LITERATURA

Erdi Aroko prosa

XIII. mendera arte ez zen egon gaztelaniaz literatur prosarik. Erromantzea ahozko komunikazioan eta neurtitzean erabiltzeko hizkuntza egokitzat hartu zen, baina ez lan zientifiko, filosofiko eta literarioak idazteko (latinez edo arabieraz idatziak). Alfonso X.ak gaztelania kantzelariaren hizkuntza ofiziala bihurtzeko eta testu latindarrak eta arabiarrak gaztelaniara itzultzeko erabakiak hartu zituenean, erromantzez idatzitako prosa goi mailara igo egin zen. Prozesu horren amaieran, XIV. mendean fikziozko prosa sortu zen (idazlerik garrantzitsuena don Juan Manuel da).

Alfonso X el Sabio

Erregearen lanaren ekarpenik handiena gaztelania kulturazko hizkuntza bihurtzea izan zen, lehen latinez edo arabieraz ikasten ziren materiei buruzko informazioa zabaltzeko gai.

Alfonso X.aren obra

Obren gaien arabera, Alfonso X.aren lana honela sailka zitekeen:

  • Lan historikoak: literaturaren ikuspuntutik, garrantzitsuenak dira. La Crónica General edo Estoria de España obran, Iberiar penintsulako historia azaldu nahi zuen, eta, Grande e General Estorian, historia unibertsala egin nahi zuen, munduaren jatorritik Alfonso X.aren garaietara arte. Biak bukatu gabe geratu ziren.
  • Lan juridikoak: Alfonso X.ak legezko araudi komuna eman nahi zien erresumei, ez baitzuten bat ere. Las Siete Partidas Erdi Aroko Gaztelaren legeen bildumarik garrantzitsuena izan zen.
  • Gozatzeko lanak: aisialdirako arauak ematea zuten helburu. El libro de ajedrez, dados y tablas titulurik garrantzitsuena izan zen.
  • Lan zientifikoak: astronomiako eta astrologiako tratatu arabiarren itzulpenak dira, oinarriz. Los libros del saber de astronomía, Lapidario eta Tablas alfonsiés garrantzitsuak izan ziren. Horietako batzuek izan zuten zabalkunde handia Europan.

Alfonso X. el Sabio-ren Libro de ajedrez, dados y tablas liburuaren irudia.

Fikziozko prosaren jatorria

Aurreko mendeetan gertatu zen ez bezala, XIV. mendetik aurrera prosazko obrak nagusiak dira, eta, haien artean, ipuina batez ere.

Erdi Aroko ipuina

XIII. mendetik, ekialdetik (54. gaia ikusi) etorritako ipuinen bilduma batzuk itzuli egin ziren. Ipuin edo fabula horiek helburu didaktikoa zuten: jokaera, araua, eta abar iruditzeko edo horren adibideak ipintzeko balio zuten. Horregatik, "ejemplos" edo, Erdi Aroko gaztelaniaz, "exemplos" izena hartu zuten.

Don Juan Manuel

Don Juan Manuelen obraren berritasun nagusia (Alfonso X.arekin konparatuz) liburuetan fikzioa sartzea zen; hau da, kontatutako ekintzak ez ziren historikoak, baizik eta literarioak.

Don Juan Manuel idazlearen kontzientzia erakutsi zuen lehenengo idazlea izan zen. Liburuak egokitasunez zabaltzeko arduratu zen, eta hizkuntza eta errekurtso estilistikoak ondo erabiltzen zekien.

Halaber, bere liburuen orrietan sartu zen don Juan Manuel, baita obren aipuan edo ipuinak hartu zituen idazleengan ere.

El conde Lucanor

Bere obrekin, don Juan Manuelek jende asko irakatsi nahi zuen, eta, horretarako, elementu errazak eta atseginak erabili zituen, fikziozko gertaeren narrazioa bezala.

El conde Lucanor bost liburutan banatzen zen, hiru zatitan bilduta:

  • Berrogeita hamaika adibideen bilduma, liburuaren zatirik luzeena eta garrantzitsuena zena. Konde batek, Lucanor-ek, bere tutoreari, Petronio, arazo praktikoekin erlazionatutako zalantza batzuk galdetu zizkion. Petroniok erantzun zien irakaspena zuen adibide edo ipuin bat kontatuz.
  • Ehun atsotitzen multzoa, eduki etikoa eta filosofikoa zituztenak.
  • Arimaren salbazioari buruzko tratatu bat.

Bi pertsonaia nagusiak, Lucanor kondea eta aholkularia, hiru zatietan agertzen ziren, zatiei batasuna emanez.

Behin eta berriz agertutako gaia nola salbatzea arima zen, bakoitzaren estamentuaren barruan.

Adibide guztiek egitura aldaezina zuten:

  • Hasierako elkarrizketa, zeinetan Lucanorrek azaltzen zion Petroniori arazoa, adibidearen sarrera bezala erabiltzen zena.
  • Petronioren adibidea edo ipuina, Lucanorren zalantzei egindako erantzun bezala.
  • Petroniok egiten zuen ipuinetik ikasitakoaren aplikazioa, kondeak planteatutako arazoa entzun ondoren.
  • Don Juan Manuelen agerpena, ikasbidea eman zuena.

Zati bakoitzaren estiloa desberdina zen: adibideetan, argia eta erraza zen, baina, atsotitzetan, batzutan zehatza eta batzutan iluna zen. Hirugarren zatian argia zen berriro, baina eduki doktrinalak ez zuen ulerpena errazten.

Alfonso X

Alfonso X el Sabio-ren erretratua, eskribauek eta musikariek inguratuta, Cantigas de Nuestra Señora (San Lorenzo del Escorial Monasterioko liburutegia) obraren miniatura batean agertzen zen bezala.

Alfonso X. (1221-1284) Gaztelako errege izendatu zuten 1252an, bere aita Fernando III.aren ondoren. Errege ilustratua izateaz gain, soldadu ona izaten saiatu zen.

Politikan, Alfonso X.ak porrot egin zuen jomuga batzuetan. Hala ere, ekintza zientifiko eta literario ko denboraldiari esker, "el Sabio" izena jaso zuen.

 

«Gaztelania, hizkuntza ofiziala»

Alfonso X.ak gaztelania hizkuntza ofiziala bihurtzeko arrazoiak nagusiki bi hauek dira:

· Hiru komunitateri (kristaua, musulmana eta judua) hizkuntza komuna ematea eta erresumaren batasun kulturala ziurtatzea.

·Kultura elizatik (latina erabiltzen zuena) urruntzea, eta Gorteko jendeari hurbiltzea (latinez irakurtzen ez zekiena).

 

Ipuinen bilduma nagusiak

Ipuinen bildumarik ezagunenak Calila e Dimna eta Sendebar izan ziren. Bi obrek, sarrera bezala funtzionatzen zuen eta beste historia baten zatia zen kontaera laburren bilduma zuten.

XIV. mendean, arrakasta handia izan zuten ipuinek. Don Juan Manuelek bere obra egin zuen garaian, Chaucer-ek Cuentos de Canterbury idatzi zuen, eta, Boccacciok, Decamerón.

 

Don Juan Manuel

(1282-1348) Alfonso X.aren iloba zen, goi-nobleziaren kidea, Gaztelako erregearekin (Alfonso XI.ekin) borrokatu egin zuen behin baino gehiagotan. Harrotasun aristokratikoa, estamentuen kontzientzia eta jabetzak gordetzeko ardurapena ageri ziren bere liburuetan.