«« Itzuli
Eleberri errealista
La gaviota
La gaviota (1849) Fernan Caballeroren lan nagusia da. Bertan emakumezkoen adulterioa kritikatzen du. Toreatzaile batekin maiteminduta dagoen eta bere senarra abandonatzen duen emakume baten zorigaitzak kontatuz. Lan honen helburua ezkontzako betebeharretatik urruntzen diren emakumeak gaitzestea da.
Pedro Antonio de Alarcon
(1833-1891) Guadixen (Granada) jaio zen, porrot eginda
zegoen familia noble baten semea. Bere etxea utzi zuen
Madrilen kazetaritzan jarduteko. Buhameria eta politika
erradikalismoko denboraldi bat igaro zuen, monarkiaren
eta apaizen aurkakoa zen El látigo egunkaria zuzenduz.
1855ean duelu batean hiltzeko zorian egon zen. Gertaera
honek bere ideologia aldatu zuen eta kontserbadorismo
politikora eta bere fede katolikoa berreskuratzera eraman
zuen.
Juan Valera
(1824-1905) Cabran (Kordoba) jaio zen dirurik gabeko familia
aristokratiko batean. Kazetari lanetan aritu zen alderdi
moderatuarekin lotutako prentsan, El Contemporáneo
egunkaria bezala, bertan Becquerrekin (23.gaia
ikusi) topo egin zuen. Aurrerago diputatu izan zen
eta ondoren karrera diplomatikoan sartu zen, Espainian
ematen zituen denboraldiak kontsul edo enbaxadore legez
beste herrialde batzuetan emandakoekin tartekatuz.
Jose Maria de Pereda
(1833-1906) Polancon (Kantabria) jaio zen. Oso katolikoa
zen kapare familia bateko hogeita bat anai-arrebetatik
gazteena zen. Karrera militarra utzi zuen letretan jarduteko.
Cabuerniga barrutiko diputatu karlista izan zen, baina
Madrilera iristean karrera politikoak desengainatu egin
zuen eta bertan behera utzi zuen, baina ez bere pentsamendu
tradizionalista. 1897an Real Academian sartu zen.
