98ko belaunaldia (III). Antzerkia eta poesia
Valle-Inclan
Antzerkia
Valle-Inclanen antzerki lanak bost denboralditan banatu ohi dira:
- Ziklo modernista, Ruben Darioren estetikan oinarritutakoa (28. gaia ikusi): El marqués de Bradomín (1906) eta El yermo de las almas (1908).
- Ziklo mitikoa, bere jaioterria den Galizia abiapuntutzat hartuta sortutakoa. Ziklo honetan, pertsonaiak mugitzen dituen indarra gaiztakeria da: Comedias bárbaras trilogia eta Divinas palabras.
- Fartsaren zikloa, sentimental eta groteskoaren arteko aldea aurkezten duena: Tablado de marionetas para educación de príncipes (1909, 1912, 1920) izeneko obra multzoa.
- Esperpentoen zikloa: Luces de bohemia (1920 eta 1924) eta Martes de carnaval (1930) liburukia.
- Amaierako zikloa. Horretan Valle-Inclanek muturrera eraman zituen aurreko proposamen dramatikoak. Obrak oinarrizko hiru gairi buruzkoak dira, hain zuzen, zekenkeria, lizunkeria eta heriotzari buruzkoak: Retablo de la avaricia, la lujuria y la muerte (1927).
Esperpentoa
Mundua ikusteko modu bat da, errealitatea deformatu eta desitxuratzen duena, horren atzean dagoen benetako irudia aurkezteko asmoz. Horretarako, Valle-Inclanek parodia erabili, objektuak eta animaliak gizatiartu, eta gizakiak aberetu edo gauza bihurtzen ditu. Modu horretan aurkeztuta, pertsonaiek ez dute gizatasunik eta txotxongilo edo panpina gisa agertzen dira.
Max Estrella eta don Latino, Lluis Pascualek zuzendutako Luces de bohemia obraren antzezpen batean.
Narratiba
Valle-Inclanen ekoizpen narratiboa estetika modernistaren barruan hasi zen. Aldi horretan aipagarriak dira bere Sonatas (lau dira, sonata bat urte-sasoi bakoitzerako), Bradomíngo markesaren maitasun-kontuak kontatzen dituztenak, markesa andrekoi "itsusia, katolikoa eta sentimentala" zelarik.
Hurrengo nobelek gai historikoa zuten: La guerra carlista (1908-09), Galizia landatar superstiziosoan girotuta, eta El ruedo ibérico (1926-36), Isabel II.aren Espainiaren karikatura.
Tirano Banderas izeneko obrak Hego Amerikako diktadore baten eta inguratzen duen gizartearen jausialdia kontatzen du.Antonio Machado
Antonio Machado XX. mendeko Espainiako poeta nagusienetako bat dela esan daiteke, 98ko belaunaldiko idazle enblematikoenetako bat ere dela. Bere lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira:
Soledades, galerías y otros poemasLiburu honek (1907) zirrara eta sentimenduez betetako poesia aldarrikatzen du, izandako esperientzia irudimen sortzailearen gainetik dagoela. Bertan, maitasunik gabe galdutako gaztetasunaren sentimendu malenkoniatsua gogoratzen da.
Machadoren modernismoa erritmoan, erriman eta herentzia sinbolistan agertzen da: ametsa, arratsaldea, ilunabarra, iturria, ura eta abar.
Antonio Machado, Alfonsok egindako argazki batean.LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.
Machadok aurreko ildo intimista baztertu eta Gaztela eta Andaluziako geografian barneratzen da. Liburu horretan, tresna eta gaien aukera zabala jorratu zuen.
- Soriako paisaia: Machadok antzinako Espainia epiko eta ospetsuaren, eta bere garaiko Espainiaren arteko bereizketa egin zuen. Izan ere, azkenak aspaldiko xarma galduta zuen.
Unamuno edo Azorinek bezala, paisaia erabili zuen Espainiako arima aurkitzeko baliabide gisa.
- Machado, Baezatik, Soriako paisaiaz gogoratzen da nostalgia handiz, distantzia eta Leonorren oroitzapenagatik hau goraipatuz.
Ziklo horretan Espainia ezjakin, immobilista eta tradizionalaren aurkako kritika soziala agertzen da.
- Proverbios y cantares: gizaki eta munduaren enigmei buruzko gogoeta laburrak dira. Filosofikoa eta herrikoia batu egiten dira horietan.
- Elogios: atal hori literato eta pentsalariei omenaldia emateko idatzitako hamalau poema autonomoez osatuta dago.
San Saturioko ermita Duero ibaiaren ertzean (Soria). Gaztelako paisaiak eta pertsonek sakonki markatu zuten Antonio Machado.
Ramón María del Valle y Peña
Ramon Maria del Valle y Peña (1866-1936) Mexikora joan zen 1892an kazetari lan egiteko eta armadan sartu zen, aurrera egin ahal izateko. Madrilen bohemiar giroetan ibili zen eta ezkerreko besoa galdu zuen borroka batean. Primo de Riveraren aurkako protestetan parte hartu zuen eta 1931n Espainiako Akademiako zuzendari izendatu zuten Erroman.
Antonio Machado (1875- 1939)
Hezkuntzako Erakunde Librean ikasi zuen. Frantseseko katedra lortu zuen Soriako Institutuan eta hor Leonor ezagutu zuen, neskak hamasei urte besterik ez zuela. Berarekin 1909an ezkondu zen. Hiru urte beranduago Leonor hil zen eta Machado Baezara joan zen bizitzera. Gaztelara itzuli eta 1928an Pilar Valderramarekin («Guiomar») maitemindu zen. Gerra Zibila amaitu zenean, erbesteratu behar izan zen.
Machado anaien antzerkia
Antonio Machadok zazpi obra dramatiko idatzi zituen bere anaia Manuelen laguntzaz. Machado anaien antzerkia, Espainiako agertokia menderatzen zuen estetika tradizionalaren barruan kokatuta zegoen eta arrakasta handia izan zuen.
Machadoren gogoetak
Machadok aurreko testuetako batzuetan adierazitako kezka filosofikoak eta estetikoak «De un cancionero apócrifo» (Nuevas canciones) eta Juan de Mairena (1936) obretan bildu ziren. Hor Machadok bi pertsonaia sortu zuen, Abel Martin eta Juan de Mairena, hain zuzen ere. Horiek biek beren ikuspuntua adierazten zuten, izakia eta errealitatea bezain transzendentalak ziren gaiei eta poesia eta filosofiaren arteko erlazioei buruz.
Mende hasierako antzerkia
- Komedia burgesak klase sozial zehatz horren bizioak eta bertuteak islatzen zituen. Nortasunek, grinek eta gatazkek garrantzi gutxi zeukaten.
- Antzerki komikoa, hiru aldaera zituena:
- Antzerki kostunbrista, sainetearen ildoari jarraitu ziona (20. gaia ikusi).
- Astrakana, ezaugarriak egoeren zentzugabekeria eta txiste erraza direla.
- Komedia groteskoa.
- Antzerki poetikoa, errealismoaren aurkako jarrera gisa, oro har historikoa eta bertsoz idatzita dagoena.
- Forma berritzaileak, gutxienen taldeena, Valle-Inclan eta Garcia Lorcak sortutakoak (37. gaia ikusi).
