LITERATURA

XVII. mendeko poesia

1580 inguruan XVI. mendeko poesiaren hizkera eta gaiak berritu nahi dituzten olerkari-multzo garrantzitsu bat agertzen da (10. gaia ikusi eta 11. gaia ikusi). Espainia osoan garai hau garapen handikoa izan zen poesia lirikoan, epikoan eta antzerkian -antzerkia neurtitzetan idazten da-. Garaiko eredu nagusiak Argensolatarrak, Lope de Vega, Gongora, Quevedo eta Calderon izan ziren.

Poesia-eskolak

XVII. mendeko ikuspegi lirikoaren araberako sailkapen bat egiten saiatu izan da:

  • Sevillako eskolak Herrera (11.gaia ikusi) hartzen du eredutzat. Bere olerkaririk garrantzitsuenak Juan de Arguijo (1567-1622), Francisco de Rioja (1583-1659) eta Andres Fernandez de Andrada (?-1648?) izan ziren; azken hau Epístola moral a Fabio lanaren egilea da.
  • Antequera-Granadako eskolako autorerik ezagunenak Pedro Espinosa (1578-1650) eta, batez ere, Gongora dira.
  • Aragoiko eskolaren ordezkariak Lupercio (1559-1613) eta Bartolome (1562-1631) Leonardo de Argensola anaiak dira. Hauek horaziar moldeko poesia egin zuten, oso klasikoa.
  • Madrilgo eskola olerkari ugarik ordezkatzen dute, beren artean Lope de Vega (16. gaia ikusi) eta Quevedo (14. gaia ikusi).

    Eskolen araberako bereizketa desagertu egiten da kasu askotan.

Luis de Gongora

Gongoraren obra honako hauek osatzen dute:

  • Olerki herrikoiak: erromantzeak eta letrillak.

    Gongora bere poesia oktosilabikoagatik izan zen miretsia, orokorrean musikaren bitartez zabaldu zena. Honetan ahalmen kontzeptista nabarmentzen da, batez ere obra burleskoetan agertzen dena. Ehun bat erromantze eta letrilla ugari idatzi zituen.

    Erromantzeetan gai guztiak jorratu zituen, seriotasunez, modu burleskoan edota bi portaera hauek erromantze berean nahastuz. Ospetsuak izan ziren "Hermana Marica", "Amarrado al duro banco", "Servía en Orán al rey", "Angélica y Medoro" erromantzeak, besteak beste.

    Fábula de Píramo y Tisbe obran, 1618koa, Gongorak gai mitologiko bat jorratzen du modu burleskoan. Olerkariak, gainera, herrikoia eta landua dena nahasten ditu, kontzeptu-kate konplexua sortuz.
  • Olerki landuak: kantak, sonetoak eta hiru olerki itzel: Fábula de Polifemo y Galatea, Soledades eta Panegírico del duque de Lerma.
    • Fábula de Polifemo y Galatea (1611-1612): olerki mitologikoa da, benetako hirurogeita hiru zortziko nagusi dituena eta Ovidioren Metamorfosis laneko pasarteetan oinarrituta dago.

      Olerki honek Gongoraren defendatzaileak zein aurkakoak harritu zituen, tradizio klasikoarekin trebatu ez den irakurlearentzat dituen zailtasunengatik.

    • Soledades (1612-1614): bere olerkirik goraipatu eta kritikatuena. Bere asmoa lau Soledades idaztea zen, baina lehenengoa bakarrik dago osorik (2.028 lerro); bigarrena (979 lerro) bukatu gabe gelditu zen. Lan honek, funtsean lirikoa eta deskribatzailea, argumentu-hari bat dauka, bizantziar nobelaren edo abenturazkoaren (12. gaia ikusi) antzekoa den asmo narratibo bat badagoela erakusten duena. Estilo konplexu eta zail baten bidez izadia eta landa-mundua eta egunerokoa goraipatzen ditu, Gorteko mundua arbuiatuz. Lan hau bildumatan osatuta dago.

Kulteranismoa eta kontzeptismoa

Garaiko poesian zein prosan bi estetika-korronteri buruz hitz egiten da: kulteranismoa eta kontzeptismoa.

  • Kulteranismoa: gongorismoa ere deitzen zaio eta bat dator Gongorak erabilitako baliabideekin: metafora eta irudien bidez apaintzea errealitatea eta behin eta berriro joskera latinizatzailea, kultismoak, zeharkako aipamen mitologikoak, eta abar erabiltzea.
  • Kontzeptismoa: kontzeptuaz baliatzeko joera duen literatur mugimendua. Culteranismoan aspektu formalak erabiltzen badituzte ere, kontzeptistek hitz-joko, paronomasia, dilogia, eta abarren alde egiten dute. Quevedo da ordezkaririk esanguratsuena.

Quevedo: poesia

Quevedoren poesiak hil ostean argitaratu ziren. Bere lana gai hauen arabera sailkatzen da:

  • Olerki metafisikoak: garai hartan ohikoa zen poesia-mota hau, izateari buruzko gogoeta egiten duena. Bizitzaren laburtasuna da maizen erabiltzen den gaia. Sonetoa da formarik arruntena.
  • Olerki moralak: multzo zabal honetan, batez ere sonetoz osatuta, filosofia estoiko berria da bere ikuspegi etikoari eusten diona.
  • Olerki erlijiosoak: Bibliako pertsonaiei eskainitako olerki-multzoa da, sonetoak eskuarki.
  • Zirkunstantziazko olerkiak: garai honetan ohikoa den multzo honek goraipamen, tumulu eta iraganeko eta momentu honetako pertsonaien epitafioei ekiten die.
  • Maitasun-olerkiak: Quevedok maitasun-olerki anitz osatu zituen eta hauetan Errenazimenduko maitasun-lirikoa berritzen saiatu zen. Hauen gauzarik bereizgarriena Errenazimenduko motiboen tratamendu hiperbolikoa eta metafora pertsonifikatzaile edo gauza bihurtzaileak dira.
  • Olerki satirikoak: Quevedok, prosan eta neurtitzetan, satira maite zuen, bere hitzezko saiakuntza guztiak askatasun osoz azal zitzakeelako bertan eta, era berean, barrearen bidez, gizarte bateko gabeziak agerian jarri. Edozein gai izan daiteke bere satiraren xede, azken hau orokorrean soneto, letrilla eta erromantze eretan agertzen zen.

Gaiak, generoak eta neurriak

Luis de Gongoraren erretratua, Velazquezek egina (Lazaro Galdiano museoa, Madril).

Garai honetan, edozer izan zitekeen poesia-gai , jai batetik hasita filosofia alderdi bateraino.

Kontrastezko poesia da, hausnartzailea baina burleskoa .

Hortaz, poesia satirikoa ren garapen handienaren unea da, batzuetan pertsonala eta errukigabea.

Neurkeran soneto eta erromantzea ren garapena handia da, eta bi bertso berri agertzen dira, hamarrekoa eta bilduma .

 

Gongora

Luis de Gongora y Argote (1561-1627), legelarien eta apaiz intelektualen familiakoa, Kordoban jaio zen. Eliza-ikasketak egin zituen eta Felipe III.aren kapilau gisa aritu zen. Bere jaioterrian bizi izan zen, Valladoliden emandako egonaldi laburra salbu (han etsaitu zen Quevedorekin); eta Madrilen eman zituen denboraldi batzuk izan ezik. Kordoban hil zen, zailtasun ekonomikoek larrituta.

 

Antzerki-lanak

Alcalako Dukearen ezkutua Fábula de Polifemo y Galatea ren azalean. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Gongorak bi komedia egin zituen: La firmeza de Isabela eta El doctor Carlino , azken hau bukatu gabea. Bere garaiko komediekin konparatuta, bi lan hauek arraroak dira, pertsonaiak zein korapiloa, zenbait ezaugarritan bakarrik datozelako bat komedia berriarekin ( 17. gaia ikusi ).

 

Sonetoak eta arte nagusiko beste konposizio batzuk

Lehenengo garaian, 1600era arte, gutxi gorabehera, Gongorak sonetoa erabiltzen du ildo errenazentista jarraituz, perfekzio formal handiz eta gai serioekin.

Gainerako olerki nagusien artean Canción de la toma de Larache nabarmentzen da; bertan jada olerki handien «estilo berria» agertzen da.