XVI. mendeko prosa
- LINK: Kanpo loturak (1)
Prosa didaktikoa
Elkarrizketak eta hizketak
Erretorikaren bidez beste pertsonaiak limurtu nahi dituzten bi pertsonaiaren edo gehaigoren arteko elkarrizketa, edozein motatako gaiak jorratzeko, erabili zen. Generoaren tonu arrunta eta bizia, ezin hobea zen irakaspen atsegingarria emateko. Errenazimentuko elkarrizketa onenak Juan eta Alfonso de Valdes erasmisterenak dira.
Historia, mistika eta aszetika
Garaiko didaktikak izaera literario zorrotza eskatzen zion edozein motatako prosari, horrek edozein obrak maila estetiko altua lortzea ahalbidetzen zuela.
Historiografiak, oinarrian narratiboa zenak, fikziozko paisaiak sortzeko baimena hartzen zuen, elkarrizketa edo pentsaera gisa.
Aszetika eta mistika (11. gaia ikusi), obra askotan jorratu zirenak, prosa oneko adibide argiak dira. Arlo horretan nabarmena da Santa Teresa de Jesus.
Santa Teresa de Jesus
Teresa de Cepeda y Ahumada (1515-1582) izenaz jaio zen Avilan eta Alba de Tormesen hil zen. Komentu asko sortu zituen eta Karmeldarren ordena erreformatu zuen. Aldi berean jasoa eta herrikoia zen prosan, bere autobiografia (Libro de la vida), bere bizipen mistikoak (El castillo interior edo Las moradas) eta komentuak sortzeko egin behar izan zituen lanen istorioa (Las fundaciones) idatzi zituen.
Fikziozko prosa
Sentimenduzko eleberria
Erdi Aroko tradiziotik datozen arren, sentimenduzko nobelek harrera ona izan zuten mendearen erdira arte. Eleberri honen sentimentaltasuna bat dator kantutegi motako poesiarenarekin (7. gaia ikusi), eta bere prosa Erdi Aroan gutunak idazteko erabiltzen ziren arteetakoa da, zeintzuk Errenazimentuko idealetatik oso urrun dauden.
Zalduntzazko eleberria
Obra horiek Frantzia eta Bretainiako bi ziklo handitatik datoz: ziklo arturikoa (Arturo erregearen zaldunak) eta ziklo karolinjioa (Karlomagnoren zaldunak). Espainian, genero horretako obra garrantzitsuena Amadís de Gaula da. Kontserbatzen den lehenengo bertsioa 1508koa da, Garci Rodriguez de Montalvorena, alegia. Liburu horrek lortu zuen arrakasta hain handia izan zen, genero bat sortu zuela, zeinetatik ia ehun obra idatzi ziren.
Eleberri moriskoa
Granadako moriskoekiko tirabira handienaren unean, literaturak mairuaren nortasuna eta bi arrazak lagun egitea idealizatu zituen. Moda hori zabaldu zuen testua El Abencerraje edo Historia de Abindarráez y la hermosa Jarifa izan zen.
Eleberri bizantziarra
Eleberri grekoa edo abenturazkoa ere deitzen zaio. Ibilerei buruzko narrazioak dira, oso ondo eginda eta idatzita daudenak. Horietan abenturak maitasun-kontuekin nahasten dira.
El Lazarillo
Liburu labur honen bidez, eleberri modernoa hasi zen: kutsu errealista duen kontaketa sinesgarria. Honen protagonistaren izaera inguruan duen munduaren emaitza da, neurri handian.
Obra modu pseudoautobiografikoan idatzita dago eta ezezagun bati -"vuestra merced"-i, hain zuzen ere- idatzitako gutunaren forma du. Zati luzeenean Lazaro de Tormesen haurtzaroa kontatzen du. Zazpi tratatu eta hitzaurrea ditu, azken hau obraren amaiera irakurri ondoren baino ezin dela ulertu.
Egitura
Lehenengo hiru tratatuek, luzeenek, ipuin folklorikoaren arauei jarraitzen diete. Goseak hiru zati horiek batzen ditu eta apurka-apurka garatzen da.
Laugarren tratatutik aurrera, idazleak "en sarta" izeneko egitura narratiboa erabili zuen, atalen ordenari garrantzirik eman gabe.
Interpretazioa
Kritika bi aldeen artean mugitzen da: iruzur-obra eta salaketa sozialeko obra.
- Egilearen borondate artistikoa ukaezina da:
- Egoera eta nortasunen deskribapenen kontalari aparta.
- Erretorika klasikoan aditua.
- Umore eta ironiaren baliabide guztiak erabiltzen ditu.
- Egilea antiklerikala da, argi eta garbi.
- Hitzaurretik, garai horretan eztabaida asko sortu zituen gaia agertzen da: birtutea jarauntsitako nobleziaren aurrean.
Egileak irakurleari bere erabaki propioak hartzen uzten dio. Horixe da, hain zuzen ere, Lazarilloren idazlearen handitasuna.
El Lazarillo de Tormes, Goyak 1808aren inguruan margotutako olio-pintura.
Fray Luis de Granada
(1504-1588) tratatu ugari idatzi zituen, bekatariak bihurtzeko, hala nola, Libro de la oración y meditación, Inkisizioak galarazi zuena.
Fray Antonio de Guevara
(g.g.b. 1481-1545) Urrezko Mendeko prosalari baloratuena izan zen. Bere lan ezagunena Marco Aurelio da, enperadore estoikoaren biografia, gutun-liburua eta hitzaldiak biltzen zituena.
Artzain-eleberria
Lazarillo ren 1587ko edizio baten azala (Liburutegi Nazionala, Madril). Vida de Lazarillo de Tormes y de sus fortunas y adversidades obraren ezagutzen diren lehenengo edizioak 1554koak dira, baina uste da aurretik bi gehiago, gutxienez, egon zirela.
1559aren inguruan, Jorge de Montemayorren (1520-1561) Los siete libros de la Diana argitaratu ziren. Montemayor Portugaleko musikaria zen, gaztelaniaz idazten zuena.
Eleberri horrek eragin zituen obretako batzuk Gil Poloren Diana enamorada (1563) eta Cervantesen La Galatea izan ziren.
Montemayorrek artzaintzari buruzko generoa eleberria bihurtu zuen, La Diana obran Errenazimentuko sentikortasuna duten maitasunezko istorio batzuk sartzean.
Sinesgarritasuna
Obra hasten duen «ni»tik abiatuta, egileak fikzio narratiboa sinesgarritasun-maila handienera eraman nahi izan zuen. Horregatik, obra sinatu beharrean, bere ahotsa eman zion pertsonaiari. Gauzak horrela, Lazaro da bere bizitza idazten duena, «estilo zakarrean», bere gizarte-mailari, hau da, maila baxuenari, dagokion bezala.
Data eta egilea
Ez dakigu noiz idatzi zen testu hau. Obraren amaieran, Toledoko Gorteak aipatzen dira, 1525 eta 1538an egin zirenak. Kontakizunaren barneko kronologiagatik, badirudi 1538ko Gorteez ari dela.
Baliteke argitaratu baino pixka bat lehenago idaztea.
Egilea ere ezezaguna da eta aipatu diren izen guztiek ez dute oinarri finkorik.
