LITERATURA

Novecentismoa (I). Saiakera

1910 urtearen inguruan belaunaldi berri bat azaltzen da, aurrekoa baino zientifiko eta sistematikoagoa: novencentismoa. Mugimendu honek, hogeigarren hamarkadan ospe handiagoa lortzen du eta gainbehera hasten da 1930 urtearen inguruan. Novencentismoan intelektualak, pentsalariak eta filosofoak inskribatzen dira, zeinek entsegua ideologi zabalkundearen tresna garrantzitsuenean bilakatzen baitute.

Ezaugarriak

  • Hezkuntza intelektual sendoa eta bere proposamenen sistematizatzea.
  • Europartzea, espainiar tradizionalismoarekin alderatzen badugu.
  • Intelektualismoa sentimentalismoaren aurrean.
  • Arte garbia, zeinen helburu bakarra gozamen estetikoa baita.
  • Formarekiko kezka.
  • Klasizismoa: greziar eta latindar ereduen lasaitasuna berriz inposatzen da.
  • Bizitza aktibora eta ofizialera berriz etortzea, lurraldearen eraldaketan boterearen baliabideak aprobetxatzeko.

Eugenio d'Ors

Arte kritikari, filosofo eta genero zehatz batean artikulugile izan zen: glosa, Europako eta Espainiako berrikuntza kultural eta politikoei buruzko artikulu labur eta irudimenezkoa.

Novecentismo hitza sartu zuen eta Katalunian korronte artistiko literario berriaren bultzatzaile garrantzitsuena izan zen. Ortegarekin batera, berriztapen intelektualaren partaidea izan zen.

Amiel en Vic hemeretzigarren mendeko bere glosa, estetikaren aurkako manifestu bilakatu zen. Bertan sorkuntza zehatz eta arte fintasunaren klasizismorako itzulera defendatzen zen.

España aldizkariaren ale bateko azala (1917-VIII-9). Nobenzentistek aldizkari hau eta Revista de Occidente erabiltzen dituzte, Ortega y Gassetek sortuak, artisau eta intelektual zabalgune bezala.LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Manuel Azaña

Politikari eta idazle espainiarrak (1880-1940), Zuzenbidea ikasi zuen Zaragozan, Madrilen eta Parisen. Lehen Mundu Gerratean berriemaile izan zen Frantzian eta Italian. La Pluma aldizkari literarioa eta Espainiako astekari politikaria zuzendu zituen. Acción Republicana alderdia sortu zuen. 1931tik 1933ra Gobernuko lehendakaria izan zen eta Bigarren Errepublikako lehendakaria izan zen 1936tik eta Guda Zibilean.

Idazle garbia, zolia da, kritika hotz eta eztabaida intelektualari emana, maiz ironikoa eta mesprezatzailea.

Juan Valerari buruzko (24.gaia ikusi) bere ikasketak eta bere entsegu kritikoak nabarmentzen dira. Antzerki lan baten egilea, La Corona; itzultzailea (La Biblia en España); entsegugilea (Los gitanos en España, Plumas y palabras) eta hizlaria ere izan zen.

Ortega y Gasset

Jose Ortega y Gasset novecentismo garaiko gailurreko irudia da filosofo, kazetari eta entsegugile bezala egindako lanagatik eta baita europar arte berrienganako bere interesagatik ere.

Bere lanik garrantzitsuenak: Meditaciones de don Quijote (1914), España invertebrada (1921), El tema de nuestro tiempo (1923), Ideas sobre la novela (1924), La deshumanizacion del arte (1925), La rebelión de las masas (1930) eta Estudios sobre el amor (1939) dira.

La deshumanización del arte bere lan garrantzitsuena da, 27ko belaunaldiko poetek bere egitarau bihurtu eta burutzen saiatu baitziren.

Ortegarentzat, abangoardia arte berriak hurrengo ezaugarriak ditu:

  • Originaltasun asmoa, sentimentalismoaren ezabapenarekin, abantaila teknologikoak goraipatzea, etab.
  • Hertsitasuna, zeinek abangoardia gutxiengo baten arte bilakatzen baitu.
  • Autosufizienzia: arteak garrantzirik gabekoa eta independentea izan behar du.
  • Errealismo aurkakoa eta erromantizismo aurkakoa, gizatasunarekin edonolako harremanak ekidinez.
  • Adierazpide erak: bat-batekotasuna eta metafora.

Jose Ortega y Gasset, Alfonsok ateratako argazkia (1932). LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Beste autoreak

Americo Castro: (Cantagallo, Brasil,1885-Lloret de Mar,1972) letretan lizentziatu zen eta Madrilgo Unibertsitatean Gaztelar hizkuntzako katedra bete zuen. Berlinen, Bigarren Errepublikako enbaxadorea izan zen eta Argentina eta Estatu Batuetara errefuxiatu zen, non irakaslea izan baitzen.

Vida de lope de Vega(1919), Santa Teresa de Jesús y otros ensayos (1929) eta El pensamiento de Cervantes (1925) lanen egilea da. Gramatika historiko, literatur kritika eta historiari buruzko entsegu ugari ere idatzi zituen.

Gregorio Marañon. Madrilgo Medikuntza Fakultateko katedraduna, Gregorio Marañon (Madril,1887-1960), akademia batzuetako kidea izan zen, hala nola, Medikuntzakoa, Historiakoa eta Real Academia Españolakoa.

Bere entseguek nazioarteko ospe handiaz gozatu zuten. Bere lan zientifikoaz gain, bere ekoizpenean ondorengoak nabarmentzen dira: Don Juan. Ensayos sobre el origen de su leyenda (1940) eta Estudio biológico sobre Enrique IV y su época (1942).

Kontzeptua

Novecentismoa mugimendu artistiko literarioa da, pentsalari talde batek bultzatutakoa non inteligentzia, laneko diziplina eta perfekzio artistikoa goraipatzen baitira.

Ikuspegi artistikotik begiratuz gero, intelektualismoa eta arte lanaren gizatasuna kentzea goraipatzen ditu, zeinek Espainian abangoardiak sartu eta sendotzea lagunduko baitute.

Eugenio d’Ors

(1881-1954) Bartzelonan jaio zen. Zuzenbidea eta Filosofia eta Letratan doktoratu zen eta gero Frantzian eta Alemanian ikasi zuen. Erakunde Publikoko zuzendari eta Kataluniar Estudioetako institutuko idazkari karguak bete zituen. La veu de Catalunya, El Debate, ABC eta La Vanguardia egunkarietan idatzi zuen. Vilanoya i la Geltrun (Bartzelona) hil zen.

 

Salvador de Madariaga

(1886-1978), injeniaritza ikasi zuen, eta lanbide hau bete zuen denboraldi batean. Justiziako eta instrukzio publikoko ministroa izan zen 1934an, eta enbaxadore Washingtonen eta Parisen. 1936an Ingalaterran instalatu zen eta Oxford-en irakaslea izan zen. Londreseko Times egunkarian kazetari gisa parte hartu zuen, eta poeta bezala liburu batzuk argitaratu zituen. Entsegu anitz, ikasketa literario eta biografiak ere idatzi zituen.

 

Claudio Sanchez-Albornoz

(1893-1984). Historiako akademikoa eta katedraduna, 1931an diputatua izan zen eta 1933an ministroa, Espainiako enbaxadore Portugalen eta Bigarren Errepublikako lehendakaria erbestean. Bere bizitzaren zehar, ikasketa eta ikerkuntza ugari egin zituen. Cuadernos de Historia de España (1944) sortu zuen. Bere lanen artean, garrantzi handia dute: España, un enigma histórico (1957) eta Estudios visigodos (1971).

 

José Ortega y Gasset (1883-1955

Filosofia eta Letretan doktoratu zen, Alemaniako unibertsitate batzutan ikasi zuen eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean metafisikako katedraduna izan zen. 1916an Politika eta Moral Zientziatako akademikoa izendatu zuten. 1936tik aurrera, Frantzia, Holanda, Argentina eta Portugalen bizi izan zen. 1945an Espainiara itzuli zen eta Giza Zientzietako institutua sortu zuen.