LITERATURA

27ko belaunaldia (III). Poesia herrikoia

Federico Garcia Lorca, Rafael Alberti, Miguel Hernandez. Beraiengan tradizioa, herrikoitasuna eta indar tragikoa batzen dira, bai poesian zein antzerkian. Agian Gerra Zibileko dramagatik autore markatuenak izan ziren. Lorca eta Hernandezen heriotza, gazterik gertaturikoak, galiziar idazlearen bakardade eta atzerriratze luzearekin kontrastea egiten du.

Federico Garcia Lorca

Obra poetikoa

Lorcaren poesiak ibilbide garbia jarraitzen du, bere lehen poemen soiltasunetik Romanceroaren indarreraino eta Poeta en Nueva York laneko abangoardiazko ausardiara.

Gaztaroko liburuak dira: Libro de poemas (1921), Canciones (1927) eta Poema del cante jondo (1922-1926 bitartean idatzia), non Lorcak kantutegiko poesia herrikoia berregin eta folklore andaluza sartzen baitu.

Llanto por Ignacio Sánchez Mejías (1935), Sanchez Mejias bere lagun toreroaren heriotzarengatik kexa luzea da.

Romancero gitanok (1928) herrikoi eta kultuak, bat-batekoa eta gogoetarakoa nahasten ditu. Ijitoen munduaren inguruko hamazortzi erromantze dauzka, bere fantasia, bihozkadak, hisiak eta mendekuak agertzen dituztenak.

Diván del Tamaritek (1940) betidanik ekialdeko munduarengatik sentitu zuen erakarpena islatzen du. Gai nagusienak heriotza eta poetak naturarekin duen identifikatzea da.

Poeta en New Yorkek (1940) Nueva Yorkeko egonaldian zehar idatzirikoak, gizartea salatzeko poema surrealistak dauzka.

Antzerkia

Lorca antzerkian hasten da El maleficio de la mariposarekin (1920). Hala ere, bere lehen arrakasta Mariana Pinedarekin izan zuen; maitasun, fideltasun eta sakrifiziozko historia. Mariana Pineda kausa liberalarengatik eta bere senarra ez salatzeagatik hiltzen da. Yermak, 1934an estreinatutakoak, emakume nekazal antzu baten drama aurkezten du.

La casa de Bernarda Albak, 1936an idatzitakoak, autoritatea eta askatasunaren gaia garatzen da, etxe batean, non Bernardak bere senarra hil ondoren alabei zortzi urteko dolua eskatzen baitie.

Mariana Pineda Santa Maria Egipciacako komentuan, Ferderico Garcia Lorcaren marrazkia Mariana Pinedaren azaltxoan. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Rafael Alberti

Obra poetikoa

  • Poesia neopopulista: Albertiren lehen liburuak espainiar poesia herrikoiaren balioa handitzen saiatzen dira. Marinero en tierrak (1924) poetaren barne gatazka garatzen du, zein itsasoa eta lurraren arteko borroka baita.
  • Poesia neogongorista eta abangoardiazkoa: 1927 inguruan sartu zen afan gongorinoak Albertirengan zuzeneko eragina izan zuen, Cal y Cantoko (1929) klasizismo, hermetismo eta edertasun formalean egiazta daitekeen bezala.
  • Poesia surrealista: Sobre los ángeles (1929), surrealismorako atxikimendu eta krisi pertsonal sakonaren testuinguruan azaltzen da. Poetak galduriko paradisua bilatzen hastean, barne drama beldurgarria sortzen da, inkontzienteko indarrekin borroka. Aingeru beliko, mendekari, krudelek... sinbolizatzen dute.

    Beste liburu surrealistak Sermones y moradas (1929-1930) eta Yo era un tonto y lo que he visto me ha hecho dos tontos (1929) dira, burla eta umore izaerazko poema bilduma, zinemako komikoei dedikaturikoak.

  • Poesia zibila eta politikoa: 1931tik aurrera, El poeta en la calle (1931-1935) eta Madrid, capital de la gloria (1936-1938) obretan gizarte eta politika gaiak jasota geratzen dira, bere poemetan indarrez sartzen direlarik.
  • Poesia nostalgikoa: Atzerrian, Espainian hasitako hiriko eta politika poesiak jarraitzen du, haurtzaro, gaztaro eta paisaia gogoratzeagatik markaturiko poema berriak idazten dituen aldi berean.

Rafael Alberti

Miguel Hernandez

Bere lehen garaiko estetika neogongorino eta surrealistarako joerarengatik, Miguel Hernandez 27ko belaunaldiko kidetzat hartzen da, nahiz eta bere ondorengo ibilbidearengatik 36ko belaunaldian sartzen den.

Bere poesia ibilbidea lau etapetan banatzen da:

  • Poesia hutsa: bere lehen poema liburua, Perito en lunasek eguneroko bizitzaren eszenak, eta heriotza, zezenak eta sexua bezalako gaiak garatzen ditu, elementu landu eta herrikoen nahasketa batean.
  • Poesia neorromantikoa: El rayo que no cesa (1936) heldutasunezko obrak, neogongorismoa maitasun sentimenduekin nahasten du. Bertan sartzen da Ramon Sijeri eginiko bere «Elegia» famatua.
  • Urgentziazko literatura: berriz ere poesia arma izatera itzultzen da Viento del pueblo (1937) eta El hombre acecha (1939) obretan.
  • Barne esploratzea: bere lehen semearen heriotza eta kartzelara sartzearen ondorioz Cancionero y romancero de ausencias (1938-1941) idazten du. Bertan, bizitzari zentzua ematen dion ezer ez egotearen testigantza ematen du: askatasuna, familia, etab.

Miguel Hernandez, Antonio Buero Vallejoren erretratua. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Federico García Lorca

Federico Garcia Lorca (1898-1936). Zuzenbide eta Filosofia eta Letretan lizentziatu zen, Granadako unibertsitatean. 1919an Madrileko Ikasleen Egoitzara lekualdatu zen eta momentuko literatura zirkulu aktiboenetan sartu zen. Nueva York, Kanada eta Kubara bidaiatu zuen. La Barraca antzerki konpainiaren zuzendaria izan zen. Gerra Zibileko bezperetan Granadara itzuli zen, non bi hilabete beranduago fusilatua izan baitzen.

Lorcak txotxongilotarako fartsak ere idatzi zituen (Tragicomedia de don Cristobal y la señá Rosita eta Retablillo de don Cristobal); pertsonentzako fartsak (La zapatera prodigiosa eta Amor de don Perlimplin con Belisa en su jardín), non gizakiaren instintoak, gizartea eta antzerki surrealista (Así que pasen cinco años eta El público) aurkezten baitira.

 

Miguel Hernandez

Miguel Hernandez(1910-1942); familia xume bateko semea, heziketa autodidakta izan zuen. 1931n Madrilera joan zen, baina desengainatuta Orihuelara itzuli zen. Hiru urte geroago Madrileko zirkulu intelektualetan sartzea lortu zuen. 1936an Partidu Komunistako kide egin zen. Gerra Zibilaren amaieran Portugalera ihes egin zuen, non atxilotua izan baitzen. Aberrira itzulita zegoela, hiltzera kondenatua izan zen. Pneumoniak hil zuen kartzelan.

 

Albertiren antzerkia

Rafael Alberti (1902-1999) El Puerto de Santa Maria, Cadizen jaio eta hil zen. Madrilera lekualdatu zen 1917an. Bere ikasketak utzi zituen pintore izateko zuen zaletasunarengatik. Guadarramako mendilerroan udara igaro ondoren bertsoak idazten hasi zen. Partidu Komunistaren kide izateagatik atzerriratu egin behar izan zuen 1939an, Gerra Zibilaren ondoren. Parisen, Buenos Airesen eta Erroman bizi izan zen. 1977an Espainiara itzuli zen. Jaso zituen sarien artean Cervantes saria (1983) nabarmentzen da.

Bere obra dramatikoa horrela osatzen da:

  • Autore abangoardista: El hombre deshabitado (1930).
  • Antzerki politikoa: Fermin Galan (1931), De un momento a otro (1939), Noche de guerra en el museo del Prado (1956).
  • Antzerki poetikoa: El trébol florido (1940), El adefesio (1944), La Gallarda (1945).
  • Gerra Zibilaren zehar idatzitako zirkunstantzietako antzerkiko hainbat pieza.