«« Itzuli
XVII. mendeko poesia
Kontzeptismo eta kulteranismoaren arteko konparaziozko taula
| KONTZEPTISMOA | KULTERANISMOA |
|---|---|
| Hitzen esanahian edo kontzeptuan sakontzen duen korronte literarioa. Buruzko zorroztasun bezala definitu daiteke, ideiei lehentasuna ematen diona, inteligentzia liluratzea helburu duelarik, edo gauza asko hitz gutxitan esateko desioa bezala. | Hitzen forma zaintzen duen korronte literarioa, edukia alde batera utziz, edertasun mundu bat sortzea helburu duelarik. Horretarako zentzumenak hunkitu behar ditu estimulu desberdinak erabiliz (argia, koloreak, soinuak) eta hizkuntz hanpatu eta jaso batekin. |
| ERREKURTSOAK | ERREKURTSOAK |
|
· Metaforak ugari, ez edertzeko, kulteranismoa bezala, baizik eta adimena hunkitzeko: Lumbre por pecado. · Hitz jokoak: hitz berberaren erabilpena esanahi desberdinekin: "Salió de la cárcel con tanta honra, que le acompañaron doscientos cardenales, sino que a ninguno llamaban eminencia". · Estilo labur eta motza, elipsiaren bidez lortzen dena edo hitzak kenduz. Esaera zahar hau erabiltzen da: "Lo bueno, si breve, dos veces bueno". · Hitzen, esaldien edo ideien antitesia, hunkitzea eta adimena zorroztea helburua duelarik: "Mi negra capa, ya blanca por los pecados". |
· Metaforen gehiegizko erabilera edertasun osoko mundu bat sortzeko: Puertas de rubíes en lugar de labios. · Kultismoen erabilera ugaria: latinetik eta grekeratik hartutako hitzak: argentar hitza erabili, platear; tórrido, umbroso, áureo... hitzen ordez. · Hiperbatonaren erabilera. Esaldiaren ordena aldatzea da, ulermena oso zaila egiten duena: "Un torrente es su barba impetuoso", "Su barba es un torrente impetuoso" ipini beharrean. · Hitz paronimoen erabilera. Hau da, soinu berdintsua duten hitzak eta esanahi desberdina. Horrekin hunkitzea eta zentzumenei deigarri gertatzea lortzen da:Nubes-naves. |
| ORDEZKARI GORENA | ORDEZKARI GORENA |
| Francisco de Quevedo y Villegas | Luis de Góngora y Argote |
