27ko belaunaldia (II). Poesia hutsa eta abangoardiak
- EXTRA: Garai hartako izen nagusiak
Pedro Salinas
Salinas beti hartu izan da maitasunaren poetatzat. Bere estiloa, formalki arrunta da (bertso laburrak, errimarik gabekoak eta adjektibo gutxirekin), baina eguneroko hizkuntzarekin batera, metafora harrigarriak nabarmentzen dira. Salinasen lan poetikoa hiru alditan banatu izaten da:
Hasierako aldia (1923-1931)
Juan Ramon Jimenezen poesia hutsaren eraginagatik markatuta dago. Eragin futuristaren bat ere agertzen da, idazmakina ala bonbillari dedikaturiko poemekin.
Osotasuneko aldia (1933-1939)
La voz a ti debida (1933), Razón de amor (1936) eta Largo lamento (1939) maitasun trilogiak eratzen du. Bertan, Salinas maitasunaren poeta bezala agertzen da, bi izaki anonimoen "zu eta ni" arteko maitasun errealarena, zeinek existentziari zentzua ematen baitio.
Atzerriko aldia (1940-1951)
Gerraren ondoren, Salinasek dramatismo handiagoko poesia existentziala garatzen du, gogoeta moraletik gizakien destinoari buruzko kezkaraino doazen gaietan oinarriturikoa.
Jorge Guillen
Guillenen obrak poesia hutsa, biluzia, oinarrizkoaren izena merezi du: poetak anekdotiko ororen abstrakzioa egiten du, mamira iristeko, eta hori lortzeko aditzak ezabatu eta izenak artikulurik gabe idazteko joera dauka.
Hogeita hamabost urterekin bere lehen liburua argitaratzen du, Cántico (1923), zein edizio ezberdinetan zabalduko da: Honen ondoren Clamor eta Homenaje datoz, baina bere obra osoa Aire nuestron (1968) bilduta azaltzen da.
CánticoObra honetan existitzeagatik gozamena, kosmosaren armonia, argitasuna, izakiaren gailentasuna eta askotan maitalea eta paisaia nahasten diren unibertso perfektuan poeta integratzera.
ClamorGuillnek denboraren kontzientzia hartzen du eta historiako elementu ezkorrak sartzen ditu. Hala ere, ez da atsekabezko liburua ala ezkorra. Beregan bizitzeko gogoa eta zorigaitza gainditzeko gogoa nabarmentzen dira.
HomenajeBere izenburuak dioen eran, Guillenek arte eta zientzietako munduko pertsona adituak goraipatzen ditu.
Gerardo Diego
Bere lan poetikoa bi ibilbide jarraitzen ditu, bere ekoizpenaren zehar aldi berekoak direnak:
- Tradiziozko poesia: tradiziozko eta klasizistak diren poemak ditu beregan, non maiz erromantzea, hamarrekoa eta sonetoa, gai ugarirekin erabiltzen baititu: paisaia, erlijioa, musika, etab. joera honetakoak dira beste obren artean: Iniciales (1918), Soria (1923) eta Alondra de verdad (1941).
- Abangoardiazko poesia: arte berriarekiko bere joerak, ultraismo eta kreazionismoan hastera darama. Diegok poesia irudi txundigarriez beteriko garrantzi handirik gabeko jolas bezala garatzen du. Bere ondorengo obrak oso kreazionistak dira: Limbo (1919-1921), Imagen (1922), Manual de espumas(1924) eta Fabula de Equis y Zeda (1932).
Gerardo Diego (1967). Ricardo Benardok dedikaturiko erretratua, 1930.
Vicente Aleixandre
Bere obrak, ezagutzaren garrantzizko ikerkuntzari dagokio hasieratik. Aleixandreren ibilbide poetikoa hiru alditan banatu izaten da:
- Poesia hutsa: Juan Ramon, Salinas eta Guillenen eragina antzematen da. Lehen aldi hau, hermetismoak, garbiketa lexiko eta estilistikoak, metro laburrak, asonantziak eta natura marko poetiko bezala, bereizten dute. Hemen kokatuko genuke Ámbito (1924-1927) bere obra.
- Poesia surrealista: Surrealismoarekin atxikitzeak, espresioan eta material poetikoen aukeratzean askatasun handiagoa suposatzen du, nahiz eta Aleixandrek surrealismotik hainbat teknika baino ez zituen hartu. Bere poema surrealista guztiak Poesia superrealista (1971) obran bilduta daude.
- Poesia antropozentrikoa: bertan, gizakia unibertso poetikoaren gune bilakatzen da, natura eta kosmosaren ordez. Antropozentrismo hau Historia del corazón (1954) eta En un vasto dominio (1962) bere obretan ikus daiteke.
Luis Cernuda
Bere poesia guztia La realidad y el deseo (1936-1964) bolumenean bilduta agertzen da, non autoreak bizitzarekiko desengainua, sentimendua, tristura, ezkortasuna nahiz errealitatea eta desioaren arteko aurkakotasuna (hein batean, gizarte zapaltzaile batean bera homosexuala izateagatik) elkartzen ditu.
Gai nagusiak bakardadea eta maitasuna dira, zein plazera eta minaren elkartzea bezala azaltzen baitira.
Luis Cernuda, 1930ean.
