Poesia berria Urrezko Mendeetan
Gaiak eta motiboak
Petrarkismoa
Petrarkaren (52. gaia ikusi) Canzionere obrak honako hau eman zion Urrezko Mendeetako poesiari:
- Maitasun-prozesuaren egitura.
- Maitasunezko sentimenduaren introspekzio arina.
- Hainbat motibo (aurkitzea, maitearen irudia, deskribapen fisikoa eta abar).
- Topiko batzuk, hala nola sua-hotza aurkakotasuna.
- Metrika eta hizkuntza poetikoa.
Tradizio klasikoa
Idazle klasikoen gaiak, generoak eta motiboak beti agertzen dira, bai zuzenean, bai Italiako poeten bidez (48. gaia ikusi).
Garcilasoren Las Obras bere laguna zen Juan Boscanek argitaratu zituen lehenengo aldiz, bere poesiak biltzen zituen liburuki baten eranskin gisa.
- Virgilio, poesia epiko (Eneida), bukoliko (Églogas) eta didaktikorako (Geórgicas) eredu izan zen.
- Horacio, oda eta satirarako eredu izan zen.
- Ovidio, alegia mitologiko (Metamorfosis), epistola eta maitasun-elegiarako (Heroidas) eredu izan zen.
Bukolismoa
Errenazimentuko literaturaren gai atseginetako bat artzaintzari buruzkoa izan zen. Artzainak lehenaldiko mundua irudikatzen zuen, adin ezberdinek okerbideratu zutena.
Virgilio oinarrizko eredu literarioa izan zen. Bere Bucolicas edo Eglogas izeneko obrak elkarrizketen bidezko poemak izan ohi ziren eta bertan beren arazo sentimentalak azaltzen zituzten benetako pertsonaiak zeuden, artzaintza-goitizen batzuen atzean ezkutatuta.
Garcilaso de la Vega
Garcilasoren lana laburra da, baina geroko tradizioaren ia genero, gai eta hizkuntza poetiko guztia hartzen ditu. Argitalpenak berrogei soneto, lau kanta, Oda a la flor de Gnido, bi elegia, epistola bat eta hiru egloga ditu, ordena horretan. Horrez gain, hainbat latinezko oda eta zortzi silabako bertso-lerroko kanta sortu zituen.
Maitasuna -maiteari, izadiari, lagunei- bere lirikaren gai iraunkorra da.
Sonetoak eta kantak
Sonetoetan eta kantetan, mingarria eta latza izan ohi den maitasun-prozesuaren berri ematen du, kantutegi labur bat balitz bezala. Aurretik aukeratutako maitasun horrek malenkonia eta gaixotasuna sortzen ditu maitalearengan, ezin baitu eskuratu maite duena.
Uste dugu poema batzuk 1533aren aurretik idatzi zirela; horietan tonua maitasunezko kantutegi-erretorikaren antz handiagoa du eta batez ere, Ausias Marchen antza, Petrarkaren eragina nabaritzen bada ere. Geroko poematan, sentimentaltasuna leunagoa eta malenkoniatsuagoa da.
Gainerako sonetoek ere bide berriak ireki zituzten. Agian horietako emankorrena gai mitologikoena izango da, poetak iruzkintzen duen atalaren moraltasuna aplikatzen baitu bere kabuz.
Garcilaso de la Vega Errenazimentuko gizakiaren idealaren eredu paradigmatikoa izan zen: etxe onekoa, bertutetsua, gorteko gizon aparta, militar ona eta batez ere, poeta bikaina. Gutxi batzuek jakin dute armak eta letrak berak bezala lotzen.
Eglogak
Garcilasori zor diogu jatorri latindarreko tonu eta hizkuntzaren eta horren Errenazimentuko imitatzaileen aldatzea (Sannazaro).
- Bigarren egloga: idatzi zuen lehenengoa da eta zabalena. Obra hori polimetrikoa da eta antzez daiteke. Horretan Camila artzain eta Albanio artzainaren -Albako dukea edo bere neba- zoritxarreko maitasun-kontuak agertzen dira. Salicio eta Nemorosok bihotza arintzen diote Albaniori.
- Lehenengo egloga: estantziatan idatzia eta bi zatitan banatua. Egloga honetan Errenazimentuko sentimentaltasun berria argi agertzen da: leuna, nostalgikoa, malenkoniatsua, kantutegi motako poesiaren neurrigabekeria gartsuetatik oso urrun dagoena.
- Hirugarren egloga: deskribapen-poema hau zortziko nagusitan idatzita dago. Istorioan Tajoko lau ninfa larre batera doaz, lau istorio ezberdin bilbatzeko.
Oso laburra den arren, Garcilasoren lana ia geroko poesia osoaren sorrera da. Harrigarria da mota guztietako tradizioak bereganatzeko eta horietan berritzeko zuen gaitasuna, une horretara arte ezezaguna zen hizkuntza poetikoa sortu zuela.
Gai eta generoen berrikuntza ez ezik, garai hartan eta orain gehien baloratu dena bere bertsoen erritmo-harmonia eta horrez baliatuz, edukia unitate bereiztezinean adierazteko gaitasuna ere izan dira.
Kantutegiak eta erromantze-bildumak
Lehenengo denboraldi honetan (1511-1543), poesiak XV. mendearen bigarren erdiko poesiaren gai, genero eta neurriei jarraitzen die (8. gaia ikusi). Lirikaren gai nagusia "maitasun atsegina" da.
XVI. eta XVII. mendeetan zehar, aspaldiko eta garai horretako konposizioak bildu zituzten antologia asko egin ziren, Cancionero, Silva edo Floresta izena zeukatenak.
Korronte poetikoak
XVI. mendeko poesia bi zati kronologiko handitan bana daiteke:
- 1511ko Cancionero generaletik 1543ra arte: urte horretan Boscan eta Garcilasoren obrak argitaratu ziren, zortzi silabako bertso-lerrotan egindako poesia nagusi zela.
- 1543tik 1580ra arte, gutxi gorabehera: Lope de Vega (16.gaia ikusi) eta Gongora (15. gaia ikusi) idazten hasi zirenean, Petrarkak eragindako italiar kutsuko poesia zabaltzen hasi zen.
Garcilaso
Garcilaso Toledon jaio zen (1501- 1536), zaldun eta poeten familia batean. Gaztetan bere hiriko prokuradore izendatu zuten Santiagoko Gorteetan eta Carlos V.aren alde borrokatu zen, komuneroen aurka. 1525ean Elena de Zuñiga andrearekin ezkondu eta urte bat beranduago Isabel Freyre ezagutu zuen, bere bertsoetan aipatzen duen dama. Nizan hil zen, gotorleku baten aurkako erasoan zauritu ondoren.
Ahapaldi eta konposizio
Sonetoa: errima finkoak lauko nagusietan -ABBA: ABBA- eta errima libreak hiruko handietan -CDC: CDC, CDE: CDE, etab.-; gaia maitasunezkoa da.
Kanta petrarkista, hamaika eta zazpi silabako hainbat estantzia duena, maitasunaren arloko aieneetarako erabiltzen zen.
Hiruko kateatua
-ABA: BCB: CDC...-, batez ere elegia, epistola eta satiretan erabiltzen zena.
Zortziko nagusia
-ABABAB: CC- epikan eta deskribapenetarako erabilitako ahapaldia. Lirak, gehienetan hamaika eta zazpi silabako bost bertso-lerro nahasten zituenak, kantaren antzeko funtzioa betetzen zuen.
