Naturalismoa Espainian. Poesia errealista
Pardo Bazan
Emilia Pardo Bazan, naturalismo frantsesa zabaldu eta defendatu zuen lehena izan zen, La cuestión palpitante (1881) liburuan, baina bere oinarri teoriko zientifikoak arbuiatu zituen, doktrina katolikoaren aurkakoak baitziren.
Emilia Pardo Bazanen Erretratua. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.
Etapa naturalista
La tribuna (1882) teknika naturalista jarraituz idatzita dago. Politika gizarteko gaiari buruzko obra da, non protagonistak defendatzen dituen ideal errepublikanoak kritikatzen baitira.
Bere eleberri garrantzitsuena Los pazos de Ulloa (1886) da, hiriko pertsonai batzuk galiziar herrixkako beste ordezkariekin duten txokean oinarritua. Pertsonaiak ingurugiroaren bitartez zehaztuta agertzen dira.
Etapa espiritualista
Insolación eta Morriña, biak 1889koak, trantsizio eleberriak dira, non autoreak pertsonaien azterketa psikologikoa nabarmentzen baitu. Una cristiana eta La prueba (1890) naturalismo espiritualista bilatzea suposatzen dute.
Bere azken eleberriak, nabarmenki espiritualistak eta sinbolikoak dira: El tesoro de Gastón (1897), El saludo de las brujas (1898), La quimera (1905), La sirena negra (1909) eta Dulce sueño.
Naturalismoari dagokion deskribapen hiperrealistarekiko gustua, Los pazos de Ulloako atal honetan ikusten da, non erailketaren eszena jasotzen baita. Los pazos de Ulloaren jarraipena La madre Naturaleza (1887) da, zeinek determinismo naturalista nabartzen baitu.
Blasco Ibañez
Vicente Blasco Ibañezek ospe handia izan zuen bere garaian, neurri batean, bere nortasun eta bizitza abenturazaleagatik.
Blasko Ibañezen ekoizpen zabala hiru ziklo ezberdinetan sailka daiteke:
- Valentziar zikloa: 1894an hasi zen eta ziklorik garrantzitsuentzat hartzen da.
Osatzen duten obrek teknika naturalistako eleberriak dira, zeinek Valentziako eskualdeko giroen taldea hartzen baitute: hiria, itsasoa eta mendia, paisaien kolorezko deskribapen eta eskualdeko ohiturekin.
Horien artean, Arroz y tartana (1894) nabarmenduko genuke, Valentziako burgesia txikiari buruzko eleberria; Flor de Mayo (1895), Valentziako arrantzaleei buruzkoa; La barraca (1898), baratzean girotua eta Cañas y barro (1902), Albuferan kokatua.
- Ziklo politikoa: 1903 eta 1906 bitartean, Blasco Ibañezek joera antiklerikal eta errepublikanozko hainbat eleberri argitaratzen ditu: La catedral (1903), El intruso (1904), La bodega (1905) eta La honda (1906).
Literatur ikuspuntutik, ziklo honetako obrak oztopo dira, bere iritzi politikoen pisu handiegiarengatik.
- Amaierako zikloa: Ziklo honetako eleberririk garrantzitsuena, errealismoa gaindituta dagoen garaian, Los cuatro jinetes del Apocalipsis (1916) da, nazioarteko proiekzio handikoa, munduko gerraren aldekoak defendatzen dituelako.
La Barracako azala, bere jatorrian El Pueblo egunkarian argitaratutakoa, zein Blasco Ibañez berak zuzentzen baitzuen. Eleberrian, baratze valentziarreko nekazari pobreen arazoak aztertzen dira teknika naturalisten bitartez. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.
Garai errealistako poesia
Garai honetako poesia ekoizpenean, Becquer eta Rosalia de Castroren (23. gaia ikusi) ikuspegi subjektiboaz gain, bi joera nabarmentzen dira:
- Campoamorren (1817-1901) eszeptiko eta prosaikoa.
- Nuñez de Arceren (1834-1903) diskurtsibo eta erretorikoa.
- Gaur egun ia baloratzen ez bada ere, Campoamorren olerkiak bere garaian fama eta ospe izugarria izan zuen. Bere poesia liburu garrantzitsuenak hauek dira: Dolorosas (1846), Pequeños poemas (1873-1892) eta Humoradas (1886).
Bere estiloa prosaikoa, arrunta, ia lagunartekoa eta bere gaiak mentalitate eszeptikoan oinarritzen dira.
Ramon de Campoamor, J. Espalterrek egina (Madrileko Ateneoa).
Emilia Pardo Bazan
Emilia Pardo Bazan
(1851-1921) Coruñan jaio zen. Literaturari buruzko bere
lehen azterketak hamasei urterekin argitaratu zituen.
Europan zehar asko bidaiatu zuen eta Parisen hitzaldiak
eman zituen. Azalean kontraesanekoak ziren ideologia teknikak
konbinatu zituen; hori dela eta, kontserbadore eta progresisten
aldetik ez ulertua sentitu zen. Bere katolizismo sutsuak
eta bere karlismoarenganako begiruneek, ez zuten bere
espiritu tolerantea gelditu, gaur egungo ideia feministen
aitzindaria izanik. Ia literatura genero guztiak landu
bazituen ere, Pardo Bazanen obraren hoberena eleberriak
dira.
Naturalismoaren krisialdia
1887 inguruan, eredu naturalista krisian egoten hasten da. Espainian idazle errealista handien (24. eta 25. gaiak ikusi) azken eleberrietan aldaketa nabaritzen da, zein pertsonaien psikologian gehiago oinarritzen dira argumentuzko traman baino. Eredu berriak eleberrigile errusiarrak eta dramagile eskandinaviarrak dira.
Beste poesia korrontea
Komeni da kontuan izatea beste poesia korronte autonomoa, zeinek lehenengo kategorian ordezkaririk izan ez bazuen ere, Erromantizismoa eta modernismoa (28. gaia ikusi) lotzeko balio izan baitzuen. Kolorezko deskribapenak eta giro exotikoak gailentzen diren poesia da, entzutezko bertsogintza erabiliz. Joera honetakoak dira Manuel Reina, Ricardo Gil eta Salvador Rueda.
