LITERATURA

«« Itzuli

27ko belaunaldia (II). Poesia hutsa eta abangoardiak

Garai hartako izen nagusiak

Pedro Salinas

(1891-1951) Zuzenbidean lizentziatu zen eta Filosofia eta Letretan doktoratu zen. Gaztelerako irakurlea izan zen Sorbonako unibertsitatean (Paris) (1891-1917). Ondoren, Sevilla eta Cambridgeko unibertsitateetan irakaslea izan zen. 1936an bere egoitza Estatu Batuetan finkatu zuen. Hainbat eleberri eta antzerki obrez gainera, literaturari buruzko hainbat entsegu idatzi zituen.

Jorge Guillen

(1893-1984). Bere gaztaroan zehar, europar hainbat herrialdeen zehar bidaiatu zuen. Murtzia eta Oxford-eko unibertsitateetan literatura irakatsi zuen. Espainiara itzuli zen 1931an, Gerra Zibila (1936) hastean; atzerriratzea erabaki zuen, baina atxilotua izan zen. Zazpi urte beranduago, lurraldetik ateratzeko dokumentazioa lortu zuen eta bere egoitza Estatu Batuetan finkatu zuen. Francoren heriotzaren ondoren (1975), Espainiara itzuli zen.

Gerardo Diego

(1896-1987). Filosofia eta Letrak ikasi zuen Deustu, Salamanka eta Madrilen. Institutuko katedratikoa izan zen hiri ezberdinetan. Frantzia, Hispanoamerika eta Filipinasera bidai ugari egin zituen eta 1925ean, Literaturako sari Nazionala eman zitzaion. 1948an RAEko kide izendatu zen eta 1979an Cervantes saria lortu zuen.

Vicente Aleixandre

(1898-1984), haurtzaroa Malagan pasa zuen, hamahiru urterekin Madrilera lekualdatu zen. Zuzenbide eta Merkataritzan lizentziatu zen eta merkataritza zuzenbidezko irakasle bezala lan egin zuen 1925ean, eta literaturari bete betean dedikatzen hasi zen. 1933ko Literaturako sari Nazionala lortu zuen. 1944an RAEko kide izendatu zuten. 1977an Literaturako Nobel saria eman zitzaion.

Luis Cernuda

(1902-1963), bere jaioterrian Zuzenbidea ikasi zuen. Gazteleraren irakurlea izan zen Toulousen. 1929an Madrilera itzuli zen eta 1933an Partidu Komunistaren kide egin zen. Gerran zehar Espainia utzi zuen eta Ingalaterran finkatu zen. 1947an Estatu Batuetara lekualdatu zen eta 1952an betirako Mexikon instalatu zen.