«« Itzuli
98ko belaunaldia (II). Saiakera eta nobela
Biografia laburrak
Miguel de Unamuno (1864 -1936). Madrilen Filosofia eta Letrak ikasi ondoren, Grekoko Katedra lortu zuen Salamancako Unibertsitatean (1891). Unibertsitate horren errektore izan zen 1901etik 1924ra arte. Arrazoi politikoak zirela eta, erbesteratuta egon zen Fuerteventura irlan. Primo de Riveraren diktadura erori ondoren, 1930ean (28. gaia ikusi) eta (30. gaiak ikusi) kargu bera hartu zuen eta Herri Hezkuntzako Kontseilu Nazionalaren presidente izendatu zuten (Liburutegi Nazionala, Madril).
Pio Barojak (1872-1956) medikuntza ikasi zuen, baina laster bere izebak Madrilen zuen okindegian lan egin nahiago izan zuen. Hor zegoela, egunkarietan idatzi eta politikan parte hartu zuen. 1934an Real Academiako kide aukeratu zuten. Gerra zibilean Francoren aldeko armadak atxilotu zuen eta gero, Frantziara erbesteratu zen. Alemaniarrek okupatu ondoren, Espainiara itzuli zen.
José Martínez Ruiz, Azorín (1873-1967). Hainbat egunkaritan lan egin zuen, artikuluak eta saioak argitaratuz. Real Academiako kide izan zen 1924tik eta Francoren erregimenarekin bat egin zuen, gerra amaitu zenean.
