XVIII. mendeko antzerkia eta poesia
Barroko osteko antzerkia
XVIII. mendeko lehenengo erdian, estereotipo barrokoen oinordeko ziren mota askotako komediak antzezten ziren.
Saineteak ezaugarri ditu ohitura eta herri-tipoak irudiztatzea eta bere hizkera errealista eta barregarria. Goiko irudian Las castañeras picadasen 1882ko argitalpen baten ilustrazioa. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.
- Antzerki barrokoaren komedia kontinuista hutsak: XVIII. mendeko dramaturgoek Lope eta Calderonen ereduak baino ez dituzte errepikatzen (16. gaia ikusi) eta (17. gaia ikusi), baina beraien asmamen, trebezia eta orijinaltasunik gabe.
- Magia-komediak: XVIII. mendean izan zuten arrakasta handia, batez ere herriaren artean. Izan ere, sorginkerien, mamutzarren eta txundigarria nagusi zen beste edozein ikuskizun baten bitartez ondo pasarazi eta dibertitzea zen beren helburu bakarra.
- Komedia heroikoak: kontu miresgarriekiko herri-gustuak azaltzen du halaber komedia heroikoaren garapena.
Antzerki neoklasikoa
XVIII. mendeko azken hereneko antzerkiak didaktikotasuna bereganatu zuen.
Neoklasikoak drama espainiarra berriztatzearen aldekoak ziren, alderdi formaletan ez ezik, moraletan ere bai. Hori zela-eta, egitura aldetik perfektua eta eduki hezigarrikoa izan nahi zuen antzerki-mota bat agertu zen.
Erreforma neoklasikoak tragediari eta komediari eragin zien, eta bere eredu hurbilenak inspirazio frantsesekoak ziren.Leandro Fernandez de Moratin
Moratinek komedian ideologia neoklasiko hertsia herri-arrakastarekin bat eginarazten jakin zuen. Bere ustez, komediak gauza guztien gainetik helburu didaktikoaren bila joan behar zuen, eta basakeriatik, jakintasunik ezetik eta ohitura txarretatik sortzen ziren jokamoldeak irrigarri utzi behar zituen.
Ekoizpen dramatikoa
Hitzartutako ezkontzak (El viejo y la niña, El barón eta El sí de las niñas), gazteen heziketa (La mojigata) eta garaiko herri xehearentzako komediak (La comedia nueva o el café) satirizatzen dituzten bost komedia besterik ez da bere ekoizpen dramatikoa.
Poesia-aldiak
- XVII. mendeko amaieratik 1750 arte
Aldi honetako ereduak olerkari barroko handiak dira: Gongora, Quevedo eta, nolabait, Lope de Vega (13. gaia ikusi), (14. gaia ikusi) eta (15. gaia ikusi). Eredu horiek zaharkituta zeuden ordurako.
- 1750etik 1770era bitartean
Olerkigintzak joera estetiko berriak bilduak zituen bere baitara: barrokoari aurre egitea eta Espainiako XVI. mendeko eredu grekolatindarretara itzultzea (12. gaia ikusi) eta (13. gaia ikusi).
Bereizgarriena artzain-gaietara itzultzea da eta, berarekin batera, naturaren ikuspegi berri eta sentiberatasun berri batera, sentsualagoa eta samurragoa, anakreontikoan batik bat adierazten zena.
-
1770etik 1790era bitartean
Ilustratuek atseginago zituzten gaiak agertu ziren: adiskidantza, elkartasuna, guztien ongia, eta abar.Alderdirik bereizgarrienetariko bat poesia filosofikoa eta erabilgarria zen, zeinek bertsoa ideia berriak atsegintasunez transmititzeko erabili nahi baitzuen. Hortaz, inprimategiari edo mediku- edo geografia-aurkikuntzei odak idatz zitezkeen.
Beste alderdi batek, askoz oparoagoa izan zenak, sentimenduetan sakondu zuen eta batez ere olerkari lagunei zuzentzen zitzaizkien bertsozko epistoletan islatu zen. - 1790etik 1820ra bitartean
Sentimenduzko tonua zorrotzagoa egin zen eta erretorika erromantikoa aurreratzen zituzten baliabide estilistikoez baliatzen zen. Oso nabaria poesia aberkoia edo zibila zen.
Juan Melendez Valdes
Melendez Valdes garaiko olerkaririk onena izan zen bere prestakuntza klasiko eta moderno bikainari esker, baita dohain liriko ezohiko batzuei esker ere.
Bere poesiak, aldi honen barruan egin ziren genero guztien erakusgarriak ziren. Berak zabaldu zuen oda anakreontikoa, hil arte praktikatzen jarraitu zuena.
Era berean, lehendabiziko Odas filosóficas y sagradas ondu zituen, nazioko agintariei edo lagunei eskainitako Elegías y Epístolasetan poesia ilustratu intimista garrantzitsuena nazioko agintariei edo lagunei eskainitako Elegías y Epístolasetan poesia ilustratu intimista garrantzitsuena dena. Aldi berean, erromantze deskriptibo eta historiko-legendarioaren, eta abesti aberkoiaren moda hasi zuen.
Hitz lauz Las bodas de Camacho el Rico komedia ondu zuen eta Discursos forensesen bilduma, oso interesgarria dena, bere ideia ilustratu aurrerakoiengatik.
Melendez Valdesen erretratua, Goyak egindako koadro baten kopia. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.
Tragedia neoklasikoa
Neoklasikoak beren tragedia sortzen saiatu ziren, herriarengana hurbiltzeko asmoz, gai nazionalaren gainekoa, baina beren ahaleginak ez zuten arrakastarik lortu. Tragedia neoklasiko nazionalen lanik nagusiena La Raquel izan zen, Vicente Garcia de la Huerta (1734-1787) idatziak. Gaztelako Alfonso VIII.aren eta Toledoko judu baten arteko maitasuna du gai.
Sainetea
Sainetea antzezlan labur barregarria da. Garaiko bizimodu eta ohiturak ditu ardatz eta horretan honako gaiak jorratzen dira: erdi-mailako klasearen jokamoldea (Las tertulias de Madrid), behe-auzoak (Las castañeras picadas, La cesta del barquillero) edo Madrilgo kaleko bizitza (El Retiro por la mañana, La Plaza Mayor). Ramon de la Cruz izan zen ordezkari nagusia (1731-1794). Bestalde, sainete satirikoa ere landu zuena.
Leandro Fernandez de Moratin
Nicolas Fernandez de Moratin (1737-1780) idazlearen semea. Madrilen jaio zen 1760an. Aitaren literatur giroan hazi zen intelektualki. Independentziaren gerraren ondoren Europan erbesteratu eta hirurteko liberala heltzearekin batera Bartzelonara itzuli zen. Baina urtebete geroago, izurrite bati ihesi joanez, Parisera egin zuen bidaia. Bertan hil zen 1828ko ekainean.
Alegilariak
Alegilarien olerkigintza dugu poesia didaktikaren muturreko erakusgarria, hala nola, Tomas de Iriarterena (1750-1791). Beronek Fábulas literariasen bilduma paratu zituen eta Felix Maria de Samaniegok (1745-1801) moral motatako beste bat idatzi zuen, alegilari klasiko eta frantsesak eredutzat hartuta.
Poesia anakreontikoa
Anakreontikoa maitasunezko poesia da, sentsuala, erotikoa eta sentibera, artzain samur maiteminduekin eta berrikuntza metriko ugarirekin. Izenburuak oso adierazgarriak dira: : "Los hoyitos", "El ricito", "El lunarcito". Hori zela-eta, poema mota hauei kritiko batzuek rococoa deitu izan diete (46. gaia ikusi).
Melendez Valdes
Juan Melendez Valdes
(1754-1817) Ribera del Fresnon (Badajoz) jaio
zen. Salamancan katedraduna izan zen eta hainbat
postu politikotan jardun zuen. Jovellanosen
adiskidea zela-eta, 1798an Godoyk deserriratu
zuen. Jose Bonaparteren Gobernuarekin lan egitea
erabaki zuen eta 1813an beste frantsestuekin
batera Frantziara ihes egin zuen. Montpellierren
hil zen.
