Eleberri errealista
- EXTRA: La gaviota
Espainiako Errealismoaren egoerak
Errealismoa atzerapen handi samarrez sartzen da. Errestaurazioaren lehenengo aldian (1874-1885) argitaratuko dira eleberri errealista gehienak. Hau burgesiaren sendotzearekin batera gertatzen da.
Nobela errealistak gizartearen bilakaera deskribatzen du era askotako ikuspegietatik:
- Idazle batzuek, Jose Maria Pereda esaterako, samintasunez oroitzen dute nekazaritza gizartea eta gizarte tradizionala, eta ez dira ideia modernoez fidatzen.
- Beste batzuek, Galdos (25. gaia ikusi)eta Clarin (25. gaia ikusi) esate baterako, Espainiaren sakoneko eraberritzea defendatzen dute eta alderdi tradizionalistak kritikatzen dituzte.
Eleberri askotan azaltzen da bi alderdi hauen arteko gatazka: landatarra denaren (batzuentzat, balore moral eta erlijiosoen gordetzaile, eta beste batzuentzat atzerapen eta sineskeria) eta hiritarra denaren arteko liskarrean, hain zuzen ere.
Espainiako errealismoak joera erregionalista nabarmena agertzen du. Idazleek hurbilenak zaizkien inguruneetan girotzen dituzte beren lanak.
Karlismoa izan zen XIX. mendeko gizarte banandua markatu zuen arazoetariko bat. Irudian, Abrazo de Vergara (San Telmo Udal Museoa, Donostia).
Fernan Caballero
Cecilia Böhl de Faber (Fernan Caballero) izango da erromantizismo osteko narratibaren egilerik adierazgarriena, kostunbrismo eta errealismoaren arteko trantsiziokoa.
La gaviota eleberriaren hitzaurrean Erromantizismoko irudimenetik aldendutako nobela defendatzen du eta errealitatearen behaketan oinarritutakoa. Baina bere uste katolikoak babesteko darabilen didaktismoak bere hasierako ikuspuntua geldiarazten du.
Egileak errealitateari buruzko zehaztasun borondatea kostunbrismo erromantikoarekin konbinatzen du, eta "koadro" bat egin nahi zuen herri espainiarraren ezaugarriekin, tipikotasun andaluziarrarekin identifikatzen direnak.
Cecilia Böhl de Faberren (Fernan Caballero) erretratua, La Ilustración Española y Americana aldizkarian (1875). LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.
Pedro Antonio de Alarcon
Alarconen nobelen artean El sombrero de tres picos (1874) nabarmentzen da. Eleberri honen atsegintasun eta trebetasunak ospetsu egin zuten. Egile honen beste nobela bat El escándalo (1875) da, moral katolikoa defendatu nahi du, eta El niño de la bola (1880) ere interesgarria da.
Bere ipuinak bereziki oso baliotsuak dira. Bertan, bere tesi moralistez ahaztuz, Alarconek bere narrazio dohain nagusiak erakusten ditu.
Juan Valera
Valera beti agertu zen estetizismoaren aldekoa, hau da, errealitatearen nolabaiteko idealizazioaren aldekoa. Gainera, literaturaren asmo ideologikoari uko egiten dio.
Bere nobeletan berak duen bizitza ideala islatzen du, munduko atseginen neurrizko gozamenean eta maitasunaren defentsan oinarritua, mistizismoaren aurka.
Emakumezko pertsonaiak dira orokorrean protagonistak. Ia guztiek emakume mota berari erantzuten diote: ederrak, garbiak, harroak, azkarrak, ameslariak eta praktikoak aldi berean.
Bere estiloak hizkera jasoa du ezaugarri, dotorea eta fina. Umorea eta ironia gozotasunez erabiltzen ditu bere digresioetan. Hauetan azaltzen ditu bere ikuspegiak.
Bere argumentuek ez dute intriga handirik, baizik eta motibazioen eta pertsonaien sentimenduen analisian gelditzen da.Pepita Jimenez Nobelak gatazka bikoitza azaltzen du: amodio grina erlijio bokazioari kontrajarrita eta aita eta semearen arteko lehia. Bi gatazka hauek dramatismorik gabe konponduko dira maitasunaren alde.
Interesgarria da bereziki protagonistaren zalantzen analisi psikologikoa nobelaren lehenengo zatian, protagonistak bere osaba bati bidaltzen dizkion zenbait gutun. Nobelak idazteko modu honek berritasun bat sortu zuen narratiban.
Pepita Jimenezen irudi bat 1925eko edizio batean. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL. Valeraren beste nobela batzuk honako hauek dira: Las ilusiones del doctor Faustino (1875), El Comendador Mendoza (1877) eta Doña Luz (1879).
Jose Maria de Pereda
Peredaren narrazio lanak lau sailetan bana ditzakegu: Kantabriari buruzko koadro kostunbristak, tesi nobelak, gorteko nobelak eta eskualde nobelak.
Azken hauetan, bere ikuspegi ideologikoei uko egin gabe, Pereda bere tesi nobelen eskematismoa gainditzeko gai da. Multzo honetakoak dira El sabor de tierruca (1882), Sotileza (1884) eta Peñas arriba (1895).
Peredaren nobeletan paisaien eta Kantabriako ohituren deskribapena nabarmentzen da, baita pertsonaia herrikoien karakterizazioa ere.
Jose Maria de Pereda.
Testuinguru historikoa
1868 eta 1874 artean izaera demokratikoko prozesu iraultzailea gertatzen da. Isabel II.aren uzkailtzearekin hasten da, eta Amadeo I.aren erregealdi laburraren eta Lehenengo Errepublikaren ondoren, Borboiei koroa itzultzen dien Estatu kolpearekin bukatzen da. Alfonso XII.aren erregealdiarekin Errestaurazio izenarekin ezagutzen den politika egonkortasuneko aldi luzea hasten da.
Cecilia Böhl de Faber
(Fernan Caballero)
Nicolas Böhl de Faberren alaba zen, 1814an Cadizko prentsan
Erromantizismoa defendatu izan zuen intelektual alemaniarra.
1796an Suitzan jaio zen eta Alemanian hezi, bere gaztaroan
Espainiara joan zen, bertan ezkondu eta hiru alditan alargundu
zen. Bere egoera ekonomikoari aurre egiteko, nobelak eta
artikuluak argitaratzen hasi zen, arrakasta handia izan
zutenak.
