27ko belaunaldia (I).
27ko kideak
27ko kide ziurren artean Pedro Salinas, Jorge Guillen, Vicente Aleixandre, Luis Cernuda, Gerardo Diego (36. gaia ikusi), Federico Garcia Lorca eta Rafael Alberti (37. gaia ikusi) aipatu izaten dira.
Zerrenda honi hainbat izen gehiago erantsi izaten dira: Damaso Alonso, Juan Jose Domenchina, Emilio Prados, Manuel Altolaguirre eta Miguel Hernandez (37. gaia ikusi).
Damaso Alonso
Bere ekarpen garrantzitsuena Gongoraren irudia baloratzea da eta 27 autore gazteei erakusten dieten bere obraren eduki mitologiko eta estetikoa.
Autore bezala, 27ko estetikan bere lehenengo etapako obrak soilik agertzen dira, Juan Ramon eta Antonio Machadoren eraginarekin. Bere bigarren etapan, Hijos de la ira (1944) nabarmentzen da, berrogei eta berrogeita hamar hamarkadetako (40. gaia ikusi).
Manuel Altolaguirre
Malagan jaio zen 1905ean. Kausa errepublikanoarekin bat egin zuen eta, gerra amaitzean, Kuba eta Mexikora atzerriratu zen. Espainiara eginiko bere bidaietako batean, Burgosen hil zen 1959an.
Ziur aski 27ko belaunaldiko poetarik espiritual eta intimistena da. Bere konposiziotan San Juan de la Cruz (11. gaia ikusi), Garcilaso (10. gaia ikusi), Juan Ramon eta Salinasen aztarna ikus daiteke.
27ko belaunaldiko kideek, beste zenbait intelektualekin batera, ekintza komun ugaritan hartu zuten parte. Argazkiak, Sevillako Ateneoan 1927an ospaturiko Gongorari eginiko omenaldira joan ziren lagun batzuk erakusten ditu: Rafael Alberti, Federico García Lorca, Juan Chabás, Mauricio Bacarisse, José María Platero, Manuel Blasco Garzón, Jorge Guillén, José Bergamín, Dámaso Alonso eta Gerardo Diego
Etapak
Faktore historikoek eta europar eraginek taldearen garapenean bi etapa ezberdintzen dituzte:
- 1922-1928: Etapa hau, poesia hutsa eta Juan Ramon Jimenezenganako miresteagatik markatuta dago.
- Sentimentalismoa ezabatzea eta inteligentzia goraipatzea.
- Edertasuna erabat bilatzea.
- Zorroztasuna egituratze poetikoan eta hizkuntzaren garbiketa.
- Poema motxak egiteko joera.
- 1928-1936: taldearen elkartasuna hausten hasten da. Bere kideetako batzuk, Guillen eta Salinas adibidez, Juan Ramonen poesia hutsari fidelak irauten dute, Gerardo Diego, Vicente Aleixandre, Rafael Alberti, Luis Cernuda eta Garcia Lorcak abangoardien bitartez espresio era berriak bilatzen dituzten bitartean.
Bigarren etapa honetan, surrealismoaren eragina nagusitzen da, ñabardurekin. Surrealismotik hezigaiztasuna, erlijioaren aurkakotasuna, irudimenezko askatasuna eta ametsen mundua onartzen dituzte, baina idazkera automatikoa arbuiatzen dute.
Gerra Zibilak (1936-1939) 27ko belaunaldiaren amaiera suposatzen du. Bere kideetako gehienek atzerriratu egin behar dute: Salinas, Guillen, Cernuda, Alberti etab. Beste batzuk, Gerardo Diego, Aleixandre eta Damaso Alonso bezalakoak, Espainian geratzen dira eta beste batzuk erregimen frankistaren biktimak dira: Garcia Lorca eta Miguel Hernandez.
Aldizkari literarioek, 27ko belaunaldiko ekoizpen poetikoaren zabaltzean paper oso garrantzitsua bete zuten. Irudian, Litoraleko azala, momentuko aldizkaririk nabarmenetakoa.
Ezaugarriak
- Ereduak: Juan Ramon, modernismoa gainditu eta bere "poesia hutsa" rekin, benetako berrikuntza bultzatzeko gai den espainiar poeta garaikide bakar bezala azaltzen da.
- Ortega y Gasset, bere modernotasun eta Europartzearekin, aurreko belaunaldiarekiko ideologia aldaketa markatzen duen irakasle bezala azaltzen da.
- Hizkuntza komuna: belaunaldi honek komunak dituen espresio ezaugarriak hauek dira:
- Hizkuntzaren garrantzia eta metafora lantzea. Hortik dator Gongora mirestea, zein hizkuntzaren erabilerari dagokionez autore originaletako bat bezala hartzen baita.
- Faktore estetikoenganako begirunea: poesia berari fidela izan behar da eta ez da gizarte, moral edo ideologia arazoak transmititzeko bitarteko bilakatu behar.
Damaso Alonso
(1898-1990). Valentzia eta Madrileko unibertsitateetako Hizkuntza eta Literaturako katedra lortu zuen, europar eta amerikar unibertsitate ezberdinetan ikastaro ugari eman ondoren. Espainiar Real Academiako kidea 1945etik, bere zuzendaria izan zen 1968 eta 1982 artean. Bere jarduera poetikoaz gainera, kritika eta filologia lan handia garatu zuen.
Juan Jose Domenchina
(1898-1959). Bizitza politikoan aktiboki parte hartu zuen eta 1939an atzerriratu behar izan zuen. Bere lehen liburutan, Espainian idatzitakoak, Juan Ramon eta Guillénen eragina ikusten da. Atzerriratzearen ondoren, bere poemek dramatismo handia hartzen dute: erbesteratzea, tristura, erlijioa eta giza drama gai erabilgarri bilakatzen dira.
Emilio Prados
(1899-1962) Malagan jaio zen. Gerran zehar bando erreplubikano alde egon zen eta hau bukatzean, Mexikora atzerriratu behar izan zuen.
Bere lehenengo poema liburuak neopopulismo andaluzean agertzen dira, hurrengoek surrealismoari dagokien bitartean. Gerrak, poema sozial eta borrokalariak egitera darama. Prados-k, ezagutu gabe geratu diren poema liburu ugari idatzi zituen.
Tradizioa eta abangoardia.
27ko idazleak askotan abangoardiazko mugimenduen protagonistak dira: bertso librea erabiltzen dute eta metafora poemaren oinarrizko elementutzat daukate.Baina, horrekin batera, literatur tradizioarekin lotzen dira eta poesia herrikoia, Gongora bezalako autore klasikoak eta Juan Ramón Jiménez bezalako lanean ari ziren poeta zehatzak eredutzat hartzen dituzte.
Ikasleen egoitza
Belaunaldi bezala 27ko biltzeko gunea, ziur aski Madrileko Ikasleen Egoitza izan zen, Irakaskuntzako Erakunde Libreak sorturikoa. Han aurkitzen dira Lorca, Salinas, Guillen eta Alberti, zein egoitzan ez zegoen arren hitzaldi eta bileretara joaten baitzen.
Egoitzan, diziplina ezberdinetako ikasleek elkar bizitza egiten zuten; hauetariko batzuk fama unibertsala lortu zuten, adibidez, Luis Buñuel eta Salvador Dalik.