«« Itzuli
XX. mendeko literaturarako sarrera
Pentsamenduaren korronte handiak
XX. mendeko mugimendu artistikoek hiru jarrera nagusi erakusten dituzte: tristura, ideologien porrotaren aurrean, nor bere baitan biltzea eta sozializazioa. Jarrera hauek gorputza hartzen dute pentsamenduaren hiru korronte nagusietan.
IrrazionalismoaXX. mendeko europar ideologiazko mugimendua da. Erromantizismo alemaniarrean inspiratzen da, zeinek banakakotasuna eta "ni"aren irudia unibertsoarekin egonkortasunik gabeko orekan goresten baitu, eta idealismoarenganako erreakzioa da. Sören Kierkegaard (1813-1855) eta Friedrich Nietzscheren (1820-1900) irudiek garrantzi berezia dute.
Psikoanalisia
Psikoanalisia, Sigmund Freudek egindako metodo
terapeutikotik abiatzen da (1856-1939). Gaixoaren iraganeko
elementu gatazkatsuak berreskuratu eta ustiatu nahi
dira (eta beranduago artistarena), zein errepresio prozesua
dela eta nahi gabe ahaztuta baitaude. Ekintza batzuk,
adibidez ametsak edo espresio artistikoak, subkontzienteko
elementu hauen azalera suposatzen dute.
Karl Marxek (1818-1883) eta Freidrich Engelsek (1820-1895) eginiko teoria zientifiko filosofikoa da, zeinen motorra klaseen arteko borroka baita. Horrela, gizarte kapitalismoaren lan banaketak ekoizpen bitartekoen edukitzaile eta langileen arteko ezberdintasunak sortzen ditu. Beraz, iraultza eta proletalgoaren diktadura inposatzen da, edukitzaile eta langileak klase berekoak izateko.
