LITERATURA

Benito Pérez Galdós. Leopoldo Alas, Clarin

Espainiako Errealismoaren (24. gaia ikusi) momentu esanguratsu guztiek nahitaezko aipamena dute Benito Perez Galdosen obran. Azken hau egile nekaezina izan zen, bizitzaren eta historiaren behatzaile zorrotza eta Cervantesen nobela tradizioko hoberena bere garaiko azken berrikuntzekin elkartu zuen. Zorioneko elkarketa honetatik trinkotasun eta oparotasun apartako lana atera zen. Honen jatorri eta xedea bere garaiko gizartean izan zuen. Clarinen maisulana La Regenta (1885) da, Espainiako literaturako nobelarik garrantzitsuenetarikotzat jotzen dena.

Galdos

Bere nobela produkzioan narrazi -mota guztiak aurkitzen ditugu eta, hauetan, Galdos bere garaiko gizartearen koadro zabal bat sortzeko gai den XIX. mendeko espainiar idazle bakarra da.

Era berean, Galdos da Espainiako historia garaikidearen ikuspegi orokorra eta koherentea duen idazle bakarra. Hau Episodios nacionales nobelan idatzita agertzen da.

Los Episodios nacionales

XIX. mendean Espainiako historiaren berreraikitze zabala osatzen dute, Trafalgarreko batailatik hasita (1805) Errestaurazioaren hasiera arte (1875).

Los Episodiosek nobela historiko erromantikoaren ereduak (22. gaia ikusi) gainditzen ditu, Galdosek bi ikuspegiri eutsiz eraikitzen baititu bere lanak. Aipatutako ikuspegiak historikoa eta nobelakoa dira eta modu paraleloan doaz, sarritan elkarrekin erlazionatuz.

Lehenengo garaiko nobelak

1870 eta 1878 artean idatzita daude eta orokorrean garaiko Espainia zatitzen zuen ideologi liskarraz ari dira. Pertsonaiak bi bandotan bananduta daude: aurrerakoiak eta tradizionalistak. Galdos lehenengoekin bat dator eta bigarrenak kritikatu egiten ditu.

Espainiako lehendabiziko eleberri errealista den La Fontana de Oroz gain, garai honetakoak dira intolerantziako nobelak deiturikoak ere: Doña Perfecta (1876), Gloria (1877), La familia de León Roch (1878) eta Marianela (1878).

Nobela garaikideak

1881 eta 1889 artean idatzitako hogeita lau nobela dira, eta Espainiako gizartearen erretratu zabala osatzen dute. Klase erdikoei arreta berezia ematen die.

Hemen egileak teknika errealistak hobeto menderatzen dituela erakusten du eta, hortaz, inpartzialagoa da. Bere ideia aurrerakoiak utzi gabe, pertsonaiak modu sakonean deskribatzen ditu, beren kontraesanekin.

Benito Perez Galdos.

Aldi espiritualista

Bere azkeneko nobeletan, Galdosek gai moral eta espiritualengatiko jakingura gero eta handiagoa erakusten du. Nobela hauetan pertsonaien idealismoa areagotu egiten da eta errealitatearen deskribapenak garrantzia galtzen du.

Aldi honetakoak dira, beste batzuen artean, Nazarin (1895) eta Misericordia (1897).

Leopoldo Alas, Clarin

Clarinen lana literatur kritikako artikulu ugarik, nobela bik , antzerki lan batek eta ipuin liburu batzuek osatzen dute.

  • Nobelari buruz zituen ideiak adierazten zituen literatur kritikako artikuluek, laster bihurtu zuten estatu osoan zehar ezagun eta errespetatu.
  • Clarinen nobela produkzioa eskasa da: La Regenta (1885) eta Su único hijo (1890). Azken hau errealismotik aldendu egiten da mende bukaerako ideologia krisia bete-betean adierazteko.
  • Nahiz eta arrakasta handirik ez izan, Clarin, antzerki munduan ere sartzen saiatu zen langile giroko antzerki batekin: Teresa (1895).
  • Garrantzi berezia dute bere ipuin eta nobela laburrek. Hauen artean honako hauek nabarmentzen dira: Pipá, txorigaldu baten zorigaitzari buruzkoa; Doña Berta, neskazahar baten istorio poetikoa; eta, batez ere, Adiós, Cordera, Espainiako literaturako ipuinik onenetarikoa. Clarinen bereizgarria den joera satirikoa falta ez den arren, narrazio laburrean samurtasun, gupida eta elkartasunera irekiagoa azaltzen da.

Leopoldo Alas Clarin. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

La Regenta

Obra honetan bere konplexutasun osoan probintzia hiri bat deskribatzen da, Vetusta (izen honen atzean Oviedo gordetzen da), eta bertan Errestaurazioko gizarte espainiarra irudikatzen da.

Clarinek hiriko estamentu guztiak ironia kritiko baten eraginpean jartzen ditu. Estamentu hauek giro itogarria osatzen dute eta protagonista, Ana Ozores, hauen aurka dago. Berarenganako gizarte presioaren garrantziak nobela naturalismoaren teorietara (22. gaia ikusi).

La Regenta ekintza gutxiko nobela da, eta bertan garrantzi handia hartzen dute pertsonaien psikologiaren eta inguruen deskripzioek: katedrala, kasinoa, burgesiaren bilerak...

Clarinek ikuspuntu objektiboa, hotza, bere parte hartzeekin elkartzen du, bere iritzia eta, batez ere, ikuspegi ironiko zorrotz bat emanez.

Benito Pérez Galdós

Benito Perez Galdos
(1843-1920) Kanaria Handiko Las Palmasetan jaio zen. Hemeretzi urte zituenean Madrilera joan zen eta bere bizitza osoan bertan bizi izan zen. Diputatua izan zen, lehenengo alderdi liberalekoa eta ondoren errepublikazalekoa. Bere konpromiso politikoak idazle karrerari kalte egin zion; eta hortik bizi zen, hain zuzen ere. Bere bizitzako azken urteak gaixorik, itsu eta zailtasun ekonomiko handiekin igaro zituen.

 

Nobela garaikide nagusiak

Hauetan naturalismoaren eragin ahuldua ikusten da (26. gaia ikusi). Honako hauek dira: La desheredada (1881), El amigo manso (1882), El doctor Centeno (1882), Tormento (1884), La de Bringas (1884), Lo prohibido (1885), Fortunata y Jacinta (1887), Miau (1888) eta Torquemada en la hoguera (1889).

 

Fortunata y Jacinta

Bere maisulantzat jo izan da eta, mila orrialde baino gehiagotan zehar, maitasunezko intriga bat deskribatzen du. Egoera lar gatazkatsuak planteatzera ez da heltzen eta Galdosi Espainiako gizartearen ikuspegi zabala azaltzeko balio dio, zenbait sektore eta girotako adierazgarri diren bigarren mailako pertsonaia ugarirekin.

 

Galdosen antzerki lanak

Bukaerako aldian Galdosek antzerkian interes gero eta handiagoa jarri zuen. Hau susmatzen zen bere nobeletan elkarrizketek hartu zuten garrantziagatik.

Hortik dator bere antzerki lan gehienak bere nobelen moldaketak izatea, izenburu berari eutsiz: Realidad (1892), Doña Perfecta (1896), eta abar. Bere garaian ospetsuena Electra (1901) izan zen.

Zamoran jaio zen arren, Leopoldo Alasek (1852-1901) asturiartzat zuen bere burua. Madrilen irakasle krausistekin egin zuen topo eta kazetari lanetan aritu zen "Clarin" goitizena erabiliz. 1882an Oviedoko Unibertsitatean katedra bat lortu zuen, eta bertan aritu zen hil arte. 1885ean, La Regenta argitaratzeak zalaparta handia eragin zuen giro kontserbadoreetan, Oviedon batez ere.