaren arteko joan-etorriak ere.
Mester de clereciaren obra anonimoak
- Libro de Alexandre: Alejandro Magnoren bizitza kontatzen da, jaio zenetik hil zen arte, doktrinako izaera argiarekin.
- Libro de Apolonio: Gizonik galantena bezala aurkezten den Apolonio erregearen bidaia gorabeheratsuak kontatzen ditu.
- Poema de Fernán González: Gaztelaren askatasuna (Leonen menpean zegoen) kontatzen da, Gaztelako lehenengo kondearen bidez. Elementu erlijioso batzuk gehitu dira, protagonistaren izaera heroikoa aldatzen dutenak.
Naturaltasuna
Estiloaren naturaltasunaren azpian, hitz jantzi asko daude. Berceori esker, XIII. mendeko gaztelaniaren lexikoan latinismo ugari sartu ziren, Gongorak, XVII. mendeko olerkari kulteranoak, baino gehiago sartu baitzuen berak (15. gaia ikusi).
Gonzalo de Berceo.
Bizitza eta formazioa. Berceok izena eta datu bibliografiko batzuk obretan azaltzen ditu. Errioxan jaioa, San Millan de la Cogollako monasterioan lan administratiboak egin zituen. Latina zekien eta triviumi zegozkion materiak ezagutzen zituen, hau da, gramatika, erretorika eta dialektika. Berceorentzat, idazkera prestigio-iturri bat da.
Iturriak
· Biblia.
· Erromantzezko literatura, batez ere, Libro de Alexandrek eragin handia du.
· Arabiako eta ekialdeko eragina, liburuko maitasunezko zatietan eta "adibide" batzuetan, batez ere.
Klerezia-poeziaren amaiera
Libro de buen amor sortu eta gero, klerezia-poesiaren gainbehera hasten da. Periodo horretan, cuaderna vían idatzitako azken olerki garrantzitsua Rimado de Palacio da, Pedro López de Ayala kantzilerrak idatzia. Olerki horretan, bizitzaren ikuspegi pesimista eta desengainatua ematen da.
