Garcilasoren ondoko poesia
- EXTRA: Aszetika eta mistika
Fernando de Herrera
Fernando de Herrera (1534-1597) ia ez zen bere jaioterritik atera eta apaltasunez bizi izan zen eliz onuraz.
Aparteko heziketa humanista izan zuen eta bere bizitza poesia eta kritika lantzen eman zuen. Bere garaikideen ustez, oso poeta zorrotza izan zen bere buruarekin eta besteekin. Bere garaiko poeta onena zela esaten zen, Garcilasoren atzetik.
1582an Algunas obras poema bilduma laburra argitaratu zuen. Lan hori petrarkismo, neoplatonismo eta elizaren tradizioaz beteriko sonetoek, kantek, elegiek eta eglogek osatuta zegoen.
Fernando de Herrerak oso interesgarriak ziren bere ideia estetikoak azaldu zituen Garcilasoren poesiei egindako iruzkin zabal batean: Anotaciones a Garcilaso de la Vega (1580).
Frai Luis de Leon
Frai Luis bizi zen bitartean, Horazioren oden bost itzulpen eta salmo batzuk baino ez ziren argitaratu.
Obra poetikoa
- Jatorrizko poesia: odek zati handiena osatzen dute. Oda edozein gai, ahapaldi laburrak eta bertso-lerro kopuru mugagabea dituen konposizioa da. Hala ere, normalean odetan agertzen diren bertso-lerroak ez dira ehun baino gehiago.
- Frai Luisen oden gaiak asko dira, nahiz eta, orokorrean, tradizio estoiko eta neoplatonikoaren berak diren, kutsu pitagorikoekin: bertutearen goraipamena, grinak menderatzea, Jainko musikari edo arkitekto batek sortutako unibertsoaren harmonia begiratzea.
Prosazko obra
Frai Luis bere garaiko prosista miretsienetako bat izan zen. Bizi zen bitartean, bi obra bakarrik argitaratu zituen gaztelaniaz:
- De los nombres de Cristo. Bibliak Kristori ematen dizkion izenei buruzko oso tratatu teologiko konplexua da. Frai Luisek lan teologikoa jende askorengana heltzea nahi zuen, horretarako herri hizkera erabiliz. Miretsi beharreko liburua da, bere prosagatik eta bere edukiagatik.
- La perfecta casada, Salomonek emakume ezkonduen eta beren bertuteei buruz asmatutako esaera zaharren gaineko iruzkin morala da.
San Juan de la Cruz
San Juan bere testuinguru poetikoaren barnean nahiko ondo azal daitekeen poeta da. Bera ulertzeko, Garcilaso, fray Luis eta Cantar de los Cantares obrara baino ez da jo behar. Eta, hala ere, poeta arraroa eta bitxia da tradizioekin, bere edukia oso zaila baita: mistika.
Poema nagusiak
Bere hiru poema nagusiak inolako iruzkinik gabe egin ziren hasieran. Moja eta fraideen eskariz, San Juanek Jainkoarekiko lotura eskuratzeko gidari erabiliko zen iruzkina egin zuen.
Iruzkinek prozesu mistikoan sarrien agertzen diren ikurrak azaltzea ahalbidetzen dute, hala nola, gaua, espirituen ezkontzak eta garra.
- Noche oscura:
Liburuak poema bat, prosazko iruzkin bat eta marrazki bat ditu. Emakume baten ahotan jartzen diren lirek poema osatzen dute. Horrela, neska bat bere etxetik mozorrotuta atera dela esaten dute, bere maitearekin batzeko asmoz, eta han biek bat egiten dutela.
?Quedéme y olvidéme,el rostro recliné sobre el amado;cesó todo y dejéme,dejando mi cuidadoentre las azucenas olvidado?
Bertsoz bertso, oso ondo egituratuta, iruzkinak prozesu mistikoaren doktrina garatzen du, lau liburutan zehar.
- Cántico espiritual:
Liratan idatzitako poema batek eta prosazko iruzkin batek osatuta dago.
Poema Cantar de los Cantares obraren moldaketa da. Horretan bezala, Emazte eta Senarraren artean hitz egindako poema da: emaztea senarraren bila ibili da, hainbat mendi eta haranetatik eta azkenean, bera aurkitzea lortu du, maitasunez besarkatzen duela.
- Llama de amor viva:
Sei bertso-lerroko sei lirek osatutako poema da. Poetak Hirutasunarekin bat egitean sentitzen duen garrari egindako oda edo antzeko zerbait da.
Garrantzi gutxiagoko poemak
San Juanek beste poema labur batzuk idatzi zituen, iruzkinik ez zutenak. Poema horiek aurreko hiruen unibertso sinboliko eta mistiko beraren barnean kokatuta daude eta hobeto ulertzeko, hobe da poema nagusien iruzkinak irakurtzea aurretik.
Llama de amor viva obraren pasartea
«¡Oh llama de amor viva
que tiernamente hieres
de mi alma en el más pro-
[fundo centro!
Pues ya no eres esquiva,
acaba ya si quieres;
rompe la tela deste dulce
[encuentro.
¡Oh cautiverio süave!
¡Oh regalada llaga!
¡Oh mano blanda! ¡Oh toque
[delicado
que a vida eterna sabe
y toda deuda paga!
Matando muerte, en vida la
[has trocado».
